Latiorro jaiak 2017

OSTIRALA  irailak 15: Txupin eguna 18.00 Danborrada auzoan zehar.   Ibilbidea Txosnagunean hasi eta amaitu egingo da.  Latiorro HLHI eta “Jesuri” Guraso Elkartearen laguntzaz. 19.00 Txupina. Lehenengo suziriarekin batera Kalejira eta Buruhandiak Galtzagorri K.E eta Sorginlarren Mitologia taldearen laguntzaz (Txosnagunea) 19.00 Albokarien kalejira (En el recinto de txosnas y por el barrio) 20:00 Pintxo-poteoa  (Txosnagunean eta …

Gehiago/Más

“Zergatik zara heterosexuala?” lehiaketaren oinarriak

Laudioko Udalak onartu ditu “Zergatik zara heterosexuala?” homofobia, lesbofobia eta transfobiaren aurkako lehiaketaren oinarriak. Kategoria eta testuak bidaltzeko modu ugari egongo da. 14 urtetik gorakoek parte har dezakete, baita Amurrio, Artziniega, Aiara, Orozko eta Urduñako udalerrikoek ere. Informazio guztia eskuragarri dago www.laudio.eus udal web atarian.

San Roke 2017 jaietarako Kartel Lehiaketa

Laudio Udaleko Kultura, Kirolak eta Jaietako Arloak onartu ditu 2017ko San Rokeren ohorezko jaietako kartel iragarkitzailea hautatuko duen XXXVIII. Lehiaketako oinarri-arauak, bere heldu eta gazte adingabeen kategorietan. Aurreko edizioetan legez, lehiaketa zabalik egongo da erantsita doazen oinarriak onartu eta beteko dituen pertsona guztientzako. Originalak entregatzeko epea datorren maiatzaren 22 egunean amaituko da. Helduen kategoriako irabazleak …

Gehiago/Más

5 domina Taekwondon

Laudioko Taekwondo klubak 5 domina lortu zituen Miribillan jokatutako Euskadiko Teknika Txapelketan otsailaren 25ean. Maider Astobizak eskuratu zuen urrezko domina, Urko Herrerok eta Olga Gutierrezek zilarrezkoak, eta Yerai Alonsok eta Eukene Pikazak brontzezkoak. Klubak nabarmendu nahi izan du ere Itxasne Gonzalezen, Gaizka Molinuevoren, Iker Pelaezen eta Ainara Vivancoren partaidetzak, finaletara heldu baitziren.

Aratusteak

Otsailaren 25an eta 28an ospatuko dira Laudioko inauteriak. Urtero bezala, mozorro lehiaketa egingo da larunbat arratsaldean. Bertan parte hartzeko izen ematea aurrez egin beharko da Kultur Etxean. Horretarako otsailaren 23an eta 24an 18:00etatik 20:00etara egongo da aukera, eta otsailaren 25ean, 16:00etatik 17:45era. LARUNBATA, OTSAILAK 25 18:30etan: Lezeaga kalearen parean, Lamuza kaletik, LEZEAGA SORGINAren kalejira hasiera …

Gehiago/Más

ROCKEIN! lehiaketa

Laudioko Udalak bat egin du Euskal Herriko musika proiektuak sustatzeko «Rockein!» lehiaketarekin. Banda lehiaketaren laugarren edizioan Martxoaren 24ra arteko epea izango dute taldeek eta bakarlariek izena emateko, eta finala maiatzaren 13an izango da, Basauriko Social Antzokian. Aurtengoan, talde irabazleak EP profesionala grabatu ahal izango du, eta horren 500 kopia jasoko ditu. Oinarriak eta informazio gehiago web …

Gehiago/Más

X. Pintxo lehiaketa

Laudioko Udalak eta ostalaritza sektoreak antolatu dute X. Pintxo Lehiaketa. Txapelketa gauzatuko dute martxoko bi asteburutan; 10ean, 11n, 12an, 17an, 18an eta 19an. Tabernek eta jatetxeek izena emateko epea zabalik izango dute urtarrilaren 20ra arte, 13:00ak arte. Hori egiteko HAZan eskaera aurkeztu beharko da edo comercio@ laudio.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita. Lehiaketak bi kategoria izango ditu: …

