Mendekotasunen prebentzioa. Mendekotasunen Udal Zerbitzuak prestatu ditu bi ekimen apirilerako.

Lehenengoaren izenburua “Kontsumo eta aisialdiko eredu berriak gazte nerabeetan: familiak prebentziorako eragile gisa”. Jokoari eta teknologiei bideratutako jardunaldia izango da Aiaraldean seme-alaba nerabeak dituzten familientzat eta apirilaren 1ean egingo dute Kultura Etxean 10:30etatik 13:30ak arte. Parte hartuko dute Ana Estevezek -Deustuko Unibertsitateko ikerlari nagusia joko gatazkatsuan, teknologia berrietan eta apustuetan-, Sasoia enpresak -prebentziorako esku hartzeak …

Gehiago/Más

Emakumeen nazioarteko eguna – 2017ko martxoaren 8ko programazioa

Larunbata, martxoak 4 Zineforuma: “Papusza”. LHI, 17:30 eta 20:00. 12 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 3 €. Igandea, martxoak 5 Antzerkia: “Una casa de muñecas”. Pako Revueltas egilearen moldaketa Henrik Ibsen-en testuetatik abiatuta. Ordua: 18:30. 12 urtetik gorakoentzat. Sarrera: 3 €. Astelehena, martxoak 6 “El árbol de las mujeres”, kontakizun-irakurketa. Zuhaitz baten inguruko istorioak, Laudioko idazketa taldeak kontatuta. Elkartu …

Gehiago/Más

Formakuntza ikastaroak

Tokiko Garapen Agentziak emango ditu hurrengo ikastaroak, bereziki bideratuta ekintzaileentzat, autonomoentzat, enpresa txiki eta ertainentzat eta mikroenpresa txiki eta ertainentzat. • Tailerra: Nola bihurtu ideia negozio eredu. Data: Otsailaren 22an. 9:30-11:30 • Personal shopper: itxura aholkularitza. Data: Otsailaren 22tik Martxoaren 2ra. • Bankuarekin negoziatzean kontuan hartu beharreko alderdiak. Data: Otsailaren 28an. 9:30-12:30 • Berankortasuna eta …

Gehiago/Más

Jardunaldiak gazte eta lokalei buruz

Gazteek sozializatzeko erabiltzen dituzten lokalen fenomenoa lantzeko, Laudioko Udalak Gazteria Sailetik jardunaldiak antolatu ditu. Horien helburua, zenbait propasamen eta gomendio ezartzea da, modu bateratuan jokatzeko eta lokalen erabilera egokia eta ziurra errazteko eta inguru sozialean integratzeko. Saioak otsailaren 14, 21 eta 28an burutuko dira 18:30ean Kultura Etxean. Informazio gehiago Laudioko Udaleko Gazteria Zerbitzuarekin harremanetan jartzea …

Gehiago/Más

Bakardadearen aurkako hitzaldia

Kuentame elkarteak hitzaldia eskainiko du “Sahiestu dezagun bakardadea” lemapean. Horren helburua izango da pertsonen bakardade egoeraren kausak azaltzea eta horren aurkako neurriak eskaintzea, batez ere, nagusien kasuan. Saioa otsailaren 13an izango da, astelehenean, 17:30ean udal Erabilera Anitzeko Aretoan.

Arratsaldeak Milagrosan

Programa jarraiki, La Milagrosa Ikastetxeak gonbidatu nahi zaituzte Belén Andrés ikasle ohiaren hitzaldira, Lo que mi alma ya sabía liburua aurkeztuko baitigu hurrengo ostegunean, urtarrilaren 19an 18:00etan. Halaber, jakinarazten dizuegu urtarrilaren 27an, ostiralean, 19:00etan emanaldia eskainiko duela Eskolania ArteOn-ek Estibaliz Pereda ikasle ohiak zuzenduta. Ekintza biak gauzatuko dira La Milagrosa Ikastetxeko Areto Nagusian.

Gurasoentzako hitzaldiak Laudioko institutuan

Aurreko urteetako ohitura eta ildoari jarraituz, “Seme-alaba nerabeak ulertzen” izenburupeanIESLaudioBHIkgurasoei zuzendutako jardunaldiak antolatzen ditu. Bi hitzaldik osatuko dute programa: lehenengoa urtarrilaren 25an burutuko da eta bigarrena urtarrilaren 26an izango da. Hitzaldiok arratsaldeko seietan dira ikastetxeko erabilera anitzeko gelan ondoren zehazten den programarekin: • Urtarrilaren 25an, asteazkenean: Bizitzen al dute gure seme-alabek bere sexualitatea naturaltasunez? Lagundu ahal …

Gehiago/Más

Rafael Cristóbalen hitzaldia

“Konfiantzaren pedagogia, Hezkuntzaren erronka berria” hitzaldia eskainiko du Rafael Cristóbal hezkuntzan adituak urtarrilaren 16an, astelehena, Kultura Etxeko Arraño gelan, arratsaldeko 18:00etan Laudio Ikastolaren eskutik. Haurtzaindegi zerbitzua ere eskainiko da.

Antonio Oyarzabalen hitzaldi La Milagrosan

Antonio Oyarzabal pianistak eskainiko du hitzaldia zati musikatuekin La Milagrosa Ikastetxean abenduaren 22an 18:00etan. Emanaldiarekin abiatuko dute “Arratsaldeak La Milagrosan” ekimena. Iniziatiba irekia dago herritar ororentzat eta ikastetxeko ikasle ohien hitzalditan datza.

