Laudio Udalerriko baserri-bideen inbentarioa

Baserri-bideen inbentarioa hasierako izaeraz onartzea (Espedientea HP/SP 17-031)

Laudio Udaleko Udabatzaren Osokoak, 2017ko martxoaren 27an egin duen ohiko Bilkuran, hartu du ondoko erabaki hauxe:

Lehena: Onartzea, hasierako izaeraz, Laudio Udalerriko baserri-bideen inbentarioa jasotzen duen dokumentua.

Bigarrena: Zabaltzea hiru hilabeteko informazio publikorako aldia eta epea, iragarki hau ALHAOn argitaratuta agertzen den egunetik hasita, interesa duen edozein pertsonak udaletxean espedientea aztertu eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal ditzan.

Dokumentua interesdunen eskura egongo da Herriko Plazan, beheko solairuko Ogasun eta Ondare arloko udal bulegoetan, astearte arratsaldez, 16:00 – 18:00 artean eta ostirala goizez, 9:00 – 14:00 arteko ordutegi barruan.

Epe hori igarota, alegaziorik ez bada aurkeztu, dokumentua behin betiko onartutzat joko da. Alegazioak aurkeztuko balira, horiek Udalbatzaren Osoko Bilkurak ebatziko ditu esanbidez eta berariaz hartutako erabakiz eta erabakia behin betiko onartuko du.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.