“Gambian hazten”elkartasun hitzaldia Satya Yoga Eskolan

Sunu Buga Buga GKEak, “Gambian hazten” Elkarteak, Gambian eskola bat sortzeko eta jakiak banatzeko duen elkartasun proiektua aurkeztuko du Satya Yoga Eskolan apirilaren 7an, ostirala, 19:30ean. Elkarteko ordezkariek Saharaz hegoaldeko herrialdearen egungo egoerari buruzko informazioa eta GKEak abian dituen proiektuen ingurukoa eskainiko dute. Informazio gehiago Satya Yoga Eskola, Karmen kaleko 3.ean eta 650 535 516 …

Gehiago/Más

Erretzeari uzteko ikastaroa

Bizimodu osasuntsuak sustatzeko eta horretan trebatzeko asmoz, udalak eskainiko du Tabakoaren Mendekotasuna Gainditzeko ikastaroa, erretzeari utzi nahi diotenentzat. 11 saiok osatuko dute; ordubete eta laurdeneko bat astero, alegia. Erabilera anitzeko aretoan gauzatuko dute eta apirilaren 11n hasiko da 18:30ean. Izena ematea edo informazio gehiago eskatzeko beharrezkoa da deitzea 94 403 48 40 telefono zenbakira.  

Jokoari eta alkohol kontsumoari buruzko prebentzio jardunaldia

Mendekotasunen Udal Zerbitzuak antolatu du jardunaldia jokoaren eta alkoholaren kontsumoari buruz apirilaren 1ean Kultura Etxean 10:30etatik 13:30ak arte. Ekimenaren helburua da eskaintzea datuak eta prebenitzeko ohiturak, eta bideratu dute, bereziki, nerabeak dituzten familientzat. Parte hartuko dute Deustuko Unibertsitateak, Ana Estevez ikerlari nagusiak joko gatazkatsuan, teknologia berrietan eta apustuetan ordezkatuta, Sasoia enpresak, zeinek prebentziorako esku hartzeak …

Gehiago/Más

Odol ematea.

Astelehena 6, Ugarte plazan, Autobusean 16:15etatik 20:15ak arte. Asteazkena 8, Viña Vieja-Ardantzazar kalean, 16:30etatik 20:00ak arte. Astelehena 13, Gaztela eta Leongo Etxean 16:30etatik 20:00ak arte. Asteazkena 15, Viña Vieja-Ardantzazar kalean, 16:30etatik 20:00ak arte. Osteguna 23, Aretan. Autobusean 16:45etatik 20:15ak arte. Ostirala 24, Viña Vieja-Ardantzazar kalea 16:30etatik 20:00ak arte. Osteguna 30, Aldai Plazan. Autobusean 09:45etatik 13:15ak …

Gehiago/Más

Joko Arduratsuaren Nazioarteko Eguna. Otsailak 17

Datorren otsailaren 17an Joko Arduratsuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. 2008an antolatu zen lehenengo aldiz, jolasaren balore etikoak indartzeko eta jokoen erabilera txarrek edota abusuek eragiten dituzten arazoen aurka borrokatzeko. ASAJER elkarteak “Kontrolatu jokoa. Egin apustu, baina zure alde” izeneko kanpaina ipini du martxan, herritarrak kontzientziatzeko nerabe eta gazteek zorizko jokoez nahiz  apustuez egiten duten erabileraren …

Gehiago/Más

“Arratsaldeak La Milagrosan”. Charo Saracho

Programa honekin jarraituz, La Milagrosa ikastetxetik gonbidatzen zaitugu Charo SarachoK (Laudioko Osasun Zentroko pediatrak) eskainiko digun hitzaldira. Horretan, Charo Sarachok “ Nola sustatu umeengan ohitura osasungarriak ” delako gaia jorratuko du. Mintzaldia  Goiko Areto Nagusian, datorren otsailaren 2an, ostegunean, arratsaldeko 6etan izango da.

