Erosketen bila? Laudio aukeratu!

  Maiatzaren 8an abiatuko dute tokiko merkataritzaren dinamizazio kanpaina eta bi astez luzatuko da, 22ra arte. Dendariek banatuko dute boleto bat egindako erosketa bakoitzaren truke eta, behin beteta eta ontzian sartuta, bezeroak aukera izango du 1.300 euroko deskontu baleen zozketan parte hartzeko. Zozketa maiatzaren 24an gauzatuko dute Apillen egoitzan eta emaitzak SMS bidez jakinaraziko dizkiete …

Gehiago/Más

Formakuntza ikastaroak

Tokiko Garapen Agentziak emango ditu hurrengo ikastaroak, bereziki bideratuta ekintzaileentzat, autonomoentzat, enpresa txiki eta ertainentzat eta mikroenpresa txiki eta ertainentzat. • Tailerra: Nola bihurtu ideia negozio eredu. Data: Otsailaren 22an. 9:30-11:30 • Personal shopper: itxura aholkularitza. Data: Otsailaren 22tik Martxoaren 2ra. • Bankuarekin negoziatzean kontuan hartu beharreko alderdiak. Data: Otsailaren 28an. 9:30-12:30 • Berankortasuna eta …

Gehiago/Más

Merkataritzaren Plan Estrategikoaren aurkezpena

Otsailaren 8an 20:30ean erabilera anitzeko aretoan aurkeztuko dute Laudioko Merkataritzaren Plan Estrategikoa. Ikertalde enpresak egin du eta parte hartu dute APILLek, Merkataritzaren Bulego Teknikoak, Tokiko Garapen Agentziak eta ostalaritza eta merkataritza esparruek, halaber, udalerriko ekonomiari lotutako pertsonak ere aritu dira. Aurkezpena irekia izango da interesa duen edonorrentzat.

Personal Shopper ikastaroa

Otsailaren 27an eta 28an eta martxoaren 1ean eta 2an emango dute “Personal Shopper: Asesoría de imagen” ikastaroa erabilera anitzeko aretoan 14:30etatik 16:30ak arteko ordutegian. Pertsona interesdunak harremanetan jar daitezke 944 034 985 telefonoaren bitartez edota comercio@laudio.eus posta elektronikoaren bidez.

Erakusleihoen XXIII. Lehiaketaren irabazleak

Trenpeak eskuratu zuen sari teknikoa eta Monai herri-epaimahaiaren balorazioa Laudioko Erakusleihoen XXIII. Lehiaketan. Edizio horretan 19 dendek eta 757 lagunek parte hartu zuten bozak emanda. Kategoria teknikoan sarituak izan dira Tapicería Juan, Kaskibel, Aurori lencería y niños eta Perfumería Irusta. Halaber, aipamen berezia lortu zuten Kendas-ek, Almacenes Alavak eta Monaik. Barruko eta erakusleihoaren arteko koherentzia …

Gehiago/Más

Laudioko X. Pintxo Leihaketa

Aurtengoan ere, Laudio Udalak eta inguruko osatalariek udalerria animatuko dute erreferente gastronomiko bihurtuta miniaturako sukaldaritzaren bidez. Txapelketak bi kategoria izango ditu:libre prestatutako pintxorik onena eta pintxo-barrarik onena. Ostalaritza-establezimendu bakoitzak erabakiko du pintxoaren prezioa. Pintxoak dastatzeko bi asteburu izango ditugu, martxoan, zehazki, martxoaren 10,11, 12, 17, 18 eta 19an. Irabazleak aukeratuko ditu epaimahai tekniko batek, Euskal …

Gehiago/Más

Merchandisinga eta erakusleiho-apainketa

Tokiko Garapen Agentziak aukera emango du parte hartzeko “Anima eta erakargarria egin ezazu zure salmenta puntua: Merchandisinga eta erakusleiho-apainketa” ikastaroan, bereziki zuzenduta merkataritza langileei. Erakusleiho- apainketa saioak izango dira urtarrilaren 23an, 24an, 25ean, 26an, 30ean eta 31n 12:00etan erabilera anitzeko aretoan. Merchandinigekoak eskainiko dituzte otsailaren 14an, 15ean, 16an, 20an, 21ean eta 22an leku eta ordutegi …

Gehiago/Más

Egin argazkia euskarari

Egin argazkia Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara hobekien lotzen dituenari Abenduaren 3tik abenduaren 30era Sariak Argazkirik onenari: argazki-makina bat eta 200 €-ko bonu bat Laudioko hainbat establezimendutan gastatzeko. Facebookeko lagunen artean bozkatzeko: 100 €-ko bonu bat Laudioko hainbat establezimendutan gastatzeko. Parte-hartzaileek Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara lotzen dituen ARGAZKIA egin beharko dute, eta …

Gehiago/Más

Bidezko merkataritza

Ipar-Hegoalde taldeak sustatuko du Bidezko Merkataritza abenduaren 18an, igandea, 11:00etatik 14:00ak arte San Pedro Lamuzako arkupean. Justizia sozialean oinarritutako produktuak -gabonetakoak barne- erosteko aukera eman ez ezik, saskia zozketatuko du eta bildutako dirua bideratuko dute haurren minbizia ikertzera.

