Alberto Aceron etxebizitzen eraikuntza

Laster 58 etxebizitza, garaje, trasteleku eta merkataritza-lokala eraikitzen hasiko da Alberto Acero 8,9 eta 10etan. Horregatik beharrezkoa da hiri altzariak, haur parkea eta plazako zuhaitzak kentzea. Berehala eraikuntza lanako eremua hesituko da. Eraikuntza lanaren iraupena 24-30 hilabetekoa izango da. Aurreikusten da Nerbioi kalean oinezkoentzako bidea eraginda gertatuko dela eta plazaren inguruan aparkaleku plazen kopurua gutxituko …

Gehiago/Más

Laudion, Babes Ofizialeko 58 Etxebizitzako tasatuko sustapenean izena ematea.

  ETXEBIDEK HURRENGO IRAGARKIA ARGITARATU DU: Laudion, Babes Ofizialeko 58 Etxebizitzako tasatuko sustapenean izena ematea. Laudioko udalerrian babes ofizialeko 58 etxebizitza tasatu eraiki behar ditu jabetzan Residencial Goiko Plaza S.L. sustatzaileak. 2012ko urriaren 15eko Aginduko IV Kapituluari jarraiki Arabako Lurralde Ordezkaritzak sustapen horren esleipenean parte hartzeko izena eman duten erosketako etxebizitza eskatzaileen zerrenda bat helaraziko …

Gehiago/Más

Hirigintza eta genero-ikuspegiko proiektua

Laudio Udala lanean ari da udal genero-ikuspegian oinarrituta hirigintza aztertzeko eta hobekuntza-neurriak proposatzeko. Udalerri atseginagoa, guztion beharretara egokituagoa lortzea da helburua, zehazkiago, alderdi hauei dagokienez: garraioa, ekipamenduak, espazioaren antolakuntza, garbiketa, hiri-altzariak eta udalerriaren diseinuaren eragina segurtasunaren pertzepzioan. Horretarako, parte-hartze bidezko prozesu bat antolatu dugu herrian bizi garen eta bertoko zerbitzuak erabiltzen ditugun emakumeon ikuspegia jasotzeko …

Gehiago/Más

Laudioko herritarrei genero-ikuspegidun hirigintza proiektua aurkeztea

Laudio Udala lanean ari da udal genero-ikuspegian oinarrituta hirigintza aztertzeko eta hobekuntza-neurriak proposatzeko. Udalerri atseginagoa, guztion beharretara egokituagoa lortzea da helburua, zehazkiago, alderdi hauei dagokienez: garraioa, ekipamenduak, espazioaren antolakuntza, garbiketa, hiri-altzariak eta udalerriaren diseinuaren eragina segurtasunaren pertzepzioan. Horretarako, parte-hartze bidezko prozesu bat antolatu dugu herrian bizi garen eta bertoko zerbitzuak erabiltzen ditugun emakumeon ikuspegia jasotzeko …

Gehiago/Más

Lamuza, obretan

Uztailaren amaieran Lamuzako urbanizazioko saneamendua eta sare nagusiak konpontzeari ekingo diote. Lanek Lamuza parkeari, Ardantzazar kaleari eta Zumalakarregi etorbideari eragingo diete, parkean eta Zumalakarregin aldi berean gauzatuko baitira. Obrek dirauten bitartean oinezkoen eta ibilgailuen bidean moldaketak egingo dituzte. Informazio guztia hurrengo Zuin alean eta laudio.eus webgunean argitaratuko da, azken honetan aldaketak indarrean sartu bezain pronto.

Hiri garapen iraunkor batentzako oinarri estrategikoak

laudioko Udala hiri planeamenduaren berrikuspenerako lehen urratsak ematen ari da. Horretarako beharrezkoak dira zenbait oinarri estrategiko, oinarri egonkor bat emango dutelako eta epe luzera, hurrengo urterako Udalerriaren hiri politikak sendotzeko beta luzatuko dutelako. Helburu honekin, 2025eko Laudioko Hiri Antolamendurako Oinarri Estrategikoen erredakzio prozesua hasi da berriki eta horretarako Prospektiker aholkularitza taldearen asistentzia izan du Udalak. …

Gehiago/Más

Oinarri estrategikoak auzoetan

2013/06/10-14 – Jakingo duzuen bezala, Laudio udalerria 2025Hiri Antolamendurako Oinarri estrategikoen erredakzio prozesuan buru belarri dabil. Hori dela eta, ekainaren 10etik 14ra, auzoetako foroak deituko dira, arratsaldeko 18:30etan hurrengo honetan zehaztutako tokietan: Ekainak 10: Arraño, herriko plazako hitzaldi aretoan Ekainak 10: Areta, Kultura etxean Ekainak 11: Latiorro, ikastetxean Ekainak 12: Ugarte, San Inazio parrokian Ekainak …

Gehiago/Más