Bakardadearen aurkako hitzaldia

Kuentame elkarteak hitzaldia eskainiko du “Sahiestu dezagun bakardadea” lemapean. Horren helburua izango da pertsonen bakardade egoeraren kausak azaltzea eta horren aurkako neurriak eskaintzea, batez ere, nagusien kasuan. Saioa otsailaren 13an izango da, astelehenean, 17:30ean udal Erabilera Anitzeko Aretoan.

Osakidetza. Hitzordua mugikorraren bidez, edonondik, eskatzeko aukera. Aplikazioa deskargatu ezazu!

Bada hainbat denbora aurretiazko hitzordua zure mediku, pediatra, erizain edo emaginarekin, internet bidez, har dezakezula, helbide honetan: http://www.osakidetza.euskadi.eus, berdin kontsultara joan nahi baduzu zein profesional horietakoren batekin telefono bidez hitz egin gura izatera. Horretarako zure osasun txartelaren zenbakia eta jaiotze-data behar dituzu soilik. Gainera, orain aurretiazko hitzordua hartzeko ez duzu ordenagailua behar, zure “smartphonarekin” egin …

Gehiago/Más

Gazte Gaua programa berria

Hurrengo urtarrilaren 13an hasiko dira GAZTE GAUA programaren tailerrak. 16 eta 35 urte bitarteko lagunei bideratu dituzte eta gauzatuko dira ostiraletan, arratsalde gau partean, zenbait gai lantzeko. Programaren helburua da sortzea hezkuntza eta gizarte aukerak 16 eta 35 urte bitarteko gazteentzat, erraztu ditzaten bere garapen osoa eta komunitatearena heziketa eta aisialdi espaziotan. Mindfulness tailerra Udaleko …

Gehiago/Más

Pekefest elkartasun jaialdia

Urtarrilaren 5ean, 11:00etatik 14:00ak arte, Aldai plazan ospatuko dute 7. Pekefest elkartasun jaialdia umeentzako ekintzekin, zuzeneko musikarekin eta malabareekin. Ekimenaren helburua da jostailuak jasotzea urte osoan zehar Gurutzetako ospitalean sartzen diren haurrentzat.

GURUTZE GORRITIK nahi dugu zuk emozioak kudeatzen laguntzea/irakastea.

  55 urte banio gehiago badituzu eta osasu emozionala hobetzeko tresnak behar dituzu,guretako tailer batzuetan parte hartzen gonbidaten zaitugu.Halako tailerrak doainik dira, hamar ordukoak eta 3 egunetan egiten ditugu. EMOZIOAK ADINAKO TAILERRA EGUNAK, ORDUTEGIAK ETA TOKIA: Informazioa eta izena emateko Laudion Abenduaren (Abenduak) 14,15 eta 16an,(a), 16:00 tik- 19:30 tara. Laudioko Gurutze Gorrian, ( Zumalakarregi etorbide, …

Gehiago/Más

Bidezko merkataritza

Ipar-Hegoalde taldeak sustatuko du Bidezko Merkataritza abenduaren 18an, igandea, 11:00etatik 14:00ak arte San Pedro Lamuzako arkupean. Justizia sozialean oinarritutako produktuak -gabonetakoak barne- erosteko aukera eman ez ezik, saskia zozketatuko du eta bildutako dirua bideratuko dute haurren minbizia ikertzera.

