Erakusleihoen lehiaketa

Laudioko herritarrek parte hartu ahalko dute Laudioko Erakusleihoen XXIV. Lehiaketaren eta Aiarako Erakusleihoen III. Lehiaketaren irabazleen hautaketan abenduaren 9tik 20ra bitartean. Bozkatzeko kupoia eskuragarri egongo da APILLeko aldizkarian eta Zuineko hurrengo zenbakian. Boza guztien artean zozketatuko dituzte Aiarako Kuadrillako Ingurumen Saileko Merkataritza Jasangarriaren proiektuaren 6 erosketa gurdi.

Apilleko egutegia

APILLeko bazkideak diren establizemenduek doan banatuko dute laster “Laudio Merkataritza eta Aisialdia” egutegia bezeroen artean. Osatzen duten argazkiak dira Laudioko eta inguruko paisaienak. Euren irudiak bidali dituzten laguntzaileen artean 60 euroko balea zozketatuko dute Foto Estudio Distira eta Foto Irudiren produktuak. Irabazleak izan dira: Jose Maria Castillo, Gorka Alba eta Unai Iarritu.

Erosketen bila? Laudio aukeratu!

  Maiatzaren 8an abiatuko dute tokiko merkataritzaren dinamizazio kanpaina eta bi astez luzatuko da, 22ra arte. Dendariek banatuko dute boleto bat egindako erosketa bakoitzaren truke eta, behin beteta eta ontzian sartuta, bezeroak aukera izango du 1.300 euroko deskontu baleen zozketan parte hartzeko. Zozketa maiatzaren 24an gauzatuko dute Apillen egoitzan eta emaitzak SMS bidez jakinaraziko dizkiete …

Gehiago/Más

Dolumin Barikua

Hurrengo apirilaren 7an, Aberdunak elkarteak antolaturik, ospatuko dute Dolumin Barikuko Azokaren 127. edizioa 08:00etatik 17:00ak arte. Horretarako, Lanbide Heziketako Ikastetxeko aparkalekuak bilakatuko dira behi, zaldi, ahuntz eta ardi erakustaldia. Bitartean, Aldai plazak hartuko du nekazarimakineriaren erakusketa. Herriko Plazan baserritarren eta artisauen produktuak dastatu eta erosteko aukera egongo da eta musika eta giro ona egongo da …

Gehiago/Más

Badator pintxo lehiaketaren 10. edizioa

Martxoko bi asteburutan, 10, 11, 12, 17, 18 eta 19an, herriko 30 tabernek Laudioko X. Pintxo Lehiaketan hartuko dute parte. Pintxoaren prestaketa librea izango da. Hiruna irabazle hautatuko dituzte epaimahai teknikoak eta bozketa herrikoiak. Epaimahaiak hautatuta sari berezia egongo da pintxo barrarik onenarentzat, eta beste sari berezia erabakiko du bozketa herrikoiak. Pintxo onenaren kategorian epaimahai …

Gehiago/Más

Formakuntza ikastaroak

Tokiko Garapen Agentziak emango ditu hurrengo ikastaroak, bereziki bideratuta ekintzaileentzat, autonomoentzat, enpresa txiki eta ertainentzat eta mikroenpresa txiki eta ertainentzat. • Tailerra: Nola bihurtu ideia negozio eredu. Data: Otsailaren 22an. 9:30-11:30 • Personal shopper: itxura aholkularitza. Data: Otsailaren 22tik Martxoaren 2ra. • Bankuarekin negoziatzean kontuan hartu beharreko alderdiak. Data: Otsailaren 28an. 9:30-12:30 • Berankortasuna eta …

Gehiago/Más

X. Pintxo lehiaketa

Laudioko Udalak eta ostalaritza sektoreak antolatu dute X. Pintxo Lehiaketa. Txapelketa gauzatuko dute martxoko bi asteburutan; 10ean, 11n, 12an, 17an, 18an eta 19an. Tabernek eta jatetxeek izena emateko epea zabalik izango dute urtarrilaren 20ra arte, 13:00ak arte. Hori egiteko HAZan eskaera aurkeztu beharko da edo comercio@ laudio.eus helbide elektronikora mezu bat bidalita. Lehiaketak bi kategoria izango ditu: …

