Laudioko herritarrei Genero-ikuspegidun Hirigintza Proiektuaren emaitzak aurkeztea.

Laudio Udalak martxan jarri zuen iaz parte-hartzearen bidez eta genero-ikuspegitik udal hirigintza aztertu eta hobetzeko neurriak proposatzeko prozesu bat.

Laudio herria barne-hartzaileago, inklusiboago egiteko ideiak lortzea zen proiektuaren helburua, herrian bizi garenon eguneroko bizipenetarako egokiagoa izan dadin, eguneroko lan pertsonalak eta zaintza lanak errazteko.

Horretarako, gai desberdinei buruzko elkarrizketak eta hausnarketa-jardunaldiak egin dira, bestea beste: garraioa, ekipamenduak, espazioaren antolakuntza, garbiketa, hiri-altzariak eta udalerriaren diseinuak segurtasunaren pertzepzioan duen eragina.

Emaitza gisa, zuekin guztiokin aztertu nahi ditugun hobekuntza-proposamen batzuk agertu dira, hortaz, dei egiten dizuegu ekainaren 15ean, ostegunean, Kultura Etxean, 17:30etatik 19:30etara antolatu dugun jardunaldian parte hartzera. Jardunaldi horretan, proiektua azalduko dugu, jaso ditugun emaitzak eta proposamenak itzuliko ditugu eta bertaratutakoek gure herriak behar dituen hobekuntzei buruz dituzten balorazioak eta iritziak bilduko ditugu. Laudion zehar ibilbidetxo bat ere egingo dugu, herritarren ekarpenen adibideak erakusteko.

Gustatuko litzaiguke zu ere bertan izatea, herri honetan bizi garenon bizi-kalitatea hobetuko duen proiektu ilusionatzaile honetan parte hartzen.

Izena emateko, deitu Berdintasun Zerbitzura: 94 403 4850.

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.