Udako barnetegi guztiak

Askoren iritziz, udakoa izaten da euskara ikasteko garairik onena. Badakizu ikastaro trinko bereziak dituzula, Laudiotik irten barik, udal euskaltegian. Bai eta Berbots-AEK euskaltegian ere.

Baina hauetaz aparte, barnetegien aukera duzu, Euskal Herri osoan zehar, egutegi eta prezio aukera guztiekin.

Gogoan izan Laudio Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, ikastaro horien matrikularen %50 edo %80raino itzultzeko bekak dituela laudioar guztientzat.

Argibide gehiago Laudioko Udaleko Euskara Arloan

Ondo izan oporretan eta… senti ezazu euskararen besarkada

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.