Bularreko minbizia detektatze goiztiarra

Osakidetzak abiatuko du berriro bularreko minbizia detektatze goiztiarreko programa, 1946. eta 1966. urte bitartean jaiotako emakumeei zuzendutakoa. Hitzorduak azarotik eta urtarrilara bitartean egingo dira eta horien inguruko informazioa postaz bidaliko dute Galdakao Ospitaleko Detektatze Unitatetik. Harremanetan jartzeko telefono zenbakia 945 00 60 61 da. Euskal osasun zerbitzuak informazio gegiago eskaintzen du bere web-atarian: www. osakidetza.euskadi.eus

HIESAren aurkako Munduko Eguna

Abenduaren 1ean HIESAren kontrako Munduko Egunean banatuko dituzte preserbatiboak gazteentzat Laudioko zenbait tabernatan. Halaber, udaletxeko balkoian lazo gorria jarriko dute. Zabaldu nahi dituzten mezuak dira arreta ez galtzea gaixotasunaren prebentzioan eta ekiditea estigmatizazioa. Gainera, kanpainaren helburuak izango dira preserbatiboaren erabilera sustatzea nerabeen eta gazteen artean ekiditeko transmisio sexualeko infekzioak eta nahi gabeko haurduntzak.

Odol ematea azaroan

Azaroaren 17an, osteguna, Ugarte Plazan, autobusean (09:45-13:15) Azaroaren 21ean, astelehena, Ardantzazarren (16:30-20:00) Azaroaren 24an, osteguna, Aretan, autobusean (16:45-20:15) Azaroaren 28an, astelehena, Ardantzarren (16:30-20:00)

Emakumea, generoa eta osasuna

Jakaranda, Emakumearen sustapenerako Solastiar eta Emakume alargunen elkartea Avillok urteak daramatzate sarean lan egiten. Osasunaren esparruan ere elkarrekin lan egiten dute, eta, hori dela medio, “Emakume, genero eta osasuna” proiektuaren barruan, gorputzaren mugimendua lantzeko hiru saio proposatuko dituzte fisioterapeuta baten eskutik. Azaroaren 21ean eta 28an eta abenduaren 12an egingo dira Kultura Etxean, alegia. Emakundek diruz lagundutako …

Gehiago/Más

Mendekotasuna duten nagusien zaintzaileei zuzendutako ekimenak

ASCUDEANek, Mendekotasuna duten personen familia zaintzaileen elkarteak, hitzaldi informatibo bat eskainiko du azaroaren 8an, asteartean. Hitzordua Herriko Plazako Erabilera Anitzeko Aretoan izango da, 10:00etatik 11:30era. Jarduera norberaren zaintza nola egin ikastera bideratua dago, menpekotasuna duen pertsonari laguntzearekin batera, askotan indarrak xurgatzen dituen ekintza izaten da eta. Halaber, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeko Pertsonen Arloak “Zaintzeko zaindu” …

Gehiago/Más

36.Udazkeneko Mikologia Astea

2016eko URRIAREN 31tik  AZAROAREN 6ra LAUDIO / LLODIO EGITARAUA 2016-11-02 ASTEAZKENA 19:00etan:        Zubiko etxean. Hitzaldia: “Onddoak, Mendiaren bermea” JOSE MARIA IBARBIA  RUDIEZ, Laudioko Mikologia elkarteko kidearen eskutik. 2016-11-03 OSTEGUNA 19:00etan:        Zubiko etxean. Erakustaldi gastronomikoa elkarteko gizonezkoen gastronomia taldearen eskutik 2016-11-04 OSTIRALA 18:30ean:         Zubiko etxean. Laudioko VII. Ibilbide mikologikoaren sari banaketa eta zozketa …

Gehiago/Más

Osakidetzaren Paziente Bizia ikastaroen deialdi berria

Udazken honetan Paziente Bizia programaren ikastaroen deialdi berria egingo da. Hainbat saioen bitartez, gaixotasun kronikoak dauzkatenei, edo horrelako gaixo bat zaintzeaz arduratzen direnei, gaixotasun horiei buruzko informazioa ematea da helburua; eta, bestetik, osasun-egoera hobetzeko izan beharreko ohiturak edo jokabideak zeintzuk diren erakustea. Gaixoek eta haien zaintzaz arduratzen diren pertsonak dira tailerrak eskaintzen dituztenak eta, horri …

Gehiago/Más