4.300€ jaso dira Ekuadorreko Gurutze Gorriarentzat

Ekuadorreko Kaltetuen aldeko Laudioko elkarteak maiatzaren 21ean antolatu zuten elkartasun egunean parte hartu zuten pertsona guztiei eskerrak eman nahi dizkie. Ekimenaren helburua lurrikarak eragindako kalteei aurre egiteko dirua biltzea zen. Instituzio, elkarte, erakunde, komertzio
eta ekintzetan parte hartu zuten 160tik gora lagunei esker, 4.300€ bideratuko dira Ekuadorreko Gurutze Gorrira. Halaber, antolakuntzatik zozketako zenbaki sarituak ondorengoak izan direla gogorarazi nahi izan dute, eta berauek jasotzeko epea ekainaren 30ean bukatuko dela.

  • 433 zenbakia, hirugarren saria, Casa del Yogurren bi pertsonentzako afaria.
  • 221 zenbakia, lehen saria, Athletic Clubeko jokalariek sinatutako kamiseta.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.