Mendekotasunen prebentzioa. Mendekotasunen Udal Zerbitzuak prestatu ditu bi ekimen apirilerako.

Lehenengoaren izenburua “Kontsumo eta aisialdiko eredu berriak gazte nerabeetan: familiak prebentziorako eragile gisa”. Jokoari eta teknologiei bideratutako jardunaldia izango da Aiaraldean seme-alaba nerabeak dituzten familientzat eta apirilaren 1ean egingo dute Kultura Etxean 10:30etatik 13:30ak arte.

Parte hartuko dute Ana Estevezek -Deustuko Unibertsitateko ikerlari nagusia joko gatazkatsuan, teknologia berrietan eta apustuetan-, Sasoia enpresak -prebentziorako esku hartzeak egiten ditu Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan-, Asajer Elkarteak -Begira programaren ardura du Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxetan- eta, bukatzeko, Ertzaintzaren Delitu Informatikoen Unitateak.

Gainera, zerbitzuak abiatuko du apirilaren 11n 18:30ean Tabakoaren Mendekotasuna Gainditzeko trebakuntza, ohitura hori utzi nahi dutenentzat. Ordu eta laurdeneko iraupeneko 11 saiok -bat astero- osatuko dute eta gauzatuko da erabilera anitzeko udal aretoan.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.