Gehiago/Más

Erakusleihoen XXIII. Lehiaketaren irabazleak

Trenpeak eskuratu zuen sari teknikoa eta Monai herri-epaimahaiaren balorazioa Laudioko Erakusleihoen XXIII. Lehiaketan. Edizio horretan 19 dendek eta 757 lagunek parte hartu zuten bozak emanda. Kategoria teknikoan sarituak izan dira Tapicería Juan, Kaskibel, Aurori lencería y niños eta Perfumería Irusta. Halaber, aipamen berezia lortu zuten Kendas-ek, Almacenes Alavak eta Monaik. Barruko eta erakusleihoaren arteko koherentzia …

Gehiago/Más

Laudioko X. Pintxo Leihaketa

Aurtengoan ere, Laudio Udalak eta inguruko osatalariek udalerria animatuko dute erreferente gastronomiko bihurtuta miniaturako sukaldaritzaren bidez. Txapelketak bi kategoria izango ditu:libre prestatutako pintxorik onena eta pintxo-barrarik onena. Ostalaritza-establezimendu bakoitzak erabakiko du pintxoaren prezioa. Pintxoak dastatzeko bi asteburu izango ditugu, martxoan, zehazki, martxoaren 10,11, 12, 17, 18 eta 19an. Irabazleak aukeratuko ditu epaimahai tekniko batek, Euskal …

Gehiago/Más

Merchandisinga eta erakusleiho-apainketa

Tokiko Garapen Agentziak aukera emango du parte hartzeko “Anima eta erakargarria egin ezazu zure salmenta puntua: Merchandisinga eta erakusleiho-apainketa” ikastaroan, bereziki zuzenduta merkataritza langileei. Erakusleiho- apainketa saioak izango dira urtarrilaren 23an, 24an, 25ean, 26an, 30ean eta 31n 12:00etan erabilera anitzeko aretoan. Merchandinigekoak eskainiko dituzte otsailaren 14an, 15ean, 16an, 20an, 21ean eta 22an leku eta ordutegi …

Gehiago/Más

Egin argazkia euskarari

Egin argazkia Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara hobekien lotzen dituenari Abenduaren 3tik abenduaren 30era Sariak Argazkirik onenari: argazki-makina bat eta 200 €-ko bonu bat Laudioko hainbat establezimendutan gastatzeko. Facebookeko lagunen artean bozkatzeko: 100 €-ko bonu bat Laudioko hainbat establezimendutan gastatzeko. Parte-hartzaileek Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara lotzen dituen ARGAZKIA egin beharko dute, eta …

Gehiago/Más

“Kafeak hartzeke” kanpaina

Nomeolvides elkarteak abiatu du “Kafeak hartzeke” kanpaina, hori kafe edo pintxo bat ordaintzean datza Arkupe, Indriska edota Kukullu tabernetan. Lokal bakoitzean idatziko dute arbelean ordaindutako kafe eta pintxo kopurua. Geroago, bitartekorik ez duten pertsonek eskatu ahalko dute bat hartzea. Gainera, elkarteak gauzatuko du gabonetako kanpaina jostailuak jasotzeko euren egoitzan Arza poligonoan. Parte hartzeko nahikoa da 622668337 telefono …

Gehiago/Más

Erakusleiho lehiaketa

Laudioko herritarrek parte hartu ahalko dute Laudioko eta Aiarako erakusleiho lehiaketetako bozketetan abenduaren 9tik 20ra arte. Bete behar diren kupoiak eskuratuko dira APILL aldizkarian edo hurrengo Zuinean. Gainera, partehartzaileen artean zozketatuko dituzte 3 txartel 50 euroko balioarekin eta elkarteko saltokietan trukatzeko parada egongo da. Halaber, azaroaren bukaeran eta abenduaren hasieran APILLeko saltokietan banatuko dute “Laudio merkataritza eta …

Gehiago/Más

Enpresen kudeaketa eraginkorra

Kudeaketa eraginkorrerako eredua bideratuta dago merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu esparruetara eta oinarrituta dago tutore-babesean. Horrek ahalbidetzen du ehun komertziala lehiakorragoa izatea, azpimarratuta topatutako gabezia eta beharrak prozesu pertsonalizatu, gradual eta gidatuaren bidez. Programaren barruan badago diagnostikoa egiteko bisita, enpresa eta nahiak ezagutzeko, diagnostikoa eta ekintza plan pertsonalizatua eta tutoretzak hamabostean behin. Doako ekimena da eta finantzatu …

