Gurasoentzako hitzaldiak Laudioko institutuan

Aurreko urteetako ohitura eta ildoari jarraituz, “Seme-alaba nerabeak ulertzen” izenburupeanIESLaudioBHIkgurasoei zuzendutako jardunaldiak antolatzen ditu. Bi hitzaldik osatuko dute programa: lehenengoa urtarrilaren 25an burutuko da eta bigarrena urtarrilaren 26an izango da. Hitzaldiok arratsaldeko seietan dira ikastetxeko erabilera anitzeko gelan ondoren zehazten den programarekin:

• Urtarrilaren 25an, asteazkenean: Bizitzen al dute gure seme-alabek bere sexualitatea naturaltasunez? Lagundu ahal diegu? (Ana Ramírez de Ocáriz, sexologoa eta soziologoa, Emaize Sexologia zentruko talde kidea) (Hitzaldia, gaztelaniaz)

• Urtarrilaren 26an, ostegunean: Badakite gure seme-alabek zailtasunei aurre egiten? Lagundu ahal diegu? (Corina Deusto, Laudioko Udaleko ZUZEN Zerbitzuko psikologoa) (Hitzaldia, gaztelaniaz)

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.