Mantenurako Udal Languntzen Programa

Tokiko Gobernu Batzarrak urtarrilaren 13an onetsi zituen Mantenurako Udal Laguntza Programaren oinarriak. Programaren jasotzaileak dira diru-sarrerak bermatzeko errenta (DSBE) edota etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO)  jaso ezin duten, baina, hala ere, bizi duten gizarte babesgabeziaren ondorioz oinarrizko beharrizanak asetzeko diru-laguntzak behar dituzten pertsonak eta familiak. Betebeharrak: Laudio udalerrian erroldatuta egotea, eskaera aurkeztu aurretik gutxienez 15 hilabetez, …

Gehiago/Más

Diru-laguntzak Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteriaren arloan

Irabazi asmorik gabeko elkarteentzako diru-laguntzen deialdia, Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteriaren arloan jarduerak gauza ditzaten 2016 Laudioko Udalak 2016 urtean, Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria gaiei dagozkien ekintzak garatzeko irabaz asmorik gabeko elkarteei bideratutako diru laguntzen deialdiak arautzen dituen oinarriak adostu berri ditu. Diru laguntzok 14.350,00 euroko balio dute. Deialdi hau Araba Herrialde Historikoaren Agiri Ofizialean argitaratuko …

Gehiago/Más

Euskarazko errotulazioa egiteko diru laguntza lerroa

Iaz bezala, aurten ere diru-laguntza deialdi bat argitaratu du Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetarako EUSKARAZKO ERROTULAZIORAKOAK laguntzekoa hain zuzen ere. Udalaren web orrian edo Euskara Arloan dituzu xehetasun guztiak baina jakin ezazu establezimendu, auto eta toldoetako errotulaziolanak lagunduko direla.

“Emprender en Álava 2016” laguntza programarako deialdia zabalik

Martxan da “Emprender en Álava 2016” diru-laguntzen programan parte hartzeko deialdia. Egitasmoak enpresa berrien sorkuntza edo gehienez 2 urteko antzinatasuna duten proiektuak ditu xede. Laguntza ekonomikoak berrikuntza elementuetara bideratuta daude (produktuak, prozesu produktiboak…). Baita proiektuak martxan jartzeak suposatzen duten komunikazio gastuetara, software eta hardwareak eskuratzera eta inbertsioetara ere (lur sailak, ibilgailuak eta eraikinak salbu), beti ere eskaera egin …

Gehiago/Más

Garapenerako Lankidetzako 5 proiektutan lagunduko du udalak

Udaleko Gobernu Batzordeak garapenerako lankidetza proiektuak finantzatzeko laguntzak banatu ditu. 2015eko deialdiaren baitan 23.967 euroko ekarpena egingo zaie hurrengo Gobernuz Kanpoko Erakundeei: Vicente Ferrer Fundazioa: 4.992 euro jasoko ditu Cherlopallin (India), urtegi bat birgaitzeko. Abay-Euskadi: 5.112,45 euro emango zaizkio Etiopiako herri batean laborantza programa bat garatzeko. Bakearen aldeko Lankidetza Batzarra: 5.265 euroko laguntzarekin Bignonako (Senegal) …

Gehiago/Más

Negozio proiektuak finkatzeko laguntzak

Lanbidek oraintsu negozio bat abiatu duten pertsonak bultzatzeko laguntza lerro batzuk onartu ditu. Gehienez 2.500 euroko laguntza emango zaio pertsona bakoitzari. Alabaina, zenbatekoa %15 haziko da ekintzailea 18 urtez gorakoa eta 25 urtetik beherakoa bada eskaera egiten den unean. Horrez gain, emakumeei %15 handituko diete diru ekarpena. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 26an amaituko da. Laguntzak …

Gehiago/Más

Gizarterako diru-laguntzak

Udalak gizarterako hiru diru-laguntza onartu ditu. Lehen deialdia diru irabazi asmorik gabeko elkarteei zuzenduta dago, gizarte ekintzak antola ditzaten eta jendarteratzea sustatzeko. Bigarrena, garapen proiektuak babesteko izango da; eta azkena udan herrialde txiroetako haurrak familietan hartzea errazteko. Lehen bi diru-laguntzak eskatzeko epea ekainaren 29an bukatuko da, eta hirugarrena ekainaren 24an. Informazio gehiagorako 944034840 telefonora deitu edo www.laudio.eus webguneko “diru-laguntzak” atalean sartu.

Errotulazioak euskaraz jartzeko diru-laguntza

Martxoaren 11z geroztik komertzio, ostalari eta enpresa txikietako errotulazioak euskaraz ipintzeko deialdia irekita dago. Helburua bereziki gaztelerak agintzen duen eremuan euskararen presentzia areagotzea da, elebitasuneko errealitate batetik gertuago egoten saiatzeko. Hala, egitasmoak errotulazio orokorrak, toldoetakoa eta ibilgailuetakoak diruz lagunduko ditu. Laguntzaren bidez gastuen %50 ordainduko da, beti ere elementu bakoitzak 350 euroko muga gainditzen ez …

Gehiago/Más

Jai, kultura eta kirol jarduerak antolatzeko diru-laguntzak, zabalik

Udalak 2015ean zehar egingo diren Kultur, jai eta kiroletako ekitaldietarako diru- laguntzak emateko oinarriak onartu ditu. Nahi duenak www.laudio.eus web gunean ditu ezaugarriak eskura, Kultur arloko “Diru-Laguntzak” atalean. Kultura eta jaietako proposamenak aurkezteko epea martxoaren 24an bukatuko da, eta kirol ekitaldiena apirilaren 9an. Informazio gehiagorako 944 034 900 telefonora dei liteke.