Gehiago/Más

Sartu-Álava y Lanbideren ikastaroak

Sartu-Álavak antolatutako ikastaroak eta Lanbidek diruz lagunduta. Izena ematea eta informazio gehiago Lanbideren web-atarian edo Sartura deituz 94 672 77 73. Doako kurtsoak pertsona langabetuentzako: Soldatze TIG. Data: 2016ko abenduaren 30etik 2017ko maiatzaren 22ra. 09:00-14:30 (370 ordu). Laborantza-adar ikastaroa, lorezaintza, gaitasun gakoak eta gaitasun soziolaboralak. Data: 2016ko abenduaren 30etik 2017ko ekainaren 2ra. 09:00-14:30 (530 ordu). Biltegi laguntzaile jarduerak. …

Gehiago/Más

Ibilbide Mikologikoaren irabazleak

Epaimahai herritarrak erabaki du Haitzulo Barri taberna izan dela VII. Ibilbide Mikologikoaren pintxo onenaren irabazlea “Haitzuleton”-i esker, bestalde, Iluntze tabernak eskuratu du kazola onenaren saria “Solomo ziza eta patatekin lurrunean”. Gainera, Salouko bidaiaren irabazlea Ana Carolina Arias izan da eta menu mikologikoak Oihane Iturbe Azkoagarentzat, Janire Peraza Tudancarentzat eta Gorka Pazos Bernardezentzat. Zorionak!

VII. Pintxo eta Kazolen Ibilbide Mikologikoa

APILLek VII. Pintxo eta Kazolen Ibilbide Mikologikoa egingo du urriaren 29tik azaroaren 1era. 21 pintxo eta 12 kazola dastatzeko parada egongo da herriko 22 taberna parte-hartzaileetan. Bezeroek herri-bozkaketan iritzia eman dezakete diptikoa bete ondoren. Horien artean zozketatuko dira Saloura bidaia eta 3 menu mikologiko bi pertsonentzat (60 eurokoak). Zozketa eta sari banaketa azaroaren 4an, ostirala, egingo dituzte …

Gehiago/Más

Laudio eta Aiarako erakusleihoen lehiaketa

APILLek eta AEKOk antolatuko dituzte Laudioko XXIII. eta Aiarako III. erakusleihoen lehiaketak, hurrenez hurren. Izena emateko epea azaroaren 17an bukatuko da. 94 672 28 01 eta 94 403 05 78 telefono zenbakietan edo apill@ laudiocomercial.com egin daiteke. Erakusleihoak prest egon beharko dira abenduaren 9tik 20ra.

Laudio Bono

Apillek kaleratuko ditu azaroaren 2an, agortu arte, 1.280 bono trukagarriak Laudioko Udalaren laguntzarekin. Eskuratu ahalko dira elkarteko egoitzan aldatzeko atxikitutako dendetan -Laudio Bono bereizgarria izango dute erakusleihoan-. Erabiltzeko aukera egongo da urtarrilaren 5 arte. Elikadura bonoek 8 euro balioko dute eta 10 euroren truke aldatuko dira, merkatal bonoak lortuko dira 20 euroren bitartez eta 25 …

Gehiago/Más

Tokiko Garapen Agentziako kurtsoak udazken honetarako

Tokiko Garapen Agentziak formakuntza eskaintza zabalarekin jarraituko du hurrengo hilabetetan. Kurtso eta izen-emateari buruz informazioa gehiago eska daiteke bulegoetan, garapenagentzia@laudio.eus helbideak edo 944 034 980 telefonoan. Pertsona langabetuentzako kurtsoak: Industria ekipamenduaren mantenuaren hastapenak 2. Data: Urriaren 25etik Azaroaren 30era., 15:30-20:30 Profesionaltasun ziurtagiria (sscm0108): eraikin eta lokaletako gainazalak eta altzariak garbitzea (Doan). Data: Azaroaren 7tik Abenduaren 22ra, 9:00-14:00. Izen ematea: …

Gehiago/Más