ZENBAKI SARITUAK “Euskara, sari ziurra-2017”

  Dolumin Barikuko feria eta jai jendetsuaren barruan, “Euskara, sari ziurra” kanpainaren zozketa egin zen. Dakizunez, euskaldunen artean harreman sareak indartzeko ekimena da berau eta parte hartu dute 82 saltokik eta milaka herritarrek. 10.125 txarteltxo paratu ziren, 5.925 sari zuzenarekin eta, gainerakoak (4.200), zozketarako zenbakiekin, opari berezienekin (33). Azken horien zozketa egin zen esandako jaian. …

Gehiago/Más

Diru-laguntzak autoenplegua sustatzeko

Laudioko Udalak onartu ditu oinarriak emateko diru-laguntzak autoenpleguaren sustapenerako eta sortzeko enpresak. Eskaera eta dokumentazioa aurkeztu beharra dago Erregistro Nagusian (HAZ) maiatzaren 26ra bitartean. Informazio gehiago lor daiteke www.laudio.eus (diru-laguntzak) helbidean, Tokiko Garapen Agentzian 944 03 49 80 eta 944 03 49 84 telefono zenbakien bitartez edo garapenagentzia@laudio.eus posta elektronikoaren bidez. Subvenciones para el fomento …

Gehiago/Más

Edateko Uraren udal zerbitzua prestatzeagatiko tasen. 2017ko lehenengo hiruhilabete

Alkatetza-udalburutzak 2017ko apirilaren 4 egunean, 790 zenbakidun, dekretuaren bidez onartu du, 2017ko 1. hiruhilabeteko, Edateko Uraren Udal Zerbitzua prestatzeagatiko Tasaren kontribuzio padroia. Ordainketa epea, borondatezko aldian, 2017ko apirilaren 10 egunetik 2017ko ekainaren 12 egunera arte, biak barne, izango da. Helbideratuta dauden errezibuak 2017ko apirilaren 18 egunean kobratuko dira.

ABISUA: obrak

Jakin ezazue datorren astelehen eta asteartean (apirilak 10 eta 11) labaintzeen kontrako tratamendua aplikatuko dela Lamuza kaleko 21-35 zenbakiek mugatutako plazan. Astelehen gauean produktu berezia aplikatuko da eta astearte goizean plaza garbitu ondoren, labaintzea eragozteko substantzia aplikatuko da. Lan horiek bukatu eta berehala erabili ahalko da plaza berriro. Barkatu eragin litezkeen eragozpenak.

Laudio Udalerriko baserri-bideen inbentarioa

Baserri-bideen inbentarioa hasierako izaeraz onartzea (Espedientea HP/SP 17-031) Laudio Udaleko Udabatzaren Osokoak, 2017ko martxoaren 27an egin duen ohiko Bilkuran, hartu du ondoko erabaki hauxe: Lehena: Onartzea, hasierako izaeraz, Laudio Udalerriko baserri-bideen inbentarioa jasotzen duen dokumentua. Bigarrena: Zabaltzea hiru hilabeteko informazio publikorako aldia eta epea, iragarki hau ALHAOn argitaratuta agertzen den egunetik hasita, interesa duen edozein …

Gehiago/Más

Dolumin Barikua / Viernes de Dolores 2017

Hurrengo apirilaren 7an, Aberdunak elkarteak antolaturik, ospatuko dute Dolumin Barikuko Azokaren 127.edizioa 08:00etatik 17:00ak arte. Horretarako, Laudioalde Lanbide Eskolako aparkalekuak bilakatuko dira behi, zaldi, ahuntz eta ardi erakustaldia. Bitartean, Aldai plazak hartuko du nekazarimakineriaren erakusketa. Herriko Plazan baserritarren eta artisauen produktuak dastatu eta erosteko aukera egongo da eta musika eta giro ona egongo da egun osoan. …

Gehiago/Más

Izendapen berria: “Laudioalde Lanbide Eskola”

Joan den asteartean, martxoak 28, EHAAn (Euskal Herriko Arduralaritzaren Aldizkaria) argitaratu zenetik, Laudio udalaren lanbide heziketarako ikastetxe zenaren izen ofiziala aldatu da. Geroztik, “LAUDIOALDE LANBIDE ESKOLA” da bere izena, hizkuntza ofizial bietarako. Honekin batera doakizu izen berriari ofizialtasuna eman dion iragarkia. “Laudioalde” hitzaz toponimo-itxura eman nahi izan zaio izendapenari eta horregatik gehitu zaio gure leku-izenetan …

Gehiago/Más

Laudioko X. Pintxo Txapelketaren finala ospatu zen Zubiko Etxean.

