2. Mugagabe-Trail Laudio

Laudiok martxoaren 5ean ospatuko du berriro Mugagabe-Trail Laudio mendi lasterketa. Lehiaketa honen bigarren edizioak bi modalitate izango ditu, Aldai plazatik abiatuko direnak. Lasterketa luzeak 29 kilometroko ibilbidea izango du eta 1700 metroko desnibela. Hala, Laudio inguruan dauden hainbat mendi zeharkatuko dituzte: Goikogane, Mugarriluze, Kamaraka, Pagero, Gallarraga eta Alpitxu, besteak beste. Bestetik, herri lasterketa laburra egongo da. Partaideek 10 kilometroko ibilbidea egin beharko dute, gehienez 500 metro igota. Izan ere, Alpitxu inguratuko dute Goikoganeko magala igo aurretik, ondoren berriro ere Aldai plazara joateko. Bi atletismo frogak 9:30ean eta 9:45etan hasiko dira, hurrenez hurren. Izena emateko edo lasterketaren inguruan informazio gehiago jasotzeko webgune ofiziala kontsulta liteke.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.