Paziente Biziari buruzko ikastaroen deialdi berria

Paziente Bizia Programaren deialdi berria egin da. Deialdia gaixotasun kronikoak dauzkaten edo horrelako gaixo bat zaintzeaz arduratzen direnei zuzenduta dago, gaixotasuna kudeatzen ikas dezaten.

Paziente Bizia-Paciente Activo Osakidetzaren programa korporatiboa da. Helburua: programaren bidez, batetik, gaixotasun kronikoak dauzkatenei, edo horrelako gaixo bat zaintzeaz arduratzen direnei, gaixotasun horiei buruzko informazioa ematea da, eta, bestetik,  osasun-egoera hobetzeko izan beharreko ohiturak edo jokabideak zeintzuk diren erakustea. Horretarako, “Nire osasuna biziki zainduz” izeneko tailerra eskainiko da, datorren apirilaren 27an, anitzeko aretoan (Herriko plazan), 13:00 – 14:30 h. Tailerrak bi ordu eta laurdeneko 8 saio izango ditu.

Paziente Bizia Programa barruko prestakuntza berezia da, bestelako ikastaroetan ez bezala, irakaslea pazientea bera baita, bai gaixotasun kronikoa daukan pazientea delako, bai horrelako gaixo bat zaintzen duelako. Irakaslea pazientea bera izateak ikuspuntu fisikotik, psikologikotik zein sozialetik eskarmentua eta pareko bizipenak ekartzen ditu ikastarora. Balio erantsi eta ezagutza hori aprobetxatu eta transmititu nahi da, errazagoa eta ulergarriagoa den hizkuntza bera erabilita.

Ikastaroan parte hartu nahi izanez gero, norberaren Osasun Zentrora deitu —94 600 74 80 telefono zenbakira— edo deitu 943 00 65 51 zenbakira. Zure zain gaude. Anima zaitez!

Programari buruzko informazio gehiago nahi baduzu, Osakidetzako web-orrian (http://www.osakidetza.euskadi.eus/osasuneskola/es/) edo sare sozialetan jarraitu: guri facebooken, guri twitterren edo guri youtuben.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.