Vitoria-Gasteiz eta Okondora joateko autobus ordutegi berria

Gasteiz eta Okondo lotzen dituen autobus linearen ordutegiak berritu dira. Dagoeneko kontsultatu daiteke horren inguruko informazio gehiago udal webguneko “Autobusen ordutegiak” atalean, www.laudio.eus-en. Bertan ere Bizkaibusen ordutegiak eskuragarri daude. Bestetik, azpimarratzekoa da udaletxeko Herritarren Arretarako Zerbitzuan salgai daudela, 3 euroren truke, BAT txartelak. Horrekin Arabako herrien arteko autobusetan bidaiatu daiteke deskontuarekin. Informazio gehiago jaso daiteke  94 403 …

Gehiago/Más

Alkatearen Bandoa. Trafikoa. Sanrokeak 2019

“2019ko San Roke” ohorez ospatuko diren hurrengo Jai Patronalak direla eta, honako hau jartzen da ezagupen orokorrean, antolatutako ekitaldien bilakaera egokia errazteko, autoen aparkaldi eta zirkulazioari baita oinezkoen joan etorriari ere, dagokienez, jarraian doazen derrigorrez betetzeko neurriak hartuko direla:

Sanrokeak 2018: Bandoa, zirkulazioa eta aparkaldia

“2018ko San Roke” ohorez ospatuko diren hurrengo Jai Patronalak direla eta, honako hau jartzen da ezagupen orokorrean, antolatutako ekitaldien bilakaera egokia errazteko, autoen aparkaldi eta zirkulazioari baita oinezkoen joan etorriari ere, dagokienez, jarraian doazen derrigorrez betetzeko neurriak hartuko direla:

Ziklomotorren azterketa IAT

Ziklomotorrek dituzten herritarrek IAT azterketa egin beharko dute maitzaren 11an 09:30etan eta honek 27,52 euro balio ditu. Behaketa udal-biltegi ondoan egingo da eta diru kopuru zehatza eraman beharko da.

Bus geltokiak. Sanrokeak 2017.

2017ko Zaindari Jaiak ospatuko direla eta, abuztuaren 14 egunetik hilaren 29 eguna arte, biak barne, Zumalakarregi, 36 eko autobusen geltokia Nerbioi, 16, kalera pasako dira. Abuztuak, 26ean baino ez, Zumalakarregi, 53koa ere, Goikoplaza, 22 zki parera pasako da.

Alkatearen Bandoa. Trafikoa. Sanrokeak 2017

“2017ko San Roke” ohorez ospatuko diren hurrengo Jai Patronalak direla eta, honako hau jartzen da ezagupen orokorrean, antolatutako ekitaldien bilakaera egokia errazteko, autoen aparkaldi eta zirkulazioari baita oinezkoen joan etorriari ere, dagokienez, jarraian doazen derrigorrez betetzeko neurriak hartuko direla:

Bandoa: Sanrokeak, zirkulazioa eta aparkaldia

“2016ko San Roke” ohorez ospatuko diren hurrengo Jai Patronalak direla eta, honako hau jartzen da ezagupen orokorrean, antolatutako ekitaldien bilakaera egokia errazteko, autoen aparkaldi eta zirkulazioari baita oinezkoen joan etorriari ere, dagokienez, jarraian doazen derrigorrez betetzeko neurriak hartuko direla:

Bandoa: Motxotekaleko obralanak

2016ko abuztuaren 3 eta 12a bitartean saneamendu hodietan premiazko zenbait konponketa egingo direla eta, trafikoari dagokionez beharrezkoak izango diren behin-behineko aldaketak ezarriko dira. Orokorrean, Motxotekalerako zirkulaketa lehenengo egunean Ardantzazarreko norabidez kontra bideratuko da eta irteera Ruperto Urkixo kaletik egingo da. Gainontzeko egunetan, sarrera ohiko moduan izango da eta irteera, berriz, Ruperto Urkixo kaletik

Ziklomotorren azterketa IAT

Ziklomotorrek dituzten herritarrek IAT azterketa egin beharko dute ekainaren 2an 09:30etan eta honek 26,89 euro balio ditu. Behaketa udal-biltegi ondoan egingo da eta diru kopuru zehatza eraman beharko da.