Gehiago/Más

Sanblasak 2017

26, osteguna Terencio X. Txerriaren Aurkezpena, goizean zehar, merkatuan 28, larunbata Aldai Plaza azoka esparruan 10:00etan Feriaren hasiera. Feriaren bendeinkapena. Baserri-lanabes eta Eskulan-gintzaren erakusketa eta salmenta. Urritz Makilen Lehiaketa. Edonork har dezake parte. Partehartzaileek gehienez hiruna makila aurkez ditzake. 10:30k baino lehen ekarri behar dira makilak Odolostegintza. Musika giroa. Fi ta Fik Herri Kirolak. Aizkolariak: …

Gehiago/Más

Erakusleihoen XXIII. Lehiaketaren irabazleak

Trenpeak eskuratu zuen sari teknikoa eta Monai herri-epaimahaiaren balorazioa Laudioko Erakusleihoen XXIII. Lehiaketan. Edizio horretan 19 dendek eta 757 lagunek parte hartu zuten bozak emanda. Kategoria teknikoan sarituak izan dira Tapicería Juan, Kaskibel, Aurori lencería y niños eta Perfumería Irusta. Halaber, aipamen berezia lortu zuten Kendas-ek, Almacenes Alavak eta Monaik. Barruko eta erakusleihoaren arteko koherentzia …

Gehiago/Más

Laudioko X. Pintxo Leihaketa

Aurtengoan ere, Laudio Udalak eta inguruko osatalariek udalerria animatuko dute erreferente gastronomiko bihurtuta miniaturako sukaldaritzaren bidez. Txapelketak bi kategoria izango ditu:libre prestatutako pintxorik onena eta pintxo-barrarik onena. Ostalaritza-establezimendu bakoitzak erabakiko du pintxoaren prezioa. Pintxoak dastatzeko bi asteburu izango ditugu, martxoan, zehazki, martxoaren 10,11, 12, 17, 18 eta 19an. Irabazleak aukeratuko ditu epaimahai tekniko batek, Euskal …

Gehiago/Más

Gabonak. Egitaraua

Gabonak 2016 Egitaraua   Abenduak 22. Goizean “Ikazkina  astoak  lagunduta”ikastetxeetara Bisita Antonio Oyarzabal pianistak eskainiko du hitzaldia zati musikatuekin La Milagrosa Ikastetxean abenduaren 22an 18:00etan. Emanaldiarekin abiatuko dute “Arratsaldeak La Milagrosan” ekimena. Iniziatiba irekia dago herritar ororentzat eta ikastetxeko ikasle ohien hitzalditan datza. Sukaldaritza saioa. Gurasolagun programaren barruan, abenduaren 22an sukaldaritza saioa egingo dute euskara praktikatzeko. …

Gehiago/Más

Egin argazkia euskarari

Egin argazkia Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara hobekien lotzen dituenari Abenduaren 3tik abenduaren 30era Sariak Argazkirik onenari: argazki-makina bat eta 200 €-ko bonu bat Laudioko hainbat establezimendutan gastatzeko. Facebookeko lagunen artean bozkatzeko: 100 €-ko bonu bat Laudioko hainbat establezimendutan gastatzeko. Parte-hartzaileek Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara lotzen dituen ARGAZKIA egin beharko dute, eta …

Gehiago/Más

Gabonak: Abenduaren 16tik 24ra

Abenduak 16, ostirala 18:00 Olentzeroren IKAZKINAren harrera Ugarteko plazan. Txokolatea eta gaztainak. Abenduak 17, larunbata 11:00 Turroiak eta polboroiak prestatzeko TAILERRA Basalarrinan. Abenduak 18, igandea 10:00 Gabonetako AZOKA Aldai plazan: baserritarrak, artisauak, euskal kantak eta dantzak, ogi eta euskal pastel lehiaketa, umeentzako tailerrak, xakea eta konpota dastaketa. Abenduak 21, asteazkena 17:30 “Olentzero eta bere lagunak” …

