Pinu-beldarra kontrolatzeko airetiko tratamendua

PINU-BELDARRA KONTROLATZEKO AIRETIKO TRATAMENDUA

Gaur hasiko dira baso-izurrite horren tratamendu-lanak. Airetiko bitartekoz tratatuko da.  Tratamendua gauzatuko da aste honetako astelehen eta astearte bitartean. Askatuko den produktua uretan nahasitako milaka bakteriaz osatuta dagoen intsektizida biologikoa da eta kainoiz langartzearen teknikaz aplikatzen da, ULV (Ultra Bolumen Baxu) airetiko tratamenduen bitartez.

Gakoa ez datza denbora jakin batean halako beldar kopurua ezabatzean, baizik eta pinuak iraunaraztea ahal denik eta dengorarik luzeenean intsektu horien gutxieneko mailekin.

Udazkenean egin ohi da (iraila eta urria bitartean), txikiak diren bitartean, hau da, hasierako lehen hiru larba-faseetan, saiatuta geldiarazten pinuei eragiten dieten erasoa eta, horrela, eragozten neguan habia eraikitze-lanetan hastea eta izurritearen ziklo berri bati hasiera ematea.

Intsektizida biologiko hori nekazaritza ekologikoan onartuta dago, ez duelako ingurumenean eragin txarrik. Bere ezaugarri nagusiak hauek dira:

  • Bere eragin intsektizida gauzatzen da irenste bidez. Beldarrak produktura irentsi ondoren, elikatzeari uzten dio, aleagia, zuhaitzetan kalteak eragiteari eta sortzeari.
  • Errespetatzen ditu intsektu onuragarriak (harrapakariak); horregatik, tratatutako zonan oreka biologikoa mantentzen da eta gutxitu ahal da tratamendu kimikoen kopurua intsektizidekin.
  • Ez du erresistentziarik sortzen izurriteetan; horregatik, etengabe ari da bere eragin-indarra.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.