Umeentzako udako taillerrak eta jolastokiak

Gutun honen bidez zera jakinarazi nahi dizuegu: Laudioko Udalaren uztaileko kultur egitarauaren barruan “Umeentzako Udako Tailerrak” burutuko ditugula Lamuza Ikastetxean. Herri udaleku hauek uztailaren 3tik 31ra arte izango dira eta bertan goizero, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era, jolasak, tailerrak, irteerak, e.a. egongo dira. Ekitaldi honetan 2005. eta 2011. urteen artean jaiotako Laudioko umeek parte har dezakete, …

Gehiago/Más

Ipuin kontalaria euskaraz

Udal Liburutegian egongo da Lur Korta antzezlea “Aurorita beti polita” ipuina kontatzeko maiatzaren 5ean 18:00etan. Cuentacuentos en euskara La actriz Lur Korta narrará la obra “Aurorita beti polita” en la Biblioteca Municipal el viernes 5 de mayo. Será a las 18:00.

Haur Danborradak San Prudentzio jaia iragarriko du bezperako egunean

Laudioko ikastetxeetako neskamutilek San Prudentzio jaia iragarriko dute bezperako egunean, apirilaren 27an, Herriko Plazatik abituko den Haur Danborradan. Laudio Ikastola, antolatzailea, eta Lamuza, Latiorro eta La Milagrosa ikastetxeetako ikasleak, Azpeitiko Ikasberri Ikastolakoekin batera 17:30ean abiatuko dute jaia herriko kaleetan barrena. Amaieran erretreta joko dute plazan eta ondoren disko festa eta tailerrak izango dira.

“Gambian hazten”elkartasun hitzaldia Satya Yoga Eskolan

Sunu Buga Buga GKEak, “Gambian hazten” Elkarteak, Gambian eskola bat sortzeko eta jakiak banatzeko duen elkartasun proiektua aurkeztuko du Satya Yoga Eskolan apirilaren 7an, ostirala, 19:30ean. Elkarteko ordezkariek Saharaz hegoaldeko herrialdearen egungo egoerari buruzko informazioa eta GKEak abian dituen proiektuen ingurukoa eskainiko dute. Informazio gehiago Satya Yoga Eskola, Karmen kaleko 3.ean eta 650 535 516 …

Gehiago/Más

Eskolania ArteOn-en kontzertua

Apirilaren 1ean larunbatean 18:00etan Lamuzako San Pedro parrokian Eskolania ArteOneko neskek eta mutilek eskainiko dute kontzertua Castro Urdialeseko La Sirenuca musika eskolako abesbatza eta umeen orkrestarekin batera. Guztira, 100 gazte elkartuko dira eta Abba, Oasis eta film ospetsuen abestiak joko dituzte. Gainera, apirilaren 8an Castro Urdialesera joango da talde laudioarra.  

MASKARAK

Larunbat honetan (martxoak 11), edonor liluratzeko moduko “EVA” gomazko MASKARAK egiteko eskulanen saio bat izango dute gure umeek. Jarraian, ohiturari jarraiki, ASKARI gozoa banatuko da bertaratutako guztientzat. Ez aitzakiarik bilatu: badakizu Sorgin Zapatuak programaren saiora hurbildu behar duzula. Larunbatean, Laudioko umeei (5-12 urte) zuzendua, Lamuza Parkean dagoen Udal Ludotekan. Ohi bezala, 17:30-19:30 ordutegian eta doan.

Mendekotasunen prebentzioa. Mendekotasunen Udal Zerbitzuak prestatu ditu bi ekimen apirilerako.

Lehenengoaren izenburua “Kontsumo eta aisialdiko eredu berriak gazte nerabeetan: familiak prebentziorako eragile gisa”. Jokoari eta teknologiei bideratutako jardunaldia izango da Aiaraldean seme-alaba nerabeak dituzten familientzat eta apirilaren 1ean egingo dute Kultura Etxean 10:30etatik 13:30ak arte. Parte hartuko dute Ana Estevezek -Deustuko Unibertsitateko ikerlari nagusia joko gatazkatsuan, teknologia berrietan eta apustuetan-, Sasoia enpresak -prebentziorako esku hartzeak …

Gehiago/Más

Emakumeen nazioarteko eguna – 2017ko martxoaren 8ko programazioa

Larunbata, martxoak 4 Zineforuma: “Papusza”. LHI, 17:30 eta 20:00. 12 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 3 €. Igandea, martxoak 5 Antzerkia: “Una casa de muñecas”. Pako Revueltas egilearen moldaketa Henrik Ibsen-en testuetatik abiatuta. Ordua: 18:30. 12 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 3 €. Astelehena, martxoak 6 “El árbol de las mujeres”, kontakizun-irakurketa. Zuhaitz baten inguruko istorioak, Laudioko idazketa taldeak kontatuta. Elkartu …

Gehiago/Más

Gosearen kontra kanpainaren barne, La Milagrosa ikastetxeak Bokata Solidarioa ospatuko du.

