Mozorrik gabe lan egin, lana oztoporik gabe eman

Urriaren 10ean, urtero bezala, Buru Osasunaren Mundu Eguna ospatuko dugu. Egun horretan, buru-osasunaren esparruko kide guztiok geure lana erakusten diogu gizarteari, buru-gaixotasunen bat duten pertsonen eta haien senideen egoera agerian jarriz eta, era berean, kolektibo horren eskubideak jendaurrean aldarrikatuz. Horrez gain, egun horri esker, buru-osasunari buruzko ezagutza sor dezakegu eta gizarteari informazio egokia eman, gai hori ez baita batere ezaguna jendearen artean, nahiz eta interes handia pizten duen.

Hau da aurtengo lema, herritarren bozketaren bidez hautatua: MOZORRORIK GABE LAN EGIN. LANA OZTOPORIK GABE EMAN. Identitate bisual horren bidez, aurrez aurre jarri nahi izan dira enplegagarritasunaren oztopoak hautsi behar dituen enpresaria eta, bere benetako izatea ezkutatzen duen maskararen lasta alde batera utzita, lan-mundura sartzen den buru-osasuneko arazoa duen pertsona. Idatzi honen bidez, ospakizun honetako ekintzetan esku hartzeko eta laguntzeko eskaera eta gonbita luzatzen dizkizuegu.

Hauek dira Elkarteak urrian zehar antolatutako ekintzak:

 

URRIAREN 10a – ASTEARTEA

-10:30etik 13:00etara / 17:00etatik 18:30era: Asasamen informazio-mahaia, Laudioko Eroskiko barnealdean.

-17:45ean: “La Feli”-ren emanaldia Aldai Plazan.

-19:00etan: Animatzeko dantzaldia.

-19:15ean: Girotzea gitarrarekin.

 

URRIAREN 14a – LARUNBATA

-10:30etik 13:00etara: Asasamen informazio-mahaia, Laudioko Eroskiko barnealdean.

Aldai plazan:

-11:00etan: Areto-futboleko partida: ASASAM-BIZITEGI. Arbitrajea Txato Núñezen eskutik.

-12:00etatik 14:15era / 17:00etatik 20:00etara: Haurrentzako animazioa “La Feli”-ren eskutik.

-Elkarteko erabiltzaileen artelanen erakusketa.

-Pintxoak salgai.

-11:00etatik 15:00etara / 17:00etatik 20:00etara:KMI Musik DJaren emanaldia.

 

URRIAREN 20a – OSTIRALA

-09:30ean: “Emakumea eta Buru Osasuna” hitzaldia, Alicia García Santosen eskutik (Genero Berdintasuneko aholkularia); eta Buru gaixotasuna duten emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Fedeafesen azterlanaren aurkezpena, Mª Jose Canoren eskutik (FEDEAFESeko gerentea).

Lekua: Laudioko Udaleko erabilera anitzeko aretoa (Herriko plaza).

 

URRIAREN 27a – OSTIRALA

-18:00etan: Avifesen dokumentalaren emanaldia: “Y si te dijeran que puedes?”

Lekua: Amurrioko Antzokia.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.