Goi Nerbioiko Uren Partzuergoak uraren usain eta zapore desatseginak deuseztatzeko lanean dihardu.

Goi Nerbioiko Uren Partzuergoak uraren usain eta zapore desatseginak deuseztatzeko lanean dihardu.

“Kantauriko Urkidetza” Uren Partzuergoak Aquambiente, Servicios para el Sector del Agua, S.A.U. enpresari adjudikatu dizkio Maroñoko hornidura sistemaren barruan Izoria, Luiaondo eta Laudioko edateko uraren araztegietan usainak eta zaporeak deuseztatzeko beharrezkoak diren proiektuak idaztea eta obrak gauzatzea. Guztira 307.137,66 euro (BEZa barne) dira eta gauzatze epea hiru hilabetekoa izango da.

Maroñoko sistemaz hornitzen den zonak, denboraldia lehorra izanez gero, udaren amaieran usainen eta zaporeen arazoak ditu, nagusiki, urtegian algen populazioa hazten delako.  Arazoak uraren osasun ezaugarrietan ez du eragiten, kontsumorako uraren kalitateari buruzko araudiak agindutakoa betetzen baitu.

Aurreproiektuetan egindako analisi teknikoaren arabera, kokapen horretan usainak eta zaporeak deuseztatzeko tratamendurik egokiena hurrengoak konbinatzea da: batetik, permanganatoa erabiliz oxidazio indartsua gauzatzea eta, bestetik, ikatz aktiboarekin iragaztea.

Lanen bitartez, batez ere, eraikuntza proiektuak idatziko dira, ekipoez hornitu, horiek obran instalatu eta muntatu nahiz abian jartzearekin batera.

Obrak, hasieran, 2017. urteko abuztuan amaituko dira.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.