Martxoaren 6an bukatuko da enpresa txikiak sustatzeko dirulaguntzen eskaera epea

Laudioko Udalak bi diru-laguntza mota eskainiko ditu: alde batetik, merkataritzako, ostalaritzako eta zerbitzuetako enpresa txikiak sustatzen dituena; eta bestetik, langabezian dauden pertsonek beraien kabuz lanpostu berriak sortzen dituztena, Laudion enpresa berrien sorreraren bitartez. Laguntza hauen objektuaren epea 2013ko urtarrilaren 1etik 2014ko abuztuaren 31 arte da.Eskaerak egiteko epea martxoaren 6an bukatuko da. Informazio gehiago eskuratzeko www.laudio.eus …

Gehiago/Más

Euskarazko errotulazioa egiteko diru laguntza lerroa

Iaz bezala, aurten ere diru-laguntza deialdi bat argitaratu du Laudio Udalak bere Euskara Arloaren bitartez: merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetarako EUSKARAZKO ERROTULAZIORAKOAK laguntzekoa hain zuzen ere. Udalaren web orrian edo Euskara Arloan dituzu xehetasun guztiak baina jakin ezazu establezimendu, auto eta toldoetako errotulaziolanak lagunduko direla.

Ohiko etxebizitzako leihoak aldatzeko laguntzen programa

Eusko Jaurlaritzak, leihoak aldatzeko diru laguntza lerro bat onartu berri du; etxe bakoitzeko 1000 euro eskainiko dira. Laguntza hauek eskuratzeko aukera galdu ez nahi dutenek informazio honako link honetan kontsulta dezakete https://www.euskadi.net/bopv2/datos/2014/10/1404055a.pdf eta ostean laguntza eskatu Energiaren Euskal Entitatean (Posta Kutxatila 5020. Bizkaia plazako eraikina, Urkijo Zumarkalea 36. Lehen solairua 48011, Bilbo). Eskaerak aurkezteko epea, …

Gehiago/Más

Kamerun, Pakistan, Senegal eta India izango dira, lankidetza proiektuak finantzatze aldera bideratutako diru laguntzak jasoko dituzten garapen bidean diren herrialdeak

Iragan uztailaren 18an, laudioar Udalak 2014ko deialdiaren arabera, garapenerako lankidetza proiektuak finantzatze aldera bideratutako laguntza ekonomikoak nori ematea erabaki zen. Diru laguntzak, 24.000 euroko kopurua dute eta honako erakunde hauei luzatuko zaizkie: Baltistán fundazioa: Neguko ikastaroak eta bigarren mailako ikasketetarako bekak, Pakistanen: 7.502,80 € Itaka- Escolapios fundazioa: Hezkuntza kalitatea hobetzea Lehen Hezkuntzako 10 ikastetxetan, Kamerunen: …

Gehiago/Más

Hezkuntza, berdintasun eta gazteria aroloko elkarteentzako 2014ko laguntzak

Laudioko Udalak 2014 urtean, Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria gaiei dagozkien ekintzak garatzeko irabaz asmorik gabeko elkarteei bideratutako diru laguntzen deialdiak arautzen dituen oinarriak adostu berri ditu. Diru laguntzok 13.900,00 euroko balio dute. Deialdi hau Araba Herrialde Historikoaren Agiri Ofizialean argitaratuko da. Programak aurkezteko epea 2014ko irailaren 20an bukatuko da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa oinarrietan aipatuko da. …

Gehiago/Más

Jai, kirol eta kultura diru-laguntzak

Laudioko Udalak kultur, kirol eta jaietako proiektuak diruz lagun-tzeko deialdia onartu egin ondoren pasa den ostiralean Kultura proiektuetarako diru-laguntzen deialdia ALHAO-ean argitaratu zen. Beraz, orain hamabost eguneko epea dago, abuztuaren 4a arte, eskaerak aurkezteko. Aste honetan kirol federatuen programetarako eta jai programetarako diru-laguntzen deialdiak ere argitaratuko direla espero dugu. Jaietako eskaerak aurkezteko epea ALHAO-ean argitaratu …

Gehiago/Más

Araban ekintzaileek enpresa berriak sortu dezatenerako eta ustiakuntza turistikoarekin erlazionatutako enpresentzako laguntzak

Ekintzaile izateko, batez ere teknología berrietan oinarritutako dibertsifikazioa iturburu duten arabar enpresa berriak sortzeko laguntzak martxan jarri direla jakinarazten dizuegu. Laguntzok eskatzeko epea apirilaren 22an bukatuko da. Egun horretan gainera beste laguntza klase bat eskatzeko epea ere bukatuko da; hots, Araban ustiakuntza turistikoarekin erlazionatutako jarduerak martxan jarritako enpresa txiki, ertain eta autonomoei bideratutako laguntzak. Biei …

Gehiago/Más

Arabar nekazal sektoreari bideratutako laguntzak

Arabako Foru Aldundiak abeltzain ustiakuntzen modernizaziorako, nekazari gazteen lehen instalakuntzarako, lursailak eskuratzeko edo eta nekazal etxebizitzak eraikitzeko, berriztatzeko edo erosteko laguntza planaren 2014ko deialdia onartu berri du. Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 14an bukatutako da. Informazio gehiagorako Laudioko Udaleko Garapen Agentzia: 944 034 890 telefonoa edo garapenagentzia@laudiokoudala.net helbide elektronikoa.