Nola berreskuratu zoru-klausuletako dirua: auzitara jo beharrik gabeko bidearen giltzak

Kontsumitzaile eta erabiltzaileek laster izango dute zoru-klausuletako dirua finantza-erakundeei auzitara jo beharrik gabe eskatu ahal izateko erreklamazio-prozedura. Espainiako Gobernuak onartutako dekretu-legeak akordioa azkar eta doan lortu ahal izateko oinarriak ezartzen ditu. Kontsumobidek zehazten dizkizu bide horren giltzak.

Nola ezarriko da auzitara jo beharrik gabeko prozedura?

Kreditu-erakundeek sistema bat ezarri behar dute kaltetuek erreklamazioak auzitara jo aurretik aurkeztu ahal izan ditzaten. Era berean, gai honen ardura hartuko duen sail edo zerbitzu espezializatu bat izan behar dute. Banketxe eta kutxek beren hipoteketan zoru-klausulak izan zituzten bezero guztiei eman behar diete sistemaren berri.

Nahitaezkoa al da? Zenbat kostatzen da?

Prozedura doakoa eta borondatezkoa da kontsumitzaileentzat, eta, nahi izanez gero, auzitara jo ahal izango dute zuzenean.

Nola funtzionatzen du?

Erreklamazioa aurkeztu ondoren, erakundeak eskaera aztertuko du eta erabakiko du:

  • Dirua itzultzea ez dela bidezkoa. Erakundeak ezezkoa emateko arrazoiak adierazi beharko ditu, eta auzitara jo beharrik gabeko prozedura itxitzat emango da.
  • Dirua itzultzea bidezkoa dela. Kasu horretan, kalkulu bat egingo du eta zenbat diru egokitzen zaion jakinaraziko dio bezeroari. Interesen zenbatekoa aparte jarriko da, xehatuta.

Kontsumitzaileak, proposamena jasotzen duenean, honakoa adierazi beharko du:

  • Kalkuluarekin ados dagoela. Ados badago, dirua itzultzea erabakiko dute. Aldeek bestelako konpentsazio-neurri bat adosteko aukera ere ematen du arauak, eta erakundearen balorazioarekin batera aurkeztuko da. Kasu horretan, pertsonak 15 egun izango ditu proposamena onartzeko. Onartzen badu, eskuz idatzitako beste dokumentu batean adieraziko du, eta 15 eguneko hausnarketa-epea bete dela jasoko da bertan.
  • Kalkuluarekin ez dagoela ados. Auzitara jo gabeko prozedura amaitutzat emango da eta auzi-eskea aurkeztu ahal izango du. Epaia bere aldekoa izaten bada, epaileak kostuak ordainaraziko dizkio finantza-erakundeari.

Zenbat denbora dute erakundeek erreklamazioei erantzuteko?

Erakundeek hiru hilabete izango dituzte erreklamazioa aurkezten denetik aurrera akordio batera iristeko. Epe hori amaitzean eskatzaileak ez badu erakundearen aldetik inolako erantzunik jaso edo ez badu eskainitako dirua kobratu, amaitutzat eman ahal izango du auzitara jo beharrik gabeko bidea eta, hala badagokio, auzi-eskea aurkeztu ahal izango du.

Noiz hasiko da?

Kaltetuek dekretu-legea indarrean sartzen denetik (hau da, 2017ko urtarrilaren 21etik) aurrera aurkeztu ahal izango dituzte erreklamazioak finantza-erakundeetan, nahiz eta horiek hilabeteko epea duten araudira egokitu ahal izateko (otsailaren 21a arte).  Kasu horretan, banketxeek eta kutxek behar besteko baliabideak dituztenetik aurrera hasiko da erantzuteko hiru hilabeteko epea.

Zer gertatuko da abian dauden epaiketekin?

Zoru-klausuletako dirua itzultzea eskatuz auzi-eskea aurkeztu duten kontsumitzaileek finantza-erakundeekin adostu ahal izango dute epaiketa bertan behera uztea beste prozedura honi heldu ahal izateko.

Nola kontrolatuko da erakundeek betetzen dutela dekretu-legea?

Dekretu-legean bertan dago aurreikusita Gobernuak zoru-klausulei buruzko erreklamazioen jarraipena, kontrola eta ebaluazioa egiteko organo bat sortzea.  Kontsumitzaileen eta abokatutzaren ordezkariek osatuko dute, eta sei hilabetez behin bere jarduerari buruzko txostena egin beharko du.

