Irailean izango da Kultur Etxeko ikastaroetan izena emateko epea.

Aurten ere ikastaro eskaintza zabala antolatu da Kultur Etxean, bai helduentzat, bai hirugarren adinekoentzat eta baita umeentzat ere.

Izen-ematea irailaren 4tik 16ra egingo da, udal webgunearen bidez: www.laudio.eus (“Formakuntza ikastaroak eta izen-emateak” atalean), nahiz Kultur Etxean bertan.

Behin epea amaituta, eta eskaintza baino eskaera handiagoa izanez gero, irailaren 20an, zozketa egingo da 12:00etan, Kultur Etxean bertan. Onartutakoen behin betiko zerrenda irailaren 22an argitaratuko da, eta irailaren 23a eta 29a bitartean egin beharko dira ordainketak.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.