2017ko urtarrilaren KZguneko doako ikastaroak

KZguneko zerbitzuak zenbait (doako) ikastaro presentzialak eskainiko ditu:

  • 4 orduko ikastaroa “Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago” Googlek GMail (Google Mail) izeneko zerbitzu berria merkaturatu zuen eta hasiera-hasieratik, biltegiratzeko gaitasun deigarria eta gainerako posta-zerbitzuetatik bereizten zuen mezuak bistaratzeko modu berezia zituelako nabarmendu zen. Ikasi ezazu tresna hau erabiltzen oinarrizko maila batetik hasita. Saioak astelehen eta asteartean, urtarrilak 2 eta 3an izango dira, 16:00etatik 18:00ak arte.

  • 2 orduko ikastaroa”Google Drive. Dokumentuak bildu eta partekatu“. Bere laguntzarekin, Googlen zerbitzari batetan gorde ahal izango dituzu zure dokumentuak eta edozein ordenagailutik eskuragarri izango dira edozein pertsonak horrekin lana egin dezan. Ikastaroarekin, online bidez dokumentuak sortzen, igotzen eta partekatzen ikasiko duzu. Saioa asteazkenean urtarrilaren 4an izango da 16:00etatik 18:00ak arte.

  • 8 orduko ikastaroa “LibreOffice Writer. Testu dokumentuak sortu aditu bat bezala“. Ezagutu testu prozesadore indartsu honen aukera. Dokumentu erakargariak nola sortu ikasiko duzu ondorengo gida jarraituz, konfigurazio eta formatu aukerak, erantsi elementu berriak dokumentuei: taulak, irudiak, etab. Saioak astelehenetik ostegunera, urtarrilaren 9tik 12ra bitarte, 18:00etatik 20:00ak arte izango dira.

  • 4 orduko ikastaroa “LibreOffice Calc. Zure kalkulu orriak sortu“LibreOffice Calc ezagutu eta kalkulu orriei buruzko programa indartsu honen aukerak egiaztatu. Gainera, ikastaro honekin LibreOffice Calc programa erabiltzen ikasi eta haren funtzionaltasunak ezagutu ahal izango dituzu. Saioak ostiral eta astelehenean, urtarrilaren 13 eta 16an, 18:00etatik 20:00ak arte izango dira.

– 2 orduko ikastaroa “Doako antibirusak. Zure ordenagailua babestu“. Ikastaro honen helburua mehatxu informatikoak ezagutzea, ulertzea eta horietaz jabetzea da. Mehatxuen aurkako prebentzio-neurriak hartzen ikastea eta baita ere AVG eta avast! Antibirus programen doako bertsioa instalatzea eta erabiltzea. Saioa asteazkenean urtarrilaren 17an izango da 18:00etatik 20:00ak arte.

  • 4 orduko ikastaroa “Erosketak eta ordainketa seguruak Internet bidez” buruz,Zure etxeko lasaitasunatik erosketas erosotasunez egiten ikasi ezazu. Ezagutu zure erosketetan dirua aurrezteko lagungarriak izango zaizkizun trikimailuak. Ebay, Amazon, Elarmariodelatele… bilatu, aukeratu eta komparatu online-salmenta eskeintzen duten web orrieak. Bilatu preziorik onena, erraz lortuko duzu. Eta internet bidez ordainketak egiteko dauden modu desberdinal ezagutu eta burutu zure ordainketak beldurrik gabe, urtarrilak 30 eta 31an izango dira, 18.00etatik 20:00ak arte.

Ikastaroak gazteleraz izango dira. Informazio gehiago Lamuza kaleako 13 telefonoa 945 062 529 telefonoan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.