Garapen Agentziak, Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin elkarlanean, mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta emate ikastaro bat emango du

Garapen Agentziak, Arabako Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearekin elkarlanean, mendeko pertsonei gizarte-erakundeetan gizarte- eta osasun-arreta emate ikastaro bate mango du azaroaren 20tik Aurrera.

Pertsona hauentzat dira ikastaroak:

  • Eskola-graduatua duten 18 urtetik gorako pertsona langabetuak, aurretik esperientzia izanda zein ez.
  • Dagoeneko jarduera profesional honetan ari diren, baina beharrezko titulazioa ez duten pertsonak.

Prestakuntza bukatzen duten pertsonek gizarte-erakundeetan lan egin ahalko dute, esaterako, dependentziaren bat duten pertsonei etxean laguntzen eta, beraz, lan egiteko aukera gehiago izango dituzte.

Profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko ibilbide osoa egingo da; ikastaroak 450 ordu iraungo ditu, horietatik 370 ordu teorikoak izango dira eta 80 praktikoak ( dena den, laguntzaile pertsonal gisa lanean ari direnek ez dituzte ordu praktikoak egin beharko).

Ikastaroa erabat doan da. Animatu, leku kopuru mugatua dago!

Izena emateko epea azaroaren 15ean bukatzen da, 13:00an.

Laudio Udala Garapen Agentzia

Edif. ARZA Eraik.-Irukurutzeta-

01400 Laudio/Llodio (Araba / Álava)

Tel.: 944034980 / 984   Fax: 944034983

garapenagentzia@laudio.eus

www.laudiogarapenagentzia.net

www.laudio.eus

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.