Gardeako kiroldegian eta Aretako frontoian kirol-ikastaroak egin ahal izateko inkesta egingo dute 2020rako

Laudioko herritarrei gogorarazi nahi diegu datorren 2020. urteari begira urtarriletik martxora, apiriletik ekainera eta urritik abendura bitarteko hiruhilekoetako kirol-ikastaroak Gardeako kiroldegian eta Aretako frontoian egin ahal izateko inkesta bat egingo dela.

Kirol-ikastaroen aniztasuna

Jardueren agendan, soinketa, pilates eta aerobic  ikastaroak daude, eta eskainiko dira astean zehar hiru egunetan ordubete, hiru hilabetez. Bakoitzak 25,65 eurokoa izango da erroldatuentzat, eta 32,05 euri erroldatugabeentzat.

Zumba ikastaroa, berriz, astean bi egunetan ordu bat eskainiko dute, hiru hilabetez. Kasu honetan prezioa 17,10 eurokoa izango da erroldatutako pertsonentzat, eta 21,40 eurokoa erroldatuta ez daudenentzat.

Izena emateko epea hilaren 23an hasi da, eta urtarrilaren 15era arte egongo da zabalik. Gogoan izan pertsona bakoitzak, printzipioz, ikastaro batean parte har dezakeela. Batean baino gehiagotan izena emanez gero, horiek egiteko lehentasun-hurrenkera adierazi beharko da, eta gehienez ere bi eskaera egin ahal izango dira.

Izena emateko Lamuzako Udal Kiroldegiaren edo Gardeako Kiroldegiaren bitartez egin daiteke, aurrez aurre zein telefono hauetara deituta: 94 403 49 50 (Lamuza) eta 94 672 38 99 (Gardea).

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.