Nekazal ibilgailu eta ziklomotorren IAT

Nekazal ibilgailuak Data: Maiatzak 17 Tokia: Arza industriaguneko aparkalekua Ordutegia: 9:00 Prezioa: 40,25 € Oharra: Ordainketa errazteko, mesedez, ekarri zenbateko zehatza. Ziklomotorrak Data: Ekainak 2 Tokia: Arza industriaguneko udal biltegiko sarrera Ordutegia: 9:30 Prezioa: 26,89 € Oharra: Ordainketa errazteko, mesedez, ekarri zenbateko zehatza.

Taxien aparkalekua aldatzea

Ikusita Zubiko Kurajo, Maestro Elorza eta Jose Matía kaleetako urbanizazio-lanen II. Fasearen egoera (geltokia, Maestro Elorza kalea eta trenbidearen azpiko igarobidea), libre utzi da taxien aparkalekurako edo geltokirako zen espazioa, tren-geltokiaren ondokoa. Taxi-geltokiko telefonoa ere lekuz aldatu da. Gaurtik aurrera, erabilgarri dago espacio hori 45 graduko diagonalean aparkatzeko. Ikusi ondoko irudia.

Lamuza, obretan

Uztailaren amaieran Lamuzako urbanizazioko saneamendua eta sare nagusiak konpontzeari ekingo diote. Lanek Lamuza parkeari, Ardantzazar kaleari eta Zumalakarregi etorbideari eragingo diete, parkean eta Zumalakarregin aldi berean gauzatuko baitira. Obrek dirauten bitartean oinezkoen eta ibilgailuen bidean moldaketak egingo dituzte. Informazio guztia hurrengo Zuin alean eta laudio.eus webgunean argitaratuko da, azken honetan aldaketak indarrean sartu bezain pronto.

Ziklomotorren azterketa

Ziklomotorrek dituzten herritarrek IAT azterketa egin beharko dute ekainaren 9an 09:30etan eta honek 27,05 euro balio ditu. Behaketa udal-biltegi ondoan egingo da eta diru kopuru zehatza eraman beharko da.

Nekazaritza-ibilgailuen eta ziklomotorren azterketa

Nekazaritza-ibilgailuak dituzten herritarrek IAT azterketa egin beharko dute maiatzaren 19an 09:00etan eta honek 40,50 euro balio ditu. Ziklomotorrek, berriz, ekainaren 9an 09:30ean izango dute azterketa eta 27,05 euro ordaindu beharko dituzte berau egiteko. Bi kasuetan behaketa udal-biltegi ondoan egingo da eta diru kopuru zehatza eraman beharko da.

Abenduaren 1ean autoen segurtasun elementuak eta agiriak kontrolatzeko kanpaina berri bat martxan jarriko du Udaltzaingoak

Udaltzaingoak herritarrei jakinarazi nahi die abenduaren 1etik 15era bitartean, autoen segurtasun elementuak eta agiriak kontrolatzeko kanpaina abiaraziko duela. Kontrol hauetan, gidariek zein bidaiariek ibilgailuetan erabili egin behar dituzten segurtasun elementuak kontrolatuko dira: segurtasun uhala, umeentzako geldiarazteko sistemak, motorretan kaskoa, etab. Arestikoarekin batera gidariek eta autoek indarrean eraman behar dituzten agiriak egiaztatuko dira: zirkulatzeko baimena, IAT …

Gehiago/Más

Trafiko itxiera Gasteiz kalean

Abuztuaren 4tik 14ra bitartean, biak barne, Gasteiz kalea trafikorako itxita egongo da. Itxiera, kale honetatik, trenbideko zubiaren ia parean, hauxe pasa eta berehala, igarotzen den Vidrala enpresaren ur- hodi bat konpontzeko lanek eragin dute. Egun horietan zehar trafiko arrunta itxita egongo bada ere, kale honetako auzokideek, bertara euren ibilgailuekin sartu eta irteteko aukera izango dute, …

Gehiago/Más