ASASAMek Buru Osasunaren Munduko Eguna ospatuko du

Beste behin, ASASAM elkarteak aktiboki parte hartuko du Buru Osasunaren Munduko Eguneko ospakizunean. Aurtengo festa urriaren 10ean izango da, “Zu bezalakoa naiz, nahiz eta zuk ez jakin“ lelopean. Egitarau zabala prestatu dute gaixotasun mentalei lotutako arazoek guztioi eragiten digutela ohartarazteko, berau pairatzen duten herritarrak onar- tzeko dauden oztopoak hausteko elkarlanari heldu behar zaiola jakinarazte aldera, …

Gehiago/Más

Enpresak modernizatzeko laguntza ekonomiko berriak

Eusko Jaurlaritzak 2016 urtean komertzioak modernizatzeko laguntzak argitaratu ditu. Izena emateko epea maiatzaren 15 arte egongo da zabalik. Egitasmoa enpresa txikiei eta autonomoei zuzendua dago. Ildo beretik, MET enpresa turistikoen lehiakortasuna 2016an hobetzeko laguntzak ere publikatu dira. Kasu honetan eskaerak egiteko tartea maiatzak 13 arte luzatuko da, eta funtzionamenduan hiru urtetik gora daramatzaten turismo sektoreko …

Gehiago/Más

Uholdeen ondorioz saharar errefuxiatu guneetara larrialdi laguntza

Aiaraldean Saharar herriaren alde lanean diharduten Etawasol, Sahara Eutsi, Bizikidetasuna eta Solidaritatea Amurrio eta SEADen lagunen elkarteek kanpamenduetan izandako euriteek sortutako kalteei aurre egiteko laguntza eskatu dute. “Uholdeak” kontzeptuarekin La Caixako 0133-4135-81.4200001263 kontu korronte zenbakian ekarpen ekonomikoa egiteko deia luzatu dute.

Ekintzaileentzako diru-laguntza eskatzeko baldintzak

Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak ekintzaileentzat eskaintzen dituen diru-laguntzak eskuratzeko baldintzak kaleratu ditu. Guztira, hiru laguntza emango dira. Alde batetik, enpresa- ideia baten garapenerako laguntza. Laguntza hori Lanbiden izena- emanda duten langabeentzako da eta interesdunak erakunde kolaboratzaile batek eskaintzen dituen ikastaroetako prozesuren batean egon beharko du; Laudioko Garapen Agentziaren prozesuan, adibidez. Eskatzaileek 1000 euro jasoko dituzte. …

Gehiago/Más

Gizarterako diru-laguntzak

Udalak gizarterako hiru diru-laguntza onartu ditu. Lehen deialdia diru irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduta dago, gizarte ekintzak antola ditzaten eta jendarteratzea sustatzeko. Bigarrena, garapen proiektuak babesteko izango da; eta azkena udan herrialde txiroetako haurrak familietan hartzea errazteko. Lehen bi diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 29an bukatuko da, eta hirugarrena ekainaren 24an. Informazio gehiagorako 944034840 telefonora deitu edo www.laudio.eus webguneko “diru-laguntzak” atalean sartu.

Laudioarren laguntzari esker, Indian beste eskola bat dute

Martxoan Vicente Ferrer Fundazioak Anatapurren (India) eraikitako eskolaren eraikuntza gastuen justifikazioa aurkeztu zion udalari. Izan ere, 2013an 7.200 eurotako laguntza eskaini zien, proiektuaren gastuen %55 bere gain hartuz. Eskolak Haur, lehen eta bigarren hezkuntzako 132 mutil eta 83 neska ditu; eta nagusiki dálit izenarekin ezagunak diren eta Indian maila baxueneko pariak dituzten herritarrez osatua dago, …

Gehiago/Más

Kamerun, Pakistan, Senegal eta India izango dira, lankidetza proiektuak finantzatze aldera bideratutako diru laguntzak jasoko dituzten garapen bidean diren herrialdeak

Iragan uztailaren 18an, laudioar Udalak 2014ko deialdiaren arabera, garapenerako lankidetza proiektuak finantzatze aldera bideratutako laguntza ekonomikoak nori ematea erabaki zen. Diru laguntzak, 24.000 euroko kopurua dute eta honako erakunde hauei luzatuko zaizkie: Baltistán fundazioa: Neguko ikastaroak eta bigarren mailako ikasketetarako bekak, Pakistanen: 7.502,80 € Itaka- Escolapios fundazioa: Hezkuntza kalitatea hobetzea Lehen Hezkuntzako 10 ikastetxetan, Kamerunen: …

