Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria gaiei dagozkien ekintzak garatzeko irabazi asmorik gabeko elkarteei bideratutako diru-laguntzen deialdia

Laudio Udalak 2017. urtean, Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria gaiei dagozkien ekintzak garatzeko irabazi asmorik gabeko elkarteei bideratutako diru laguntzen deialdiak arautzen dituzten oinarriak adostu berri ditu. Diru laguntzak 14.350,00 euroko balio dute. Programak aurkezteko epea abuztuaren 19tik urriaren 4 arte izango da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa Laudio Udaleko web orriko oinarrietan aipatzen da. Ekintzak finantzatzeko laguntza ekonomikoen eskaerak Udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan aurkeztu beharko dira, aipatutako epea baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, deitu Hezkuntza, Berdintasun eta Gazteria arloko 94 403 48 50 telefonora.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.