Pasaden martxoaren 28an Laudioko X. Pintxo Txapelketaren finala ospatu zen Zubiko Etxean. Epaimahai teknikoak eta herri epaimahaiak ekitaldi horretan jakinarazi ziren pintxorik onenaren zein pintxo barrarik onenaren kategorietako irabazleak. KATEGORIAK/ CATEGORÍAS                                EPAIMAHAI TEKNIKOA        EP. HERRITARRA Pintxo Librerik Onena/Mejor Pincho Libre …

Gehiago/Más

KZGuneko ikastaroak

KZguneko zerbitzuak bi doako ikastaro presentzial eskainiko ditu gazteleraz. Informazio gehiago Lamuza kaleko 13 zenbakian edo 945 062 529 telefonoan. • “Erosketa seguruak Interneten”. Bilatu, aukeratu eta alderatu online-salmenta web orria nagusiak (Ebay, Amazon, Elarmariodelatele….). Saioak asteazken eta ostegunean, apirilaren 5 eta 6an izango dira 11:00etatik 13:00ak arte. 4 orduko trebakuntza. • “Smartphoneak eta tabletak. …

Gehiago/Más

Pintxo Lehiaketaren sarien zozketa

Apirilaren 4an 12:00etan zozketatuko dituzte modu publikoan X. Pintxo Lehiaketaren sariak partehartzaileen artean. Tokiko Garapen Agentziaren egoitzan egingo dute Hirukurutzeta, 27). El 4 de abril a las 12:00 del mediodía se sortearán públicamente los premios entre las personas participantes en el X Concurso de Pintxos. Será en el local de la Agencia de Desarrollo Local …

Gehiago/Más

Nekazaritza ibilgailu azterketa

Apirilaren 24an 09:00etatik aurrera egingo dute nezakazaritza ibilgailuen azterketa Arza industriagunean, kamioien aparkalekuan, hain zuzen. 40,50 euro balioko du eta eskatu dute ordainketa diru kopuru zehatzarekin egitea. Inspección de vehículos agrícolas El 24 de abril a partir de las 09:00 se llevará a cabo la campaña de inspección de vehículos agrícolas en el polígono industrial …

Gehiago/Más

Dolumin Barikua

Hurrengo apirilaren 7an, Aberdunak elkarteak antolaturik, ospatuko dute Dolumin Barikuko Azokaren 127. edizioa 08:00etatik 17:00ak arte. Horretarako, Lanbide Heziketako Ikastetxeko aparkalekuak bilakatuko dira behi, zaldi, ahuntz eta ardi erakustaldia. Bitartean, Aldai plazak hartuko du nekazarimakineriaren erakusketa. Herriko Plazan baserritarren eta artisauen produktuak dastatu eta erosteko aukera egongo da eta musika eta giro ona egongo da …

Gehiago/Más

OHZren hobarien eskaera

Ireki dute epea 2017ko Ondasun Higiezin Zergaren hobarien eskaera egiteko eta bukatuko da uztailaren 31n. Egingo dute ohiko etxebizitzaren arabera unitate familiarraren diru sarreren arabera, 21.000 euro baino gutxikoek izan beharko dute. Udalak eskatu die herritarrei eskaera egitea ahalik eta lasterren Herritarren Arreta Zerbitzuan berahala emateko.

Tailerra. Nola aukeratu enpresarako forma juridiko egokiena

TAILERRA: NOLA AUKERATU ENPRESARAKO FORMA JURIDIKO EGOKIENA HARTZAILEAK: Mikro-ETEak, ETEak, ekintzaileak, autonomoak eta interesa dutenak. EGITARAUA:  Arau juridiko bakoitzaren oinarrizko kontzeptuak.  Autonomoa edo sozietatea?  Gizarte-ekonomiako forma juridikoak: sozietate kooperatiba eta lan-sozietateak.  Jarduerari ekiteko eratze-izapideak. DATA: 2017ko martxoaren 22an. ORDUTEGIA: 09:30-11:30. TOKIA: Laudio Udalaren Tokiko Garapen Agentzia. Arza industrialdea. Arza eraikina. Irukurutzeta. …

Gehiago/Más

Oratoria profesional eraginkorrari buruzko ikastaroa.

