Ekonomia Jardueren gaineko zerga ordaintzeko epea irekita dago

Arabako Foru Aldundiak 2020ko Laudioko Ekonomia Jardueren gaineko Zergaren zerrenda onartu du.

Zergen ordainketa epea, borondatezko aldian, 2020ko urriaren 16tik abenduaren 16ra arte izango da, biak barne. Helbideratuta dauden erreziboak 2020ko azaroaren 16an kobratuko dira.

Tasa horren ordainketa helbideratuta ez duten pertsonentzat, Kutxabank, Laboral Kutxa eta Caja Rural de Navarrako sukurtsalen bidez egingo da diru-bilketa, banku-erakunde horiek irekita dauden ordutegiaren barruan, kobratzeko ardura duen banku-erakundeak bidaltzeagatik etxean jasoko duen ordainagiria aurkeztearen aurka. Ordainagiria galdu edo jaso ezean, errezibuaren ale bikoiztua eska daiteke Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuan (HAZ).

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.