Euskaltegira? Bai!!

Ikasturte berriaren atarian gaude eta hori dela-eta Laudio Udalak, bere Euskara Arloaren bitartez, euskara ikastaroetan matrikulazioa suspertzeko kanpaina bat abiarazi du. Herriko euskaltegi biekin (Udal Euskaltegia eta AEK) batera egin da, lankidetzan.

Etxe guztietara banatuko da esku-orri bat gogorarazteko datorren ikasturterako matrikulak irail osoan egin daitezkeela, euskara delako krisi garai hauetan inbertsio egokiena.

Bestetik gogoan izan behar da Euskara Arloaren beken bitartez matrikularen %80 artekoa berreskura daitekeela.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.