Erreklamazioa egiteko eredu bat jaitsi dezakezu.

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/contenidos/noticia/20160120_clausulas_suelo/eu_def/adjuntos/modelo-reclamación-clausula-suelo_eu.pdf

 

 


 

Cómo recuperar el dinero de las cláusulas suelo: claves de la vía extrajudicial del decreto-ley

Las personas consumidoras y usuarias dispondrán en breve de un procedimiento de reclamación extrajudicial para poder solicitar a las entidades financieras el dinero de las cláusulas suelo. El decreto-ley aprobado por el Gobierno español establece las bases para poder alcanzar un acuerdo de forma rápida y gratuita. Kontsumobide te desgrana las claves de esta vía.

¿Cómo se implantará el procedimiento extrajudicial?

Las entidades de crédito deben implantar un sistema para que las personas afectadas puedan presentar sus reclamaciones antes de acudir a la vía judicial. Asimismo, deben contar con un departamento o servicio especializado dedicado a esta materia. Los bancos y cajas tienen la obligación de informar a toda la clientela que tuvo cláusulas suelo en sus hipotecas de la existencia este sistema.

¿Es obligatorio? ¿Cuánto cuesta?

El procedimiento, de carácter gratuito, es voluntario para las personas consumidoras, que podrán, si lo desean, acudir directamente a los tribunales.

¿Cómo funciona?

Presentada la reclamación, la entidad deberá analizar la solicitud y decidirá:

  • Si no procede la devolución. La entidad deberá indicar las razones de la negativa y se dará por cerrado el procedimiento extrajudicial.
  • Si procede la devolución. En este caso, deberá efectuar un cálculo y comunicar al cliente la cantidad que le corresponde. La cuantía de los intereses  deberá constar aparte, de forma desglosada.

La persona consumidora, recibida la propuesta, deberá indicar:

  • Si está de acuerdo con el cálculo. Si es así, acordarán la devolución del dinero. La norma también permite que las partes pacten una medida compensatoria diferente, que deberá ir acompañada de una valoración de la entidad. En este caso, la persona dispondrá de 15 días para aceptar la propuesta. Si lo hace, deberá hacerlo en un documento aparte, manuscrito y que refleje el cumplimiento del plazo de los 15 días de reflexión.
  • Si no está de acuerdo con el cálculo. Se considerará finalizado el procedimiento extrajudicial y podrá presentar una demanda judicial. Si posteriormente la sentencia le es favorable, el juez impondrá la condena en costas a la entidad financiera.

¿Qué plazo tienen las entidades para resolver las reclamaciones?

Las entidades disponen de tres meses desde la presentación de la reclamación para alcanzar un acuerdo. Transcurrido ese plazo, si la persona solicitante no ha recibido comunicación alguna de la entidad o no le han remitido la cantidad ofrecida, podrá dar por finalizada esta vía extrajudicial e interponer, en su caso, una demanda judicial.

¿Cuándo empezará a funcionar?

Las personas afectadas pueden presentar las reclamaciones en sus entidades financieras a partir de la entrada en vigor del decreto-ley, es decir, del 21 de enero de 2017, aunque estas disponen de un mes, hasta el 21 de febrero, para poder adaptarse a la normativa. En este caso, el plazo de resolución de tres meses empezará a contar desde el momento en que los bancos y cajas dispongan los medios necesarios.

¿Qué ocurre con los juicios en curso?

Las personas consumidoras que hayan interpuesto demandas para reclamar la devolución de las cantidades de las cláusulas suelo podrán acordar con las entidades suspender el proceso judicial para someterse a este procedimiento.

¿Cómo se controlará que las entidades cumplen con el decreto-ley?

El propio decreto-ley contempla la posibilidad de que el Gobierno cree un órgano de seguimiento, control y evaluación de las reclamaciones sobre las cláusulas suelo. Estará integrado por representantes de las personas consumidoras y de la abogacía, y deberá emitir un informe semestral sobre su actuación.

Puedes descargarte un modelo de reclamación en:

http://www.kontsumobide.euskadi.eus/contenidos/noticia/20160120_clausulas_suelo/es_def/adjuntos/modelo-reclamación-clausula-suelo_es.pdf

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.