Laudioarrak El Rocion

Jakinarazteko Adolfo Guerreroren, Pedro Zayasen, Andrés Garmillaren eta Joserra Larisgoitiaren bidaiaren nondik norakoak El Rociora antolatu dute hitzaldia abenduaren 16an 19:00etan Kristalezko Etxean. Bideoak eta argazkiak ere proiektatuko dituzte.

Azaroaren 25erako egitaraua

Azaroaren 25erako, Emakumeekiko Indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguneko jardueren egitaraua: Azaroak 24, osteguna Aiaraldeko “BELDUR BARIK JARRERA 2016” Lehiaketaren sari-banaketa Lanbide Heziketako Udal Ikastetxean 18:00etan. Doako sarrera leku guztiak bete arte. Herrian aurkeztu diren lanak ikusiko dira, epaimahaiak epaia emango du eta sariak banatuko dira. Amurrion, Artziniegan, Aiaran, Laudion, Okondon, Orozkon edo Urduñan erroldatutako 12 eta 26 urte …

Gehiago/Más

Mazzantini Zezenzale Klubaren XVI. Aste Kulturala

Mazzantini Zezenzale Klubaren XVI. Aste Kulturala azaroaren 21etik 27ra ospatuko dute egitarau zabalarekin. Hitzaldi guztiak 19:30ean izango dira Kristal Etxean, ostiralekoa ezik, 19:00etan izango da eta. Astelehena 21 – HITZALDIA. Javier eta Borja Jimenez, toreatzailea. Asteartea 22 – HITZALDIA. José Ortega Cano, toreatzailea. Asteazkena 23 – HITZALDIA. Alain Lartigue, enpresari fantziarra. Osteguna 24 – MAHAI …

Gehiago/Más

Barferentziak

Ermu Andra Mariko proiektuaren harira antolatu dituzte bi hitzaldi “barferentzia” eredua jarraiki. Bando gerratan bi adituk hitz egingo dute aldi berean gazteleraz Kafe Araban eta Sorgin Tabernan azaroaren 26an 18:00etan eta 19:00etan.

Solastiar Elkarteko jarduerak

Solastiar kultur elkarteak azaroaren 2an, asteazkena, “Vivir en simplicidad” hitzaldia eskainiko du, 16:45ean Kultura Etxean. Halaber, azaroaren 9an, asteazkena, ordu berdinean, “Amamas y Aitites” tailerrarekin jarraituko dute, “Up” filmarekin. Azaroaren 16an, “De profesión Aitite y Amama” tailerraren baitan Suspergintza Elkarteko Jugatx Izquierdok hitzaldia eskainiko du.

Dolua gainditzeko hitzaldia

Kuentame elkarteak hitzaldia emango du pertsona maitatu baten heriotzak eragindako dolu egoerei aurre egiteko eta gainditzeko. Saioa nagusiei bideratua dago bereziki, eta Erabilera Anitzeko Aretoan izango da urriaren 24an 17:30ean. Ordu eta erdi iraungo du, gutxi gorabehera, eta doakoa izango da.

Familientzako Prebentzio Eskolako hitzordu berriak

Laudioko Udaleko Adikzio Plan Lokalak bultzatuta, udazkenean ekingo diote Familientzako Eskola Prebentiboari. Saio ezberdinen bitartez, heziketarekin eta maila ezberdinetako seme-alaben garapenarekin lotutako kontsultak gauzatuko dira, zalantzak komunean jarriz. Osadiko psikologo taldea izango da bilera hauetan aholkularitza eskaintzeaz arduratuko dena, hezigune eta heziketa etaparen arabera antolatuko dena. Aurki, hitzordu berrien inguruko informazioa zabalduko da. Urriak 3, …

Gehiago/Más

“Emakumeak kultura birasmatzen: Euskal Herritik Saharara”

Zaskaleari eta Etawasol elkartearen eskutik Laudioko kultur etxean irailetik abendurarte egingo diren ekintzen  egitaraua aurkezten dizuegu. Tailerrean gogo biziz parte hartzera animatzen zaituztegu. Edozein galdera izanez gero ondorengo  emailean   jarri  harremanetan: zaskaleari@gmail.com. EMAKUMEENTZAKO TAILERRAK EMAKUMEAK KULTURAK BIRASMATZEN: EUSKAL HERRITIK SAHARARA. Ostiralean 17:30etatik 19:30arte Kultur Etxean. IRAILAK 30.Saharako emakumeak ezagutzen. URRIAK Hurrengo geltokia Laudio Saharako emakumeak eta Islam-a. AZAROAK …

Gehiago/Más

60 urtetik gorakoentzat ‘Bizi zaitez bizi-Vive plenamente’ programa

Udaleko Ongizate Arloak ‘Bizi Zaitez Bizi- Vive Plenamente’ egitasmoa jarriko du abian 60 urtetik gorakoentzako. Helburua haien ongizatea hobetzea da, bizitza osoagoa izateko faktoreak deskubritu eta sustatzen lagunduz. Horren harira, irailaren 20an egingo da asanblada informatiboa, hiruhileko egutegia eta programaren xehetasunak aurkezteko. Saioa irekia izango da.18:30ean elkartuko dira Kultur Etxeko 17.gelan. Gidari lanetan Unai Arrieta …

Gehiago/Más