G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuentzat ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifkaziorako laguntzen 2017ko ekitaldirako deialdia

Argitaratu da EHAAn «Landa Eremuen Defnizio Teknikoa» azterlaneko  G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuentzat ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifkaziorako laguntzen 2017ko ekitaldirako deialdia; Interesa izanez gero,  edozein pertsona jarri daiteke harremanetan Laudio Udaletxeko Landa Ingurunearekin edota Zabaia Landa-garapeneko elkartearekin zalantzak argitzeko eta dokumentazioa prestatzeko.  G4, G5 eta G6 landa-eremu sailkatuentzat ekonomiaren garapenerako eta ekonomia-dibertsifkaziorako laguntzen 2017ko ekitaldirako …

Gehiago/Más

Dolumin Barikua / Viernes de Dolores 2017

Hurrengo apirilaren 7an, Aberdunak elkarteak antolaturik, ospatuko dute Dolumin Barikuko Azokaren 127.edizioa 08:00etatik 17:00ak arte. Horretarako, Laudioalde Lanbide Eskolako aparkalekuak bilakatuko dira behi, zaldi, ahuntz eta ardi erakustaldia. Bitartean, Aldai plazak hartuko du nekazarimakineriaren erakusketa. Herriko Plazan baserritarren eta artisauen produktuak dastatu eta erosteko aukera egongo da eta musika eta giro ona egongo da egun osoan. …

Gehiago/Más

Nekazaritza ibilgailu azterketa

Apirilaren 24an 09:00etatik aurrera egingo dute nezakazaritza ibilgailuen azterketa Arza industriagunean, kamioien aparkalekuan, hain zuzen. 40,50 euro balioko du eta eskatu dute ordainketa diru kopuru zehatzarekin egitea. Inspección de vehículos agrícolas El 24 de abril a partir de las 09:00 se llevará a cabo la campaña de inspección de vehículos agrícolas en el polígono industrial …

Gehiago/Más

Dolumin Barikua

Hurrengo apirilaren 7an, Aberdunak elkarteak antolaturik, ospatuko dute Dolumin Barikuko Azokaren 127. edizioa 08:00etatik 17:00ak arte. Horretarako, Lanbide Heziketako Ikastetxeko aparkalekuak bilakatuko dira behi, zaldi, ahuntz eta ardi erakustaldia. Bitartean, Aldai plazak hartuko du nekazarimakineriaren erakusketa. Herriko Plazan baserritarren eta artisauen produktuak dastatu eta erosteko aukera egongo da eta musika eta giro ona egongo da …

Gehiago/Más

Sanblasak 2017

26, osteguna Terencio X. Txerriaren Aurkezpena, goizean zehar, merkatuan 28, larunbata Aldai Plaza azoka esparruan 10:00etan Feriaren hasiera. Feriaren bendeinkapena. Baserri-lanabes eta Eskulan-gintzaren erakusketa eta salmenta. Urritz Makilen Lehiaketa. Edonork har dezake parte. Partehartzaileek gehienez hiruna makila aurkez ditzake. 10:30k baino lehen ekarri behar dira makilak Odolostegintza. Musika giroa. Fi ta Fik Herri Kirolak. Aizkolariak: …

Gehiago/Más

Gabonak

Abenduak 10 Baserritarren azokan, herriko plazan. Ogitxoak eta taloak prestatzeko tailerra. Goizeko 11:00etan Antolatzailea: Basalarrina Abenduak 16 18:00etan Ikazkina Ugarteko plazan. Txokolatea, gaztainak. Antolatzaileak: Basalarrina eta Ugarteko Auzolan Elkartea Abenduak 17 Turroiak eta polboroiak prestatzeko taillera. Basalarrinan, 11:00etan Abenduak 18 10:00etan Gabonetako azoka Aldai plazan. Baserritarrak eta artisauak. Euskal kantak eta Dantzak Ogi eta Euskal …

Gehiago/Más

Zabalik 2017ko larreetaratzeko eskaerak aurkezteko epea.

