KZGuneko ikastaroak

KZguneko zerbitzuak bi doako ikastaro presentzial eskainiko ditu gazteleraz. Informazio gehiago Lamuza kaleko 13 zenbakian edo 945 062 529 telefonoan. • “Erosketa seguruak Interneten”. Bilatu, aukeratu eta alderatu online-salmenta web orria nagusiak (Ebay, Amazon, Elarmariodelatele….). Saioak asteazken eta ostegunean, apirilaren 5 eta 6an izango dira 11:00etatik 13:00ak arte. 4 orduko trebakuntza. • “Smartphoneak eta tabletak. Lortu zure Android gailuaren etekin handiena”. Android sistema eragilearekin lan egiten duen tablet eta smartphoneak erabiltzen ikasi eta trebatu. Saioak astelehenetik ostiralera, apirilaren 19tik 27ra izango dira, 11:00etatik 13:00ak arte. 16 ordu guztira.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.