Herriaren onurako basoen eta Udalaren jabetzako herribasoetan larreak aprobetxatu eta ustiatzeko Erregelamendu arautzailearen aldaketaren hasierako onarpena.

 

AKORDIOA. Osoko bilkurak. 2017-09-25
LEHENA.- Onartzea, hasierako izaeraz, Herriaren Onurako Basoen eta Udalaren Jabetzako Herribasoetan larreak aprobetxatu eta ustiatzeko erregelamendu arautzailearen aldaketak, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 49. Artikuluan xedatutakoaren arabera.
Aipatu diren aldaketak matxoaren 26ko 11/2007 zenbakia duen Mendien Foru Arauan (2007ko apirilaren 13ko 44 zk. duen ALHAO Eranskina).
BIGARRENA.- Akordioa eta Herriaren Onurako Basoen eta Udalaren Jabetzako Herribasoetan larreak aprobetxatu eta ustiatzeko ordenantza arautzaile berriari dagokion testua jartzea jendaurreko informazio publikoan eta interesdunei entzuteko aldian, Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean argitaratutako biharamunetik hasita hogeita hamar baliodun eguneko epe barruan erreklamazio eta iradokizunak aurkezteko.
Epe hori amaituta, hala bada kasua, aurkeztutako erreklamazio eta iradokizun guztiak aztertu eta ebatziko dira eta behin betiko erabakia hartuko da.
Hala bada kasua, udal ordenantzaren funtsean arautzeari eta zentzuari buruzko substantziazko aldaketaren bat suposatzen duten erreklamazio eta iradokizunen bat badago eta hori onartzen bada, hasierako izaerako onarpen berria egingo da, informazio publikoari tramite berria eskainita.
Erreklamazio eta iradokizunik ez bada aurkeztu, ordura arte behin behinekoa izan den erabakia behin betiko onartutzat joko da, horren berri emanik udalbatzarraren Osoko bilkurari.
Edonola ere, Toki Araubidearen Oinarrietako apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 69.2 artikuluan xedatuarekin bat, Ordenantzaren aldaketa behin betiko onartu ostean, oso-osorik argitaratuko da Arabako Lurralde Historikoko Aldizkari Ofizialean eta ez da indarrean sartuko harik eta argitaratuta agertu ondorengo lege testu bereko 65,2. artikuluan aurreikusitako hamabost baliodun eguneko epea igaro arte.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.