Interesa duten abeltzainei jakinarazten zaie, dagoeneko zabalik dagoela 2017rako larreetara sartzeko eskaerak aurkezteko. Inskripzioak egingo dira azaroaren 25era arte, Herriko Etxe honen, Obra, Zerbitzu, Mantentze lan eta Landa Ingurune Arloan, Herriko plaza, 3. Solairuan, astelehen eta asteazkenetan, 9:00etatik 14:00etarako ordutegi barruan. Aurrekoetan ez bada entregatu, beharrezkoa da ustiapen txartelaren kopia aurkezta eta egindako azken kalifikazio …

Gehiago/Más

Tokiko Garapen Agentziako kurtsoak udazken honetarako

Tokiko Garapen Agentziak formakuntza eskaintza zabalarekin jarraituko du hurrengo hilabetetan, pertsona ekintzaile, langabetu etabarrentzat. Kurtso eta baldintzak, informazioa eta izen-ematea garapenagentzia@ laudio.eus webgunean edo 944 034 980 telefonoan. • Ekipamendu industrialeko mantenuaren hastapena 1. Data: Irailaren 15etik urriaren 24ra, 15:30-20:30 Norentzat: pertsona langabetuak • Igotzeko orgatilen operadorea 10.000 kilo arte. Data: Irailak 19-30, 18:30-21:00. 24ordu, gehienez 12 …

Gehiago/Más

Tokiko Garapen Agentziaren eskaintza zabala

Tokiko Garapen Agentziak, Aiarako Koadrila eta Vital Kutxako Gizarte Ekintzarekin elkarlanean, hiru ikastaro eskainiko ditu irailean eta urrian. Saioen inguruko informazio gehiago Agentzian bertan eska liteke, Arza eraikinean, 94 403 49 80 telefono zenbakian edo garapenagentzia@laudio.eus helbidean. Eraikuntza lanetako arriskuen prebentzioa Doan Data: Irailak 26-29, 9:00-14:00. Nori zuzenedua: E-maila eta informatikako oinarrizko ezagutza duten pertsonak Ekonomia-finantzaketa …

Gehiago/Más

LANDARE-OSASUNERAKO PRODUKTU FITOSANITARIOEN APLIKATZAILE IKASTAROA

Orain dela gutxi araudietan gertatu diren aldaketak direla eta, Eusko Jaurlaritzako Hazi Sozietate Publikoarekin batera, Udala antolatzen ari da, uda pasa ostean, udalerri honetan, eman eta eskainiko den landare-osasunerako produktu fitosanitarioen aplikatzaile ikastaroa. Ikastaroa egiteko nahitaezkoa eta ezinbestekoa da ustiapen kodea eskura izatea. Profesionalak ez direnentzat beste ikastaro bat antolatuko da datorren urtean. Interesatuta bazaude, …

Gehiago/Más

Nekazal ibilgailu eta ziklomotorren IAT

Nekazal ibilgailuak Data: Maiatzak 17 Tokia: Arza industriaguneko aparkalekua Ordutegia: 9:00 Prezioa: 40,25 € Oharra: Ordainketa errazteko, mesedez, ekarri zenbateko zehatza. Ziklomotorrak Data: Ekainak 2 Tokia: Arza industriaguneko udal biltegiko sarrera Ordutegia: 9:30 Prezioa: 26,89 € Oharra: Ordainketa errazteko, mesedez, ekarri zenbateko zehatza.

Baratze ekologiko bat nahi duzu?

Beste behin Ellakuri inguruan dauden ortu ekologikoak erabiltzeko eskaerak jasotzeko epea zabalik dago. Interesa duten pertsonek Udaletxeko beheko solairuan dagoen Herritarrentzako Arreta Zerbitzuan (HAZ) dauden eskabideak bete beharko dituzte. NANaren kopia zein familia erroldatze agiriarekin batera entregatu beharko da. Informazio gehiago Laudioko Udaleko Landa Inguruko 651 703 139 telefono zenbakian jaso daiteke.