Laudioko erakusleihoen lehiaketa

Beste urte batez eta dagoeneko 23 dira Laudioko erakusleihoen lehiaketa antolatzen dela. Abenduaren 9tik 20ra bitartean, lehiaketako erakusleihoez gozatu eta gustukoen aldeko bozka emateko aukera egongo da. Horretarako Zuin honetan agertzen den bozketa txartela APILLek (Zumalakarregi, 33) duen bulegoko postontzian entregatu beharko da. Botoa emateko epea abenduaren 17an bukatuko da. Lehiaketa honetan 50 euroz kargatutako 3 txarteletik bat …

Gehiago/Más

Abenduak 17, Shopping Eguna

APILLen kide diren Laudioko saltokiek Shopping Egunaren edizio berria egingo dute abenduaren 17an larunbatean. Arratsaldez zabaltzeaz gain, haien ohiko ordutegia luzatzeko, dendek hainbat ekintza eskainiko dute: haurrentzako animazioa eta sorpresak erosleentzat. Gainera, egun horretan, 2.000 eurorekin kargatutako TCAren irabazleak Erosketa Karrusela egingo du. Hala, Laudioko saltokietatik ibiliko da kaleak animatuko dituzten pertsonai batzuez lagunduta.

2017ko urtarrilaren KZguneko doako ikastaroak

KZguneko zerbitzuak zenbait (doako) ikastaro presentzialak eskainiko ditu: 4 orduko ikastaroa “Gmail. Posta-elektronikoa baino gehiago” Googlek GMail (Google Mail) izeneko zerbitzu berria merkaturatu zuen eta hasiera-hasieratik, biltegiratzeko gaitasun deigarria eta gainerako posta-zerbitzuetatik bereizten zuen mezuak bistaratzeko modu berezia zituelako nabarmendu zen. Ikasi ezazu tresna hau erabiltzen oinarrizko maila batetik hasita. Saioak astelehen eta asteartean, urtarrilak …

Gehiago/Más

Erakusleiho lehiaketa

Laudioko herritarrek parte hartu ahalko dute Laudioko eta Aiarako erakusleiho lehiaketetako bozketetan abenduaren 9tik 20ra arte. Bete behar diren kupoiak eskuratuko dira APILL aldizkarian edo hurrengo Zuinean. Gainera, partehartzaileen artean zozketatuko dituzte 3 txartel 50 euroko balioarekin eta elkarteko saltokietan trukatzeko parada egongo da. Halaber, azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran APILLeko saltokietan banatuko dute “Laudio merkataritza eta …

Gehiago/Más

Enpresen kudeaketa eraginkorra

Kudeaketa eraginkorrerako eredua bideratuta dago merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu esparruetara eta oinarrituta dago tutore-babesean. Horrek ahalbidetzen du ehun komertziala lehiakorragoa izatea, azpimarratuta topatutako gabezia eta beharrak prozesu pertsonalizatu, gradual eta gidatuaren bidez. Programaren barruan badago diagnostikoa egiteko bisita, enpresa eta nahiak ezagutzeko, diagnostikoa eta ekintza plan pertsonalizatua eta tutoretzak hamabostean behin. Doako ekimena da eta finantzatu …

Gehiago/Más

Sartu-Álava y Lanbideren ikastaroak

Sartu-Álavak antolatutako ikastaroak eta Lanbidek diruz lagunduta. Izena ematea eta informazio gehiago Lanbideren web-atarian edo Sartura deituz 94 672 77 73. Doako kurtsoak pertsona langabetuentzako: Soldatze TIG. Data: 2016ko abenduaren 30etik 2017ko maiatzaren 22ra. 09:00-14:30 (370 ordu). Laborantza-adar ikastaroa, lorezaintza, gaitasun gakoak eta gaitasun soziolaboralak. Data: 2016ko abenduaren 30etik 2017ko ekainaren 2ra. 09:00-14:30 (530 ordu). Biltegi laguntzaile jarduerak. …

Gehiago/Más

Laudio Bono

Urtarrilaren 5 arte aukera egongo da Laudio Bonoak eskuratzeko eta tokiko merkataritzako erosketetan aurrezteko. Horretarako APILLeko bulegora jo behar da, Zumalakarregi etorbideko 33. zenbakian, 1. eskuina. Astelehenetan, asteartetan eta osteguneran 09:30etatik 17:30ak arte eta asteazkenetan eta ostiraletan 09:30etatik 14:30ak arte.

2.000 euroko saria

Azaroan TCA txartelarekin egindako erosketek 2.000 euroko saria jasotzeko zozketan parte hartuko dute. Abenduaren 12an egingo dute zozketa Caja Rural de Navarran Laudion, 12:00etan. Saria gastatzeko parada emango dute abenduaren 17an herriko dendetan Shopping Eguna dela eta.  

Laudio eta Aiarako erakusleihoen lehiaketa

APILLek eta AEKOk antolatuko dituzte Laudioko XXIII. eta Aiarako III. erakusleihoen lehiaketak, hurrenez hurren. Izena emateko epea azaroaren 17an bukatuko da. 94 672 28 01 eta 94 403 05 78 telefono zenbakietan edo apill@ laudiocomercial.com egin daiteke. Erakusleihoak prest egon beharko dira abenduaren 9tik 20ra.

Laudio Bono

Apillek kaleratuko ditu azaroaren 2an, agortu arte, 1.280 bono trukagarriak Laudioko Udalaren laguntzarekin. Eskuratu ahalko dira elkarteko egoitzan aldatzeko atxikitutako dendetan -Laudio Bono bereizgarria izango dute erakusleihoan-. Erabiltzeko aukera egongo da urtarrilaren 5 arte. Elikadura bonoek 8 euro balioko dute eta 10 euroren truke aldatuko dira, merkatal bonoak lortuko dira 20 euroren bitartez eta 25 …

Gehiago/Más