Solastiar Elkarteko jarduerak

Solastiar kultur elkarteak azaroaren 2an, asteazkena, “Vivir en simplicidad” hitzaldia eskainiko du, 16:45ean Kultura Etxean. Halaber, azaroaren 9an, asteazkena, ordu berdinean, “Amamas y Aitites” tailerrarekin jarraituko dute, “Up” filmarekin. Azaroaren 16an, “De profesión Aitite y Amama” tailerraren baitan Suspergintza Elkarteko Jugatx Izquierdok hitzaldia eskainiko du.

Dolua gainditzeko hitzaldia

Kuentame elkarteak hitzaldia emango du pertsona maitatu baten heriotzak eragindako dolu egoerei aurre egiteko eta gainditzeko. Saioa nagusiei bideratua dago bereziki, eta Erabilera Anitzeko Aretoan izango da urriaren 24an 17:30ean. Ordu eta erdi iraungo du, gutxi gorabehera, eta doakoa izango da.

Familientzako Prebentzio Eskolako hitzordu berriak

Laudioko Udaleko Adikzio Plan Lokalak bultzatuta, udazkenean ekingo diote Familientzako Eskola Prebentiboari. Saio ezberdinen bitartez, heziketarekin eta maila ezberdinetako seme-alaben garapenarekin lotutako kontsultak gauzatuko dira, zalantzak komunean jarriz. Osadiko psikologo taldea izango da bilera hauetan aholkularitza eskaintzeaz arduratuko dena, hezigune eta heziketa etaparen arabera antolatuko dena. Aurki, hitzordu berrien inguruko informazioa zabalduko da. Urriak 3, …

Gehiago/Más

“Emakumeak kultura birasmatzen: Euskal Herritik Saharara”

Zaskaleari eta Etawasol elkartearen eskutik Laudioko kultur etxean irailetik abendurarte egingo diren ekintzen  egitaraua aurkezten dizuegu. Tailerrean gogo biziz parte hartzera animatzen zaituztegu. Edozein galdera izanez gero ondorengo  emailean   jarri  harremanetan: zaskaleari@gmail.com. EMAKUMEENTZAKO TAILERRAK EMAKUMEAK KULTURAK BIRASMATZEN: EUSKAL HERRITIK SAHARARA. Ostiralean 17:30etatik 19:30arte Kultur Etxean. IRAILAK 30.Saharako emakumeak ezagutzen. URRIAK Hurrengo geltokia Laudio Saharako emakumeak eta Islam-a. AZAROAK …

Gehiago/Más

60 urtetik gorakoentzat ‘Bizi zaitez bizi-Vive plenamente’ programa

Udaleko Ongizate Arloak ‘Bizi Zaitez Bizi- Vive Plenamente’ egitasmoa jarriko du abian 60 urtetik gorakoentzako. Helburua haien ongizatea hobetzea da, bizitza osoagoa izateko faktoreak deskubritu eta sustatzen lagunduz. Horren harira, irailaren 20an egingo da asanblada informatiboa, hiruhileko egutegia eta programaren xehetasunak aurkezteko. Saioa irekia izango da.18:30ean elkartuko dira Kultur Etxeko 17.gelan. Gidari lanetan Unai Arrieta …

Gehiago/Más

Ermualdeko indusketetako bisita gidatuak

Ermualde inguruko indusketa arkeologikoak ezagutzeko aukera egongo da uda honetan ere. Uztailaren 5etik abuztuaren 2ra izango dira bisitak. Ermualdeko historiaz eta arteaz informatzeaz gain, aurten Erdi Aroan izan ziren leinu gerrek protagonismo berezia izango dute. Bisita gidatuak astearte goizetan, ostegun arratsaldetan eta larunbatetan izango dira. Hala ere, aurrez lotu beharko dira hitzorduak 619 75 33 …

Gehiago/Más

3. adinekoentzako hitzaldia

Kuentame elkarteak “Gizonak = Emakumeak? Emakumeak = Gizonak?” hitzaldia eskainiko du hirugarren adinekoentzako ekainaren 13an 17:00etatik 18:30era Herriko plazako Erabilera Anitzeko Aretoan.

Pertsona nagusien zaintza

Mendekotasuna duten pertsonen zaintzak sortzen dituen kezkak lantzeko helburuarekin, Udalak hitzaldi bat antolatu du maiatzaren 5ean 18:00etan Herriko plazako Erabilera Anitzeko Aretoan. Bidane Institutuko psikologoa den Iker Capelok eskainiko du saio informatiboa. Hitzaldiaren bidez mendekotasuna duen pertsona bat etxean zaintzerako orduan sortzen diren auziei erantzuten saiatuko dira, geroz eta ohikoagoa den egoera dena, bizi-itxaropenaren luzapena …

Gehiago/Más

Basalarrinako kultur eta kirol proposamenak

Maiatzaren 3an 19:30ean “Kamaradak” liburuaren aurkezpena eta Joxe Iriarte ‘Bikilaren’ hitzaldia jasoko du Basalarrinako egoitzak. Horretaz gain, maiatzaren 15ean XVIII. Ugarteko Udaberriko Mendi ibilaldia antolatuko dute. Ugarteko plazan izango da irteera, 8:00etan ibilaldi luzekoa eta 9:00etan ibilaldi txikikoa. Ermualde inguruan hamaiketakoa hartuko dute parte- hartzaileek.

Laudiok bat egingo du Galiziar Letren ospakizunarekin

Aurten maiatzaren 7tik 15era izango da Laudioko Galiziar Zentroak haien lurraldearen zati bat gurera ekarri eta Aldai plaza beteko duen momentua, Galiziar Letren egunaren ospakizuna dela eta. Aurten Manuel María poeta omenduko dute. Nabarmentzekoa da María izan zela pregoilaria Laudion lehenengo Euskadiko Galizia Eguna ospatu zenean. Horregatik, elkarteak bere obraren inguruko hitzaldi bat eta Mariaren …

Gehiago/Más

Asmaren inguruko informazio hitzaldia

Laudion ia 1.000 pertsonek dute asma. Haatik, Laudioko anbultategiak gaixotasun kroniko honen gaineko kontrola hobetzea du helburu. Horretarako, hitzaldi bat egingo dute maiatzaren 11an 17:00etatik 19:00etara Herriko plazan dagoen Erabilera Anitzeko Aretoan. Saioa anbulategiko neumologoa den Sandra Dorado doktoreak kudeatuko du, eta gaixotasunaren inguruko ezagutza handitzera bideratuta egongo da, gerta daitezkeen larrialdi egoerak ezagutzeko eta …

Gehiago/Más

Alkoholismoaren inguruko informazio hitzaldia

Solastiar Kultur Elkarteak apirilaren 20an, asteazkenean, “Si el alcoholismo te envuelve, no le sigas el hilo” konferentzia antolatuko du AL-ANONen eskutik, Alkoholiko Anonimoen Lagun eta Senideen Elkartea. Solasaldia Kultur Etxean izango da 16:45ean. Sarrera librea eta doakoa da.