Maiatzak 22: Bidezko Merkataritzaren Eguna

Laudiok bat egingo du maiatzaren 22an Bidezko Merkataritzaren Munduko egunarekin, Espainiako Bidezko Merkataritzaren 30. urteurrenaren egunarekin, hain zuzen ere. Munduko justiziaren aldeko mugimendu hau aldarrikatzeko, Ipar-Hegoalde taldeak Herriko plaza beteko du igande goizean umeentzako lantegiekin eta Bidezko Merkataritzaren produktuen dastatze eta salmentarekin, besteak beste, panela (azukre kaña), kafea, txokolatea eta gailetak egongo dira, #SoyComercioJusto lemapean.

Arabako nekazaritza ustiategientzako dirulaguntza-planei buruzko informazio-hitzaldia 2016ko kanpaina

Datorren asteazkenean, apirilaren 13an, 12:00-etan Arespalditzako erabilera anitzeko aretoan, Arabako Foru Aldundiak 2015-2020 Landa Garapeneko Planari buruzko neurrien informazio-hitzaldia eskeiniko du: Nekazari-gazteentzako enpresa sorkuntza (1.go INSTALAZIOA) Nekazaritza ustiategietan inbertsioak. Beste neurriak. Antolatzaileak: Arabako Foru Aldundiko Nekazaritza saila Nekazaritza Zuzendaritza Nekazaritza Garapenerako Zerbitzua

Sanblasak 2016

Urtarrilaren 30ean ospatuko da San Blas jaia Aldai plazan. Alabaina, 28an Terencio IX. Txerria ikusteko aukera egongo da goizean zehar merkatuan. Urtarrilak 30, larunbata 10:00, feriaren hasiera. Feriaren bedeinkapena, baserrilanabes eta artisauen erakusketa zein salmenta, umeentzako jolasak, hurritz makilen lehiaketa (Edonork har dezake parte. Partaideek gehienez hiru makil aurkez ditzakete. Lanak 10:30 baino lehen ekarri …

Gehiago/Más

Olentzero eta Mari Domingi ekitaldiz lepo datoz

Abenduaren 24an Olentzerok eta Mari Domingik Laudio bisitatuko dute. Alabaina, momentu hori heldu bitartean Laudioko ikastetxeek eta Basalarrina elkarteak hainbat jarduera antolatu dituzte. Abenduak 17, osteguna. Laudioko ikastetxeetan, goizean zehar. Ikazkinak astoarekin ikastetxeak bisitatuko ditu. Abenduak 18, ostirala. Ugarteko plazan,18:00etan. Ikazkina, txokolatada, gaztaina jana… Abenduak 19, larunbata. Aretako kultura etxean,17:00etan. “Euskal Mitologia” umeentzako ikuskizuna. Abenduak …

Gehiago/Más

Baserritarren merkatuak urte bat beteko du

Abenduaren 12an, larunbata, Baserritarren Merkatua antolatuko da tokiko baserrien produkturik hoberenak eskainiz. Azoka hilabeteko bigarren larunbatetan egiten da, Lamuzako San Pedro Elizaren atarian, eta azken honen berezitasuna urte bat betetzen duela izango da. Zorionak!

Negozio proiektuak finkatzeko laguntzak

Lanbidek oraintsu negozio bat abiatu duten pertsonak bultzatzeko laguntza lerro batzuk onartu ditu. Gehienez 2.500 euroko laguntza emango zaio pertsona bakoitzari. Alabaina, zenbatekoa %15 haziko da ekintzailea 18 urtez gorakoa eta 25 urtetik beherakoa bada eskaera egiten den unean. Horrez gain, emakumeei %15 handituko diete diru ekarpena. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 26an amaituko da. Laguntzak …

Gehiago/Más