Feria del Baserritarra 2017. Criterios para reparto de los puestos

2017 urteko “BASERRITARRA EGUNA” ganadu feria.- Bertoko eta artisautzako produktuen erakusketa-postuak baimentzeko eta banatzeko irizpideak.
Aurreko urteetan legez, datorren apirilaren 7an ospatuko da Laudion “Baserritarra eguna” tradizioko ganadu feria, eta honekin batera bertoko eta artisautza produktuen erakutsia eta salmenta burutu egingo dela.
Ikusirik 2017.07.12 egunean Kultura, Kirol eta Jai Arloko Koordinatzaileak egindako proposamen teknikoa.
Jaietako Azpiarloaren Zinegotzi Delegatuaren proposamena jarraituz, Alkate-udalburu honek, legez esleitutako eskumenak erabilita,
EBATZI DU:
LEHENA.- Udal honek guztira 90 postu baimenduko ditu eta doan jarriko ditu parte-hartzea eskatzen duten erakusle guztien eskueran.
Honela banatuko dira erakusketa eta salmentarako espazioak:
– 90 postu (Zumalakarregi Etorbidean jarritakoak) benetako bertoko produktuen nahiz artisautza-produktuak erakutsi eta saltzeko.

BIGARRENA.- Baimena eta postua eskatu nahi luketen erakusleek uztailaren 26 eguna baino lehen aurkeztu beharko dute euren eskaera, dagokion inprimakia beteta eta dokumentazio hau erantsita:
Artisauek:
– NAN, IFK edo baliokidea.
– Artisau txartela (Laudion erroldatutakoek ez dute txartel hau aurkeztu behar izango)
Baserritarrek:
– NAN, IFK edo baliokidea.
– Nekazaritza txartela.
Sukaldean prestatutako elikagai produktuak saltzeko:
– NAN, IFK edo baliokidea.
– Osasun-erregistroa.
– Elikagaiak manipulatzeko txartela.
– Erantzukizun zibileko asegurua
Udalak bilatuko du ahalik eta kokapen egokiena, saiatuta aurkeztutako eskaera guztiei erantzuna ematen. Betiere, eskura dauden ahalbideen arabera, segurtasun neurriak estu-estuki beteta eta sarbideak edota irispideak eragotzi edo oztopatu barik.
IRUGARRENA.- Salmenta postuak eta baimenak emango zaizkio pertsona edo erakunde eskatzaileari, eskatutako produktuak erakutsi eta saltzeko. Beraz, erabilera baimen hau ezin daiteke aldatu, ezta beste pertsona batzuei eskualdatu edo laga ere eta ezin izango dira saldu hartutako ebazpenean onartutako produktuez bestelakorik.
Arau hori ez betetzeak ekarriko du emandako baimena baliogabetzea eta ezin parte hartu ahal izatea feria honetan hurrengo bi urteetan.

LAUGARRENA.- Erabaki hau publikatu egingo da Udalaren Web orriaren bidez eta komunikabideen bitartez.

DECRETO Nº 1818 ZK. DEKRETUA
FECHA/DATA: 12-07-2017
Ref/Erref: J.17-6.13
KULTURA, KIROLA ETA JAIAK ARLOA
AREA DE CULTURA, DEPORTES Y FESTEJOS

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.