Gehiago/Más

Babes gabeko elkarbizitza unitateak laguntzeko programa

Laudioko Udalak Babes Gabeko Pertsona eta Familiei Laguntzak emateko Udal Programa arautzen dituen oinarriak adostu berri ditu, Diru-Sarreren Berme-Errenta edo Etxebizitzaren Prestazio Osagarriaren prestazioak jaso ezin dituzten pertsona eta familiek, bizi duten gizarte babesik gabeko egoeragatik, lehen beharrizanak betetzeko diru laguntzak jaso ditzaten. Laguntzok eskatzeko pertsona horiek bete beharreko betekizunak honako hauek dira: Laudio udalerrian …

Gehiago/Más

Babesik gabeko pertsona eta familiei bideratutako laguntzen udal programa

Laudioko Udalak, bizi duten gizarte babes bako egoera dela eta, oinarrizko betebeharrak asetzeko laguntza ekonomikoak behar dituzten eta Gizarte Larrialdietako laguntzak edo Diru-sarreren Bermezko Errenta jasotzen ez duten babesik gabeko pertsona eta familiei bideratutako laguntzen udal programarako aurrekontu sailaren handitzea onartu berri du. Aurreko urteetan programa honetara bideratutako zenbatekoa 90.000 eurokoa baldin bazen, orain 125.000 …

Gehiago/Más

Garapenerako lankidetza proiektuentzako laguntzak

Udalak, 2013ko Garapenerako Lankidetza proiektuak diruz laguntzeko deialdiaren oinarriarauak onartu berri ditu. Oinarriak Gizarte Ongizate, Lankidetza eta Osasun Arloko bulegoetan eskuragai dira. Aurrekoetan bezala, GKEen proiektuak diruz lagunduko dira, beti ere, Laudioko herritarren eta proiektuak jasoko dituzten herrialdeetako kolektibo desberdinen arteko harremanak sendotzeko eta garapen bidean diren herrialdeetako hazkunde ekonomiko eta kulturalaren aldeko proiektuak ordaintzeko. …

Gehiago/Más

2013ko Eusko Jaurlaritzaren Renove Plana

Elektrotresnak, leihoak, galdarak eta instalakuntza elektrikoak aldatzeko Eusko Jaurlaritzaren Renove Planeko laguntza eskuratzeko epea irailaren 30a arte zabalik. Elektrotresnak, leihoak, galdarak eta instalakuntza elektrikoak aldatzeko Eusko Jaurlaritzaren Renove Planeko laguntza eskuratzeko epea irailaren 30a arte zabalik. Eusko Jaurlaritzak energia esparruan inbertsioak egiteko 22,1 milioi euroko bederatzi laguntza programa martxan jarri ditu. Programa hauen helburua bikoitza …

Gehiago/Más

Bono taxi programak ezintasun larriak dituzten pertsonen joan etorriak egiteko diru laguntzak eskainiko ditu

Udaleko Gobernu Batzordeak 2013ko bono taxi programa onartu du. Programa honen bitartez, mugikortasun arazoak eragiten dizkieten ezintasun arazo larriak pairatzen dituzten pertsonei diru laguntzak eskaintzen zaizkie, beti ere euren joan etorri pertsonalak egiteko taxi zerbitzu bat erabil dezaten. Bono taxia eskatzeko honako baldintza hauek bete beharko dira: Laudion erroldatuta egotea, 12 eta 65 urte bitartean …

Gehiago/Más

Laudioko gizarte elkarteentzako laguntzak

Laudioko Udalak, 2013 urteari dagozkion Gizarte zerbitzuen arloan jarduera garatzen duten irabazi asmorik gabeko elkarteentzako dirulaguntzak arautzen dituzten oinarriak onartu ditu, eta dirulaguntzon zenbatekoa 35.000,00 eurokoa da. Jarduerak finantzatzeko dirulaguntzen eskaerak, Laudioko Udaleko Herritarrentzako Arrera Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, behar bezala erregistratzeko. Eskaerak aurkezteko epea, deialdiko oinarri hauek ALHAOean argitaratu ondoren hogeita hamar egun pasa …

Gehiago/Más