Indarkeria matxista eta sexu-erasoak jaietan?

INDARKERIA MATXISTA: ZER DA? SEXU-ERASOAK ZER DA ONESPEN SEXUALA? ERASOEI BURUZKO MITO BATZUK… ZER EGIN DEZAKET HAUEK SAIHESTEKO? ZER EGIN ERASO BATEN AURREAN? Deskargatu “Indarkeria matxista eta sexu-erasoak jaietan?” diptikoa: Telefonoak Udaltzaingoak: 94 403 48 88 Larrialdiak: 112 Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimentzako telefono bidezko arreta zerbitzua 24 ordu (doakoa): 900 840 111

Sanrokeak 2018: Indarkeria matxistaren aurkako erantzun publikoa

Indarkeria matxistaren aurkako erantzun publikoa: sentsibilizazio eta prebentzio ibiltaria Indarkeria matxistari aurre egiteko baliabideei buruzko informazioa emateko sentsibilizazioa jai espazioetan. Bikote hezitzaile batek emango du zerbitzua abuztuaren 15ean, 16an eta 17an, 22:00etatik 2:00etara. Antolatzailea: Laudio Udaleko Berdintasun Zerbitzua. Beldur barik gunea: eraso matxisten kontrako espazioa Eraso matxisten kontrako espazioa. Abuztuaren 24an 22:00etatik 01:00etara Batzalarrin kalean. Antolatzailea: …

Gehiago/Más

Jaietako kanpaina eraso matxisten aurka

Jaietan ere, urte osoan irauten duten genero-bereizketako rolak eta indarkeria matxista ikus daitezke, egitura heteropatriarkal finkatuen ondorio gisa. Gertatzen diren eraso ugariak naturalizatzeko aitzakia gisa erabiltzen dira jaiak, guztiok dakigunez, normalean zorrotzago epaitzen diren gizon batzuen jokabide matxistak epel hartzen baititugu jaien garaian. Horrek guztiak argi uzten du jaietan gaia lantzeko beharra, are argiago kontuan …

Gehiago/Más

Alkatearen bandoa: Eraso matxistarik gabe, Laudio aske

Egoera edozein izanda, edozein adineko emakumeen edota LGTBI+ pertsonen aurkako erasoen aurka egingo da eta zigortu egingo dira. Laudioko Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu jarrera aktiboa hartzera emakumeen nahiz LGTBI+ pertsonen aurkako edozein erasoren aurrean, erasoa jasan duen pertsona lagundu eta babestera nahiz erasotzailea isolatzera. Horiek horrela, gogora ekarri nahi dugu horrelako jokabideak ez toleratzeko …

Gehiago/Más

Sanrokeak 2018: Abuztuak 15 (eguaztena). Andra Mariren Jaia

Abuztuak 15 (eguaztena) Andra Mariren Jaia – Txupinaren eguna 10:00etan: Batzalarrin kalean, HERRI GOSARIA, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Baldarrak) 11:00etan: Batzalarrin kalean, KALEJIRA, Suziri- Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. 11:30ean: Zubiaur kalean, kuadrilla historiko/ zaharren TOPAKETA, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla historiko/zaharrak) Horren ostean: Erdiguneko kaleetan zeharreko KALEJIRA, ADISKIDEAK fanfarreaz lagunduta, Suziri-Jai Jaiak Koordinakundeak antolatua. (Kuadrilla …

Gehiago/Más

Bielorrusiako umeen harrera

Bikarte elkarteak deialdia egin dio Laudioko herriari, zeinean dagoeneko 8 familiarekin lan egiten due, har ditzaten 7 urtetik gorako Bielorrusiako haurrak 2018ko udan. Ume horiek Chernobyletik gertu dauden eremu txiroetatik etorriko dira eta desegituratutako familietan bizi dira. Elkarteak laster egingo du “Cruce de caminos” erakusketa eta dokumentala igorriko du, gainera, informazio bilera egingo du. Datu …

