Joko Arduratsuaren Nazioarteko Eguna. Otsailak 17

Datorren otsailaren 17an Joko Arduratsuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. 2008an antolatu zen lehenengo aldiz, jolasaren balore etikoak indartzeko eta jokoen erabilera txarrek edota abusuek eragiten dituzten arazoen aurka borrokatzeko.

ASAJER elkarteak “Kontrolatu jokoa. Egin apustu, baina zure alde” izeneko kanpaina ipini du martxan, herritarrak kontzientziatzeko nerabe eta gazteek zorizko jokoez nahiz  apustuez egiten duten erabileraren inguruan.

BEGIRADA, Ludopatiaren aurkako Gizarte Arreta eta Detekzio Programatik lankidetzan ari dira Laudio Udalarekin eta Arabako Foru Aldundiarekin eta Laudion martxan jarriko duten ekimenetako bat da Informazio Mahai bat, 10:00etatik 12:00etara Udaletxeko beheko solairuan. Ekimen horren bidez lortu nahi den helburua da zorizko jokoei nahiz horien arriskuei buruzko informazioa hedatzea udalerriko herritarren artean.

www.asajer.org

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.