
2019-2023 Legegintzaldirako Plana
Udalak gardentasunari, gertutasunari, herritarrekiko erantzukizunari eta kudeaketa onari dagokionez hartu duen konpromisoaren barruan, 2019-2023 Legegintzaldirako Plana diseinatu da, hauteskundeetan aurkeztutako konpromisoak modu argian garatzeko tresna gisa erabiltzeko asmoz. Legegintzaldirako Plana kudeaketa-tresna dinamiko gisa ulertu behar da, non garatuko diren ekimenak zehazten diren. Planak 130 proiektu edo akzio jasotzen ditu, 11 helburu estrategikoetan bilduta, herriaren 5 erronkei erantzuten dutenak.
Dokumentu osoa kontsulta dezakezu hemen:
Plan operatiboa egingo da urtero, zeinetan xehakatuko diren ekitaldi bakoitzean bideratu beharreko esku hartzeak; horrela, ekimenei lehentasunak eman ahalko zaizkie eta plangintza errealista eta egingarria egingo da, beharrezko baliabideak kontuan hartuta (giza baliabideak, baliabide teknikoak, eta ekonomikoak).
Planean jasotako esku-hartzeei jarraipena egingo zaie sei hilean behin, bakoitzaren egoera ezagutzeko, eta jarraipen horretan Udaleko sail guztiak parte hartuko dute.