Laudioko bandaren “Erramu igandeko Kontzertua”

Apirilak 9, 19:00 ETAN – LAUDIOKO DONE PETRI ELIZAN
EGITARAUA
1.“PRAISSE JERUSALEM”……………………….….Alfred Reed………………….16´
Lan hau Armeniako Pazko Himno bati egindako 5 aldaketak osatzen dute, eta Gomidas Vartabad musikologo armeniarrak “Armeniako Eliza Apostolikoaren Liturgia Jainkotiarraren Kantuak” liburuan jasotako abesti batean oinarrituta dago.
Lan honetan sarrera, bost aldaketa eta amaiera daude. Honako mezu handi hau era egokian aurkezteko eta ezagutzera emateko eraiki da sarrera: “Mirarietan miraririk handiena gertatu da, hilobia zabaltzen ari da, eta lurra dardarka dago”. Amaierako gai alaia himno bat dugu: “Laudatua izan bedi Jauna, Oh Jerusalem, Kristo hilen artetik berpiztu da, Allelujah”. Gai horren motiboa era goreslean aurkezten digu, zeruko tronpetek mundu guztiari horren berri emango baliote bezala. Horretarako, kobre seikote baten laguntza du.

2.“LA MADRUGÁ”…..Proz.martxa eta soinu banda …………Abel Moreno…….7´
Honako martxa hau Sevillako kofradien ermandadeak enkargatutako lana da. “La Madrugá”n jotzen da, Sevillako Aste Santuko gaurik berezienean, hau da, Ostegun Santutik Ostiral Santura arteakoan. Andaluziako hiriburu honetako kaleetan milaka pertsona egoten dira prozesio horiek desfilatzen ikusteko.
La Madrugá, prozesioetako hileta martxa da eta bere musikaltasunak hunkitu egiten du. Mundu osoan jo izan da, eta zinemako bandarako erabili izan da herrialde batzuetan, hala nola, Frantzian eta Alemanian. “ Alatriste “ filmean azken eszenaren soinu atze-oihala izan zen, Rocroyko bataila erreproduzitzen ari zenean. Hasiera batean amaierako eszena honetarako musika “Alatriste” filmearen soinu bandaren egile Roque Bañosen “El Sepulcro” prozesio martxa izan behar zen, baina azken orduan aldatu eta Abel Morenoren “La Madrugá” jarri zuten.

3.“LA DIVINA COMEDIA”….…..Sinfonia…………R.W. SMITH……………25´
Robert W. Smith konpositore amerikarraren bandarako sinfonia, Dante Alighieriren “La Divina Commedia” epopeian inspiratua.
Lau mugimenduk osatzen dute sinfonia: The Inferno (Infernua), Purgatorio (Purgatorioa), The Ascension (Igokundea) eta Paradiso-k (Paradisua).
Dantek iluntasunetik, infernutik eta izutik Jainkoaren argiaren agerkundea bitartean egin zuen bidaia kontatzen du Jainkotiar komediak; bidaia Jainkoaren ikuspen beatifikoarekin bukatzen da. Erretorika, poesia, morala, politika, historia, zientzia eta teologiari buruzko ezagutzen berealdiko laburpena da, errealitatearen eta maitasunaren ikuspegi platonikoa oinarri duela. Hiru liburu edo kantutan banatuta dago: Infernua, 1312aldera idatzia. Purgatorioa, 1315 aldera idatzia. Paradisua, 1316 eta 1321 artean idatzia.
Dantek Virgilio poeta latindarrarekin batera hilobiaz haraindiko erreinuetara egindako bidaia kontatzen du. Hogeita hamabost urterekin, Dante galduta dabil oihan ilunean; Virgiliok salbatzen du handik, Ama Birjinak, Santa Luziak eta Beatrizek bidali dutelako zeregin horretara. Biak infernura jaisten dira, eta bertako bederatzi zirkuluak pasatzen dituzte; gero purgatorioko mendia igo, eta han, paradisuaren sarreran, Virgiliok bidea ematen dio Beatriz dohatsuari; Zerura eramaten du Beatrizek, non, une batez, bederen, jainkotasunaz gozatzen duen poetak. Komedia izena, Erdi Aroko jakituriaren arabera, goranzko mugimenduak ematen dio CONCIERTO DE SEMANA SANTA 2017“CONCIERTO DOMINGO DE RAMOS”

  1. “HALLELUJAH”……………………………………………………….Leonard Cohen……..…….…..3´
    Hallelujah abestia Leonard Cohen abeslari kanadarrak idatzi eta 1984an Various Positions albumean argitaratu zuen. Hasiera batean, ez zuen aparteko onespenik jaso. 1991n, John Cale musikari galestarrak bertsioa egin eta harrera ona izan zuen. 1994an, Jeff Buckley kantautore estatubatuarrak entzute handiago izan zuen bertsioa grabatu eta abestiari ospea eman zion; horixe da Shrek filmean (2001) erabili zen bertsioa
  1. “WHEN THE SAINTS GO MARCHING IN“………………Mold. Naohiro Iwai ………4´
    Gospel himno estatubatuarra da, folklore musiaren osagaiak dituena. Ez da ezagutzen haren jatorri zehatza, eta musika espirituala izan arren, egun jazz bandek jotzen dute. Abestia Louis Amstrongek egin zuen ezagun. Eresi gisa erabili ohi dute New Orleansen, jazz hileta deritzotela, hil kutxa hilerrira eramaten duten prozesioetako hileta martxan. Gaur egun, nekez entzuten da erlijio musika gisa, eta ezagunagoa da herri kanta lotsagaldu dixiearekin lotu gisa. Letrak apokalipsian du oinarria, eta azken judizioaren aipamenak baztertzen ditu; eguzkiari eta ilargiari buruzko bertsoek horietako bakoitzaren eklipseei egiten diete aipamen; tronpeta (Gabriel arkanjeluarena) judizioaren iragarpena da. Himnoak zerura joateko nahia adierazten du, eta santuak Perlaren Atean zehar abiatuz irudikatzen ditu; beraz, egokitzat hartzen da hiletetan erabiltzeko.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.