Badator pintxo lehiaketaren 10. edizioa

Martxoko bi asteburutan, 10, 11, 12, 17, 18 eta 19an, herriko 30 tabernek Laudioko X. Pintxo Lehiaketan hartuko dute parte. Pintxoaren prestaketa librea izango da. Hiruna irabazle hautatuko dituzte epaimahai teknikoak eta bozketa herrikoiak. Epaimahaiak hautatuta sari berezia egongo da pintxo barrarik onenarentzat, eta beste sari berezia erabakiko du bozketa herrikoiak. Pintxo onenaren kategorian epaimahai teknikoaren sariaren irabazlea Euskadiko Pintxo Lehiaketara joango da. Epaimahai teknikoaren saria eskuratzen duenak pintxo barrarik onenean izango du hilabeteko doako pintxo ikastaroa Aingeru Etxebarriaren Sukaldaritza Eskolan.

 

PARTEHARTZAILEAK

Alboka Taberna, “Rejos Chili Peppes”; Kupela Taberna “Txerrikume sorpresa”; Viña Berria Taberna “Keia Sekretuak”; Dorrea kafetegi eta jatetxe “Aitzgorri”; Korrika Benta “Itsas Mendi”; Ertza Taberna Kafe “Ertza 2017”; Arkupe “Arandoi eta hirugihar burruntzia gazta-krema gainean”;  Gozo Toki  Taberna “Foie eta sagar karamelizatuzko txalupa Pedro Ximenez lodituarekin”; Ilargi Taberna “Baratzekoa”; La Casa del Yogur “Ene lurreko zaporeak”; Eguzki Taberna “Eguzki bakailaoa”; Iluntze “Iluntze janaurrekoa”; Ederki Taberna ”Mendi”; Araba Kafe “Bakailo entsalada epela”; Odeibar Garagardotegi “Sasi-risottoa txahal masailarekin eta foiearekin”;  El Tunel jatetxea “Olagarro burruntzia patata moussearekin”;  La Avenida kafetegia “Atun humusa atun gatzatu lauzarekin”; El Valle kafetegia “Txerri delicatessena ostra saltsarekin”; Santa Ana Jubilatu etxea “Eguzkilore”; Arrañope “Ahate magreta mandarinarekin eta olo opiltxoarekin”; Lauri Barria “Ahate lingotea sagar eta zitrikoen chutneyarekin”; Haitzulo-barri “Txarriboda”; Batzoki Laudio “Txerri masail iberikozko karamelu kristalizatua”; Gorka taberna “Legatz eskalopea saltsa berdean”; Zuberoa Kafe “Zakutxo beteak”; Casa del Pueblo “Foie hostopila idiazabal gaztarekin eta txakolinetan egositako mahats saltsarekin”; Azoka “Kantauriko antxoa ogi txigortuaren gainean eta guakamolearekin”; Gastrotaberna Txango “ Txango bakailaoa”, Tolo “Marmitakoa begihaundiarekin”.

 

BABESLEAK

Apill, Gauzlan, Heras de Cordón, Olympus Kiroldenda, Telepizza, Trenpea, Plaza Abastos, Dominio Berzal, Goar burdindegia, Charito jantzigintzak, Optura, Quintana gozotegia, Baserri Izoria, Berzosa, Estetika Eztia, La cocina del Norte, Eroski bidaiak, Astobiza Upategia,  Bautista Altzariak, eta Laudio Udala.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.