Gehiago/Más

Jimena Tombelle, Olentzero eta Mari Domingiren kartelaren egilea

130 parte-hartzaile egon dira Olentzero eta Mari Domingiren jaia iragartzeko Kartel Lehiaketan. Bost pertsona saritu dituzte Laudioko ikastetxeek eta Basalarrina elkarteak antolatutako txapelketan: Jimena Tombelle Serdio (9 urte), Axular Martínez Sánchez (8 urte), Markel Cortés Molina (8 urte), Naia Saratxaga Goitia (7 urte) eta Aitzol Moya Oliver (11 urte). Kartelean Jimena Tombelle Serdioren marrazkia jarriko …

Gehiago/Más

Bidezko merkataritza

Ipar-Hegoalde taldeak sustatuko du Bidezko Merkataritza abenduaren 18an, igandea, 11:00etatik 14:00ak arte San Pedro Lamuzako arkupean. Justizia sozialean oinarritutako produktuak -gabonetakoak barne- erosteko aukera eman ez ezik, saskia zozketatuko du eta bildutako dirua bideratuko dute haurren minbizia ikertzera.

Laudioko erakusleihoen lehiaketa

Beste urte batez eta dagoeneko 23 dira Laudioko erakusleihoen lehiaketa antolatzen dela. Abenduaren 9tik 20ra bitartean, lehiaketako erakusleihoez gozatu eta gustukoen aldeko bozka emateko aukera egongo da. Horretarako Zuin honetan agertzen den bozketa txartela APILLek (Zumalakarregi, 33) duen bulegoko postontzian entregatu beharko da. Botoa emateko epea abenduaren 17an bukatuko da. Lehiaketa honetan 50 euroz kargatutako 3 txarteletik bat …

Gehiago/Más

Erakusleiho lehiaketa

Laudioko herritarrek parte hartu ahalko dute Laudioko eta Aiarako erakusleiho lehiaketetako bozketetan abenduaren 9tik 20ra arte. Bete behar diren kupoiak eskuratuko dira APILL aldizkarian edo hurrengo Zuinean. Gainera, partehartzaileen artean zozketatuko dituzte 3 txartel 50 euroko balioarekin eta elkarteko saltokietan trukatzeko parada egongo da. Halaber, azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran APILLeko saltokietan banatuko dute “Laudio merkataritza eta …

Gehiago/Más

Gabonak

Abenduak 10 Baserritarren azokan, herriko plazan. Ogitxoak eta taloak prestatzeko tailerra. Goizeko 11:00etan Antolatzailea: Basalarrina Abenduak 16 18:00etan Ikazkina Ugarteko plazan. Txokolatea, gaztainak. Antolatzaileak: Basalarrina eta Ugarteko Auzolan Elkartea Abenduak 17 Turroiak eta polboroiak prestatzeko taillera. Basalarrinan, 11:00etan Abenduak 18 10:00etan Gabonetako azoka Aldai plazan. Baserritarrak eta artisauak. Euskal kantak eta Dantzak Ogi eta Euskal …

Gehiago/Más

Azaroaren 25erako egitaraua

Azaroaren 25erako, Emakumeekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko jardueren egitaraua: Azaroak 24, osteguna Aiaraldeko “BELDUR BARIK JARRERA 2016” Lehiaketaren sari-banaketa Lanbide Heziketako Udal Ikastetxean 18:00etan. Doako sarrera leku guztiak bete arte. Herrian aurkeztu diren lanak ikusiko dira, epaimahaiak epaia emango du eta sariak banatuko dira. Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion, Okondon, Orozkon edo Urduñan erroldatutako 12 eta 26 urte …

Gehiago/Más

Ibilbide Mikologikoaren irabazleak

Epaimahai herritarrak erabaki du Haitzulo Barri taberna izan dela VII. Ibilbide Mikologikoaren pintxo onenaren irabazlea “Haitzuleton”-i esker, bestalde, Iluntze tabernak eskuratu du kazola onenaren saria “Solomo ziza eta patatekin lurrunean”. Gainera, Salouko bidaiaren irabazlea Ana Carolina Arias izan da eta menu mikologikoak Oihane Iturbe Azkoagarentzat, Janire Peraza Tudancarentzat eta Gorka Pazos Bernardezentzat. Zorionak!