Bizilagunak, la familia de al lado.

Zer da Bizilagunak?
Azaroak 19an, etorkin, errefuxiatu eta bertoko familiak bazkaltzeko elkartuko dira Araban. Gauza bera gertatuko da Euskal Herriko, Europako eta munduko herri eta hirietako beste hainbat etxeetan.
Bazkari bakoitzean, bi familiaz gain, dinamizatzaile batek parte hartuko du, antolaketan laguntzeko. Familia kontzeptua, modu zabalean ulertuta, noski: ama bakarrak; emakumez, gizonez edo emakume eta gizonez osatutako bikoteak, seme-alabekin edo gabe; pisukideak; bakarrik bizi diren pertsonak, amamak beraien ilobekin; lagun taldeak…

Bizilagunak zertarako eta zergatik?
Asko gara kultura ezberdinetako pertsonak ezagutzeko gogoak ditugunok, baina askotan, aukerak topatzea zaila egiten zaigu. Elkar ezagutzeko aukerak eskaini nahi ditugulako, gonbidapen hau luzatzen
dizuegu kultura ezberdinen arteko pertsonen artean murgiltzeko eta elkarbizitza sustatzeko.
“Kulturen arteko elkarbizitza eta zurrumurru ” xenofobikoak gabe”

http://bit.ly/2yKBU3m
Teléfonoa: 945266805
WhatsApp: 688812944
E-posta: bizilagunak.araba@cear-euskadi.org
Facebook: @bizilagunak.araba
Twitter: @bizilagunAraba

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.