Urtero bezala, aurten osteguna otsailak 16, Gosearen kontra kanpainaren barne, ikastetxean Bokata Solidarioa ospatuko dugu. Proiektu honen xedea ikasleen artean elkartasuna eta justizia garatzea da. Egun honetan elkarrekin bokata bat jatea eta ondo  pasatzea da gure asmoa. Aurten, gure ikastetxean bilduko den dirua, “Karitateko Alabek” bideratzen duten PISIGA (Bolivia- Chile) kooperazio eta Garapen proiektuari bideratuta …

Gehiago/Más

Mantenurako Udal Languntzen Programa

Tokiko Gobernu Batzarrak urtarrilaren 13an onetsi zituen Mantenurako Udal Laguntza Programaren oinarriak. Programaren jasotzaileak dira diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) edota etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO)  jaso ezin duten, baina, hala ere, bizi duten gizarte babesgabeziaren ondorioz oinarrizko beharrizanak asetzeko diru-laguntzak behar dituzten pertsonak eta familiak. Betebeharrak: Laudio udalerrian erroldatuta egotea, eskaera aurkeztu aurretik gutxienez 15 hilabetez, …

Gehiago/Más

Ikastetxe Publikoen ate irekiak

2017-2018 ikasturteko matrikulazio epea urtarrilaren 30ean irekiko da eta otsailaren 10ean bukatuko da. Horregatik ikastetxe publikoek ateak irekiko dituzte hezkuntza eskaintza jakinarazteko. Latiorro. Urtarrilak 27 enero, 17:15:00 Orozko. Otsailak 1 febrero, 15:30:00 Fabian Legorburu. Otsailak 2 febrero, 16:30:00 Lamuza. Otsailak 2 febrero, 17:00:00 IES Laudio BHI. Otsailak 1 febrero, 18:00:00

Sorgin Zapatuak 2017/Urt/14

Urtarrilak 14, larunbata: Munstro maitagarriak eta “katrinak” egiteko eskulan saioa eta askaria. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza parkeko ludotekan. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.  

Ginkanadantz

Urtarrilak 21, larunbata: Sorgin Zapatuak. GINKANADANTZ, jolas eta proba dibertigarriak gainditzeko, taldeka edota banaka, musikaren erritmoaz lagunduta eta DJ eta animatzaile batek lagunduta. Jarraian askari paregabea bertaratutako guztientzat. Eta, amaitzeko, eskulanak, nork bere loreak prestatzeko. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. ARETAko kultura etxean (“Errementeria” etxea). Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.

Gurasoentzako hitzaldiak Laudioko institutuan

Aurreko urteetako ohitura eta ildoari jarraituz, “Seme-alaba nerabeak ulertzen” izenburupeanIESLaudioBHIkgurasoei zuzendutako jardunaldiak antolatzen ditu. Bi hitzaldik osatuko dute programa: lehenengoa urtarrilaren 25an burutuko da eta bigarrena urtarrilaren 26an izango da. Hitzaldiok arratsaldeko seietan dira ikastetxeko erabilera anitzeko gelan ondoren zehazten den programarekin: • Urtarrilaren 25an, asteazkenean: Bizitzen al dute gure seme-alabek bere sexualitatea naturaltasunez? Lagundu ahal …

Gehiago/Más

Nuria y Raquel dantza estudioaren elkartasun gala

  Nuria y Raquel dantza estudioak eskainiko du elkartasun gala Sanfilippo Sindromearen Euskal Elkartearen alde urtarrilaren 14an. Ekitaldia bi emanaldik osatuko dute, bata 18:00etan eta bestea 20:30ean. Amurrio Antzokian izango da eta sarrerak eskuratu daitezke Amurrioko Udaletxean 8 euroren truke.

Errege Magoen kabalgata eta postaria

Urtero bezala, Errege Magoak urtarrilaren 5ean 19:00etan iritsiko dira Laudiora kabalgatan. Ibilbidea honako hau izango da: Leziagako bidea – Lamuza – Ardantzazar – Zumalakarregi – Baias – Nerbioi – Araba – Pio XII – Herriko plaza. Hala ere, abenduaren 30an 18:00ean errege magoen postaria iritsiko da tren geltokira gutunak jasotzera. Hortik, Herriko plazara joango da. Ekitaldiak …

Gehiago/Más

Umeen parkea eta ur-parkea

Aldai plazan egingo dute urtarrilaren 3an eta 4an umeen parkea 11:30etatik 14:00ak arte eta 17:00etatik 20:00ak arte. Ur-parkea urtarrilaren 2an izango da 10:00etatik 13:00ak arte eta 16:00etatik 18:00ak arte kiroldegiko igerilekuan.

Pekefest elkartasun jaialdia

Urtarrilaren 5ean, 11:00etatik 14:00ak arte, Aldai plazan ospatuko dute 7. Pekefest elkartasun jaialdia umeentzako ekintzekin, zuzeneko musikarekin eta malabareekin. Ekimenaren helburua da jostailuak jasotzea urte osoan zehar Gurutzetako ospitalean sartzen diren haurrentzat.

Rafael Cristóbalen hitzaldia

“Konfiantzaren pedagogia, Hezkuntzaren erronka berria” hitzaldia eskainiko du Rafael Cristóbal hezkuntzan adituak urtarrilaren 16an, astelehena, Kultura Etxeko Arraño gelan, arratsaldeko 18:00etan Laudio Ikastolaren eskutik. Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da.