HARTZAILEAK: Edozein entzuleren aurrean (bezeroak, laguntzaileak, enplegatuak, menpekoak etab.) komunikatzeko gaitasunak hobetu nahi dituen profesional edo arduradun guztiak. HELBURUAK:  Aurkezpenak arrakastarako tresna bihurtzen dituzten sekretuez jabetzea. Jendaurreko aurkezpenak aukera baliagarri bihurtzea, berdin diola konferentzia, kontseilu baten aurreko azalpena edo aurkezpen tekniko-komertziala den.  “Publikoarekin konektatzeko” nahiz konbentzigarri eta oso erakargarri izateko modua ezagutzea. Audientziarekin …

Gehiago/Más

EKITALDIA: ‘4.0 INDUSTRIARI’ BURUZKO SARRERA: OINARRIZKO KONTZEPTUAK ETA ADIBIDEAK – BASQUE INDUSTRY 4.0

EKITALDIA: ‘4.0 INDUSTRIARI’ BURUZKO SARRERA: OINARRIZKO KONTZEPTUAK ETA ADIBIDEAK – BASQUE INDUSTRY 4.0 4.0 Industria kontzeptuaren bidez, elektronikaren, informazioaren eta Komunikazioaren teknologiak (EIKT) ekoizpen-prozesuetan sartzeaz ari gara, automatizazio eta efikazia mailak hobetzen baitute eta beste aukera batzuk ematen baitituzte. Sarrerako jardunaldi honen bidez, 4.0 Industriaren kontzeptua azalduko dugu, baita erreferentziazko teknologia nagusiak ere. Teknologia bakoitzean, …

Gehiago/Más

EUSKARA SARI ZIURRA 2017

Laudio Udalak, merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresetarako euskara planaren barruan, “Euskara, sari ziurra” kanpainaren laugarren urteari hasiera emango dio martxoaren 24an.  Kanpaina honen helburu nagusia da, kontsumitzaile eta dendari /tabernarien artean, euskararen erabilera sustatzea.  Aurtengoan, 82 establezimenduk hartuko dute parte, eta 33 opari zozkatuko dira Dolumin Barikuan (apirilaren 7an), Herriko Plazan, goizeko 11:30ean. Horrez gain, …

Gehiago/Más

Badator pintxo lehiaketaren 10. edizioa

Martxoko bi asteburutan, 10, 11, 12, 17, 18 eta 19an, herriko 30 tabernek Laudioko X. Pintxo Lehiaketan hartuko dute parte. Pintxoaren prestaketa librea izango da. Hiruna irabazle hautatuko dituzte epaimahai teknikoak eta bozketa herrikoiak. Epaimahaiak hautatuta sari berezia egongo da pintxo barrarik onenarentzat, eta beste sari berezia erabakiko du bozketa herrikoiak. Pintxo onenaren kategorian epaimahai …

Gehiago/Más

Neure hipotekaren eratze-gastuak berreskura ditzaket?

Abusuzko klausularik egonez gero finantza-entitateari erreklamatzeko jarraibideak ematen ditu Kontsumobidek. Hipoteka bat eratzeak hainbat gastu eragiten ditu, hala nola notarioaren zerbitzuak, Jabetzaren Erregistroko inskripzioa eta Agiri bidezko Egintza Juridikoen Zerga, besteak beste. Galdera hau da: nork ordaindu behar ditu kopuru horiek? Hipoteka-maileguen kontratuetako batzuek, negoziatzeko inolako aukerarik eman gabe, berez jasotzen dute, bertako baldintza orokorretan, …

Gehiago/Más

Nola berreskuratu zoru-klausuletako dirua: auzitara jo beharrik gabeko bidearen giltzak

Kontsumitzaile eta erabiltzaileek laster izango dute zoru-klausuletako dirua finantza-erakundeei auzitara jo beharrik gabe eskatu ahal izateko erreklamazio-prozedura. Espainiako Gobernuak onartutako dekretu-legeak akordioa azkar eta doan lortu ahal izateko oinarriak ezartzen ditu. Kontsumobidek zehazten dizkizu bide horren giltzak. Nola ezarriko da auzitara jo beharrik gabeko prozedura? Kreditu-erakundeek sistema bat ezarri behar dute kaltetuek erreklamazioak auzitara jo …

Gehiago/Más