Gehiago/Más

Laudio Udaleko Berdintasun Zerbitzuak deialdia egiten du martxoaren 8rako egitarau bateratu bat egite aldera

Udalak, Emakumeen Nazioarteko Eguna, martxoak 8, dela eta prestatu beharreko egitarau bateratua egiteko asmoa duten eragile eta antolatzaileei dei egiten die, urtarrilaren 26a baino lehen Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jar daitezen. Informazioa emailez berdintasuna@laudio.eus edo telefonoz 94 403 48 50 helarazi daiteke. Horrez gain, urtarrilaren 24an, arratsaldeko 18:30etatik aurrera eta balio anitzeko aretoan bilera bat egingo …

Gehiago/Más

Laudio Udaleko Berdintasun Zerbitzuak deialdia egiten du martxoaren 8rako egitarau bateratu bat egite aldera

Udalak, Emakumeen Nazioarteko Eguna, martxoak 8, dela eta prestatu beharreko egitarau bateratua egiteko asmoa duten eragile eta antolatzaileei dei egiten die, urtarrilaren 26a baino lehen Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan jar daitezen. Informazioa emailez berdintasuna@laudio.eus edo telefonoz 94 403 48 50 helarazi daiteke. Horrez gain, urtarrilaren 26an, arratsaldeko 18:30etatik aurrera eta balio anitzeko aretoan bilera bat egingo …

Gehiago/Más

Emakumeen Etxea

Abenduaren 15ean, ostiralean, 18:00etan Musika Etxean “Laudioko Etxe Feminista Eraikitzen” taldeak jakinaraziko du nola sortzen ari diren herriko Emakumeen Etxea. Batzar irekia deitu dute horretarako eskualdeko emakume orok parte har dezaten, modu kolektiboan gauzatu nahi baitute.

Elkartasun Azoka      

Urriaren 27an, ostiralean, Elkartasun Azokaren XI. Edizioa Herriko Plazan egingo dute. Goiz horretan aurkeztuko dute tokiko elkarteek eta Gobernuz Kanpoko Erakundeek egiten duten lana. Laudioko Udalak eta Euskadiko Garapenerako GKEn Koordinakundeak antolatuko dute feria. Azoka baino lehen, txirotasuna eta desparekotasunari buruzko tailerrak egingo dituzte herriko ikastetxetan.   Feria Solidaria El 27 de octubre, viernes, tendrá …

Gehiago/Más

Himayarekin elkartasunaren ekitaldia

Aurten pertsona errefuxiatuen aldeko bi ekitaldi solidario eraman ditugu aurrera Urduñan era Amurrion. Hartara, gure helburua da Aiarako beste hainbat herrik horrelako ekitaldietan parte hartzea, eta ondorioz, hirugarren ekitaldia antolatu dugu Laudion. Hori dela eta, aintzat hartu nahi ditugu gaiarekin sentsibilizatuta dauden edozein elkarte, talde, ikastetxe nahiz pertsona, egun horretan antolatuko diren ekintzak aurrera eramateko. …

Gehiago/Más

Beldur Barik 2017

Laudio, Amurrio, Aiara, Artziniega, Okondo, Urduña eta Orozkoko udalek antolatu dute berriro Beldur Barik Lehiaketaren edizio berria. Deialdiak onartzen du edozein ikus-entzunezko euskarri erakusten badu indarkeria matxistaren adierazpen ororen aurkako jarrera irmoa. Parte har dezakete lehiaketan 12 eta 26 urte bitarteko gazteek aipatutako udalerritan erroldaturik badaude edo bertan ikasiz gero. Horretarako, sartu behar dira www.beldurbarik.org …

Gehiago/Más

Azaroaren 25erako egitarau bateratua egiteko deia egin du Laudio Udaleko Berdintasun Zerbitzuak

Azaroak 25: emakumeen aurkako indarkeria gabeko nazioarteko eguna. Azaroaren 25erako egitarau bateratua egiteko deia egin du Laudio Udaleko Berdintasun Zerbitzuak Azaroaren 25ean emakumeen aurkako indarkeria gabeko eguna ospatuko delarik, Udalak dei egiten die egitarau bateratua prestatzen lagundu nahi duten erakunde eta kolektibo guztiei Berdintasun Zerbitzuarekin harremanetan ipin daitezen urriaren 11a baino lehenago. Informazioa posta elektronikoz …

Gehiago/Más

Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria gaiei dagozkien ekintzak garatzeko irabazi asmorik gabeko elkarteei bideratutako diru-laguntzen deialdia

Laudio Udalak 2017. urtean, Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria gaiei dagozkien ekintzak garatzeko irabazi asmorik gabeko elkarteei bideratutako diru laguntzen deialdiak arautzen dituzten oinarriak adostu berri ditu. Diru laguntzak 14.350,00 euroko balio dute. Programak aurkezteko epea abuztuaren 19tik urriaren 4 arte izango da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa Laudio Udaleko web orriko oinarrietan aipatzen da. Ekintzak finantzatzeko laguntza …

Gehiago/Más

Eraso sexistarik gabeko jai parekideen alde

Jaietan ere gertatzen diren eraso sexisten kontrako bideoan parte hartu nahi baduzu, etorri (jaietako txapela, alkandora, zapi, … edo bereizgarriarekin) datorren asteazkenean, abuztuaren 9an, arratsaldeko 19:00etan Herriko Plazako aretora. Zurekin kontatzen dugu!

Kirola eta berdintasuna

Altzarrate Kirol Elkarteak emakumezkoen kirola ikusarazteko jardunaldia egingo du bigarren aldiz maiatzaren 27an Aldai plazan antolatuko dituen. Hurrengoa izango da egitaraua, emakume taldeak izango dira guztiak:  11:00-11:30 Areto hockey partida. 11:30-12:00 Tenis partida. 12:00-12:30 Eskubaloi partida. 12:30-13:00 Saskibaloi partida. 13:00-13:30 Areto futbol partida. 13:30-14:00 Patinaje taldearen dantza. 14:15 Sari eta opari banaketa.   Deporte e …

Gehiago/Más

“Zergatik zara heterosexuala?” lehiaketaren oinarriak

Laudioko Udalak onartu ditu “Zergatik zara heterosexuala?” homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako lehiaketaren oinarriak. Kategoria eta testuak bidaltzeko modu ugari egongo da. 14 urtetik gorakoek parte har dezakete, baita Amurrio, Artziniega, Aiara, Orozko eta Urduñako udalerrikoek ere. Informazio guztia eskuragarri dago www.laudio.eus udal web atarian.

LAIA Eskola: berdintasunerako eta ahalduntzerako eskola

Aiaraldean abiatu dute LAIA Eskola proiektua, eskualdeko eskola emakumezkoen berdintasunerako eta ahalduntzerako. Ekimenean gai ugari lantzeko aukera egongo da: indarkeria matxista, amodioa, sexualitatea… Maiatzaren 8an, astelehenean, bilera irekia egingo dute 17:00etan Erabilera Anitzeko Aretoan prozesua zehazteko Laudion. Anima zaitez eta parte hartu. LAIA Eskola; para la igualdad y el empoderamiento En Aiaraldea se está poniendo …

Gehiago/Más

“Gambian hazten”elkartasun hitzaldia Satya Yoga Eskolan

Sunu Buga Buga GKEak, “Gambian hazten” Elkarteak, Gambian eskola bat sortzeko eta jakiak banatzeko duen elkartasun proiektua aurkeztuko du Satya Yoga Eskolan apirilaren 7an, ostirala, 19:30ean. Elkarteko ordezkariek Saharaz hegoaldeko herrialdearen egungo egoerari buruzko informazioa eta GKEak abian dituen proiektuen ingurukoa eskainiko dute. Informazio gehiago Satya Yoga Eskola, Karmen kaleko 3.ean eta 650 535 516 …

Gehiago/Más