Udako barnetegi guztiak, Euskara ikasteko

Lekuak, antolatzaileak, egutegiak, ordutegiak, prezioak, kontaktuak…

Askoren iritziz, udakoa izaten da euskara ikasteko garairik onena. Badakizu ikastaro trinko bereziak dituzula, Laudiotik irten barik, UDAL EUSKALTEGIAn. Bai eta Berbots-AEK euskaltegian ere.

Baina hauetaz aparte, BARNETEGIen aukera duzu, Euskal Herri osoan, egutegi eta prezio aukera askorekin. Hona hemen, mezu honi atxikia 2017KO UDAKO BARNETEGI GUZTI-GUZTIAK biltzen dituen taula. Hor dituzu: lekuak, antolatzaileak, egutegiak, ordutegiak, prezioak, telefonoak eta abar.

Gogoan izan Laudio Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, ikastaro horien matrikularen %50 edo %100eraino itzultzeko BEKAK dituela laudioar guztientzat.

Ondo izan udan eta… FRESKA ZAITEZ EUSKARAZ…

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.