Umeentzako udako taillerrak eta jolastokiak

Gutun honen bidez zera jakinarazi nahi dizuegu: Laudioko Udalaren uztaileko kultur egitarauaren barruan “Umeentzako Udako Tailerrak” burutuko ditugula Lamuza Ikastetxean. Herri udaleku hauek uztailaren 3tik 31ra arte izango dira eta bertan goizero, astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era, jolasak, tailerrak, irteerak, e.a. egongo dira. Ekitaldi honetan 2005. eta 2011. urteen artean jaiotako Laudioko umeek parte har dezakete, eta hamabostaldirako prezioa 34,30€-koa izango da, eta hilabete osorako prezioa 68,60€-koa.

Lehenengo hamabostaldirako, bigarrenerako edo hilabete osorako izena eman daiteke. Izena eman dutenen kopurua txandakako plaza kopurua (120-170) baino handia izango balitz, zozketa egingo da.

  1. eta 2013. urteetan jaiotako umeek ere ekintzak izango dituzte Kultur Etxeko Ludotekan. Aurten ez dira egongo egun txandakatuak; hau da, dena jarraian egingo dugu aste batean eta lehenengo hamabostaldian uztailak 3tik 14era edo bigarren hamabostaldian uztailak 17tik 31ra egingo ditugu ekintzak. “Jolastoki programa” honek goizeko 10:45etik 12:45ra izango da eta prezioa 1,50€-koa izango da.

Ekintza hauek programatuta daude B eta D ereduetan ikasten duten umeek eskolatik kanpo, jolasaren bidez, euskara lan dezaten.

Kultura-etxeko harrea-lekuan izena eman behar da, maiatzak 22tik ekainak 7a arte. Zozketa egin behar izanez gero, kultura-etxean bertan, ekainaren 12an, goizeko  12:00etan egingo da. Zozketa publikoa izango da. Plaza guztien %5a zozketatik kanpo geratuko da egoera berezia duten herriko umeentzat. Plaza hauek udalak banatuko ditu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.