Euskararen Nazioarteko Eguna

Abenduak 1, ostirala

Gabonetako kale-argiak isiotu umeek kriseiluetan eramango duten euskararen argiaz. Euskal mitologiako pertsonaiak ere izango dira tartean abesten eta txokolatea jaten dugun bitartean. Herriko plazan, 18:00etan.

Oxigeno Euskarari 6000 metroan egitasmoaren aurkezpena (Institutuan eta Ikastolan; La Milagrosan, abenduaren 4an). Euskal Herria eta sherpa-herria elkartzeko ekimena.

Bertso-saioa. Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Uxue Alberdi eta Oihana Bartra. Gai-jartzailea: Izar Mendiguren. “laudiOHOLTZA” programaren barruko ekimena. 19:00. Laudioalde lanbide eskolako zine-aretoan (sarbidea Izoria kaletik). 3 euro.
Sarrerak salgai bertan edo udaletxean azaroaren 30a arte (gehienez 3 salduko dira pertsonako).
Bertso-saioaren erdian “Egin argazkia euskarari” eta “Erosi Laudion (Berria-lagun)” kanpainen zozketa eta sari-banaketak egingo dira.

Abenduak 2, larunbata

Umeentzako artzain-kirolen jolasak. Kulki taldea. Aldai plazan. 12:00-13:30.

Kalejira San Roke musika eskartearekin. Herriguneko kaleetatik. 13:00-14:30.

Kantu-kalejira Arloteekin. Herriguneko kaleetatik. 13:00-14:30.

Sorgin Zapatuak. “Zirriborro” ikuskizuna “Txoborro” magoarekin. Jarraian, ohi bezala, askari goxoa bertaratutako guztiontzat. Eta, amaitzeko, Gabon-postalak egiten ikasteko eskulan saioa. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. Lamuza Parkeko LUDOTEKAn. Kirikino taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.

Euskarazko zinema. Laudio Top Zinema. “Handia”. 17:30 (euskaraz) eta 20:00 (gaztelaniaz). Laudioalde eskolