55 urtetik gorakoentzako euskara ikastaro laburra

Aurreko ikasturteetan bezala, urte berriarekin batera, Laudioko Udalak eta AEK Euskaltegiak oinarrizko euskara ikastaro bat egiteko aukera eskainiko dute, ikastaroa 55 urtetik gora duten pertsonei zuzenduta dago.

  • Ikastaroa 120 ordukoa izango da (astean 6 ordu). -Ikastaroa urtarrilaren 16an hasi eta ekainaren 19an bukatuko da.
  • Ordutegia, 15:00etatik 17:00etara
  • Taldeetan gutxienez 8 eta gehienez 16 lagun izango dira. -Eskolak taldearen erritmora moldatuko dira.
  • Eskola praktikoak. Hasieratik taldeka praktikatuko dituzu eguneroko ohiko elkarrizketa laburetaerrazak. Honek, gainera, lagun berriak ezagutzeko aukera emango dizu.
  • Udal beka.

Informazio gehiago edota matrikulatu nahi baduzu, hurbil zaitez AEK Euskaltegira (abenduaren 12tik 23ra / urtarrilaren 9tik 13ra) edo telefonoz deitu.

Laudioko AEK, Zubiaur, 5. Telf: 94 672 6722 edo 663 194 177.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.