Erretzeari utzi nahi al diozu?

Adikzioen Prebentziorako udal zerbitzuak bizimodu osasungarrirako ohituren inguruko formakuntza eta sentsibilizazioa bultzatzen jarraitzen du.

Tabakoaren kontsumoak gero eta interes handiagoa sortzen du osasunaren arloan, gazte eta helduengan duen eraginagatik. Irailean, tabakoaren mendekotasuna gainditzeko formakuntza egingo da, ohitura hori utzi nahi duten guztiek parte har dezaten. Formakuntza 11 saiotan antolatuko da; saioak astean behin izango dira eta ordu eta laurdeneko iraupena izango dute, eta Udalaren erabilera anitzerako gelan izango dira.

Hasiera-data 2017ko irailaren 26a izango da, 18:30ean. Izen-emate epea zabalik dago eta, informazio gehiago nahi izanez gero, honako telefono honetan eska daiteke: 94 403 48 40 (Menpekotasunen Prebentziorako Zerbitzua).

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.