Laudioko VII. Patin eguna

Urriaren 22an, igandea, Laudioko Aldaiko Irristaketa KT-ren eta Laudioko Lautxirrinka KK-ren eskutik beste patin egun berri bat antolatuko da Laudion. Ekintza honek kirol honen ezaguera eta parte hartzea bultzatzea du helburu eta horretarako patinatzaile oro parte hartzera gonbidatzen dugu.

Egun horretan bertan goizean zehar, irristaketaren inguruan hainbat ekintza ezberdin antolatu dira. Irristaldi eguna Aldai plazan goizeko 11:00etan eta 2km dituen txikienentzako ibilbide batekin hasiko da. Honen amaieran, 11:30ak inguru, 10km inguruko ibilbide luzeari ekingo diogu. Ibilbide honetan, beste elkarte batzuetako kideek ere parte hartuko dute, hala nola, Bilboko Roller Derby taldeko neskek, Botxokillers-ek, RollerBilbao eta Gaubela elkarte sendoetakoek, baita beste elkarte berri batzuetakoek ere, esaterako, ErandioSkate-ko mutilek.

Ibilbide biak arazorik gabeko bide errazetatik burutuko dira, nahiz eta bidean norbaitek laguntzarik behar izanez gero Aldaiko taldekook eta hainbat bolondres laguntza emateko prest egongo garen, ibilbidea kontrolatzen egongo garelarik. Ibilbide luzea burutzen den bitartean haurrek Aldai plazan burutuko diren hainbat ekintzez gozatzeko aukera izango dute, hala nola, irristaketaren inguruan burututako hainbat tailer eta jolas.

12:15etik aurrera, hainbat erakustaldi hasiko dira, esaterako: master mailan munduko txapelduna dugun Ainhoa Galdeanoren eskutik inline bidezko irristaketa artistikoko erakustaldia, Laudioko Lautxirrinka KK-k ere erakustaldia eskeiniko digu, eta Bilbo Bladerseko mutilek irristaketa agresiboko erakustaldia egingo dute bere akrobazietan espezialista onenen eskutik.

Jai egunari bukaera emateko irristaketan espezializatutako Ipar Roller dendaren, Ederki Tabernaren, Komunik-en eta Kon-en eskutik luzatutako oparien zozketa burutuko da. Sorpresaren bat ere ez da faltako.

Ibilbide ezberdinetan parte hartu nahi duen guztiak, izen ematea Aldai plazan10:30etatik aurrera eta dohainik egiteko aukera izango du. Euria izanez gero, ekitaldia institutuko esparru itxira mugituko da.

Babesak derrigorrezkoak direla jakinarazi nahi dizuegu.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.