Erosi Laudion eta egin argazkia euskarari. Azaroaren 2tik  20ra

Erosi Laudion eta egin argazkia euskarari lehiaketaren II. edizioa abian da, aurten hainbat berritasunekin. Parte hartzeko, ARGAZKIA egin beharko zaio Laudion merkataritza edo ostalaritza eta euskara hobekien lotzen dituenari, eta WhatsAppez bidali 662 303 756 telefono-zenbakira.

Azaroaren 2tik 20ra bitarteko epea dago argazkiak egiteko eta bidaltzeko; ondoren, euskara- eta argazkilaritza-adituek osaturiko epaimahai batek 15 aukeratuko ditu, zeinak facebook.com/LaudiokomozEuskaraz/ gunean jarriko diren nahi duenak gustukoena bozkatzeko, azaroaren 22tik 30era.

Era berean, BERRIAlaguna diren dendetan eta tabernetan erosketa eginda eta txartel bat beteta, herritarrek 1.000 €-ko txeke baten zozketan parte hartu ahal izango dute.

Oraingoan, establezimenduek ere saria izango dute: Berrian 500 € publizitatean hizkuntza-paisaian euskararen presentzia nabarmentzen duenarentzat.

Abenduaren 1ean, epaimahaiak boto gehien lortu dituen argazkia irabazle izendatuko du ,eta  Facebooken argazkiak bozkatu dituztenen artean zozketa egingo du. Arratsaldean, bertso-saioan, BERRIAlagunari dagokion 1.000 €-ko txekearen zozketa eta sari-banaketa egingo dira, zuzenean.

Lehiaketaren inguruko informazio zehatza eskuratu nahi izanez gero, oinarriak hemen dituzu:Laudiokomoz.blogspot.com.es eta Laudio Udaleko web-orrian: www.laudio.eus

 

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.