5 domina Taekwondon

Laudioko Taekwondo klubak 5 domina lortu zituen Miribillan jokatutako Euskadiko Teknika Txapelketan otsailaren 25ean. Maider Astobizak eskuratu zuen urrezko domina, Urko Herrerok eta Olga Gutierrezek zilarrezkoak, eta Yerai Alonsok eta Eukene Pikazak brontzezkoak. Klubak nabarmendu nahi izan du ere Itxasne Gonzalezen, Gaizka Molinuevoren, Iker Pelaezen eta Ainara Vivancoren partaidetzak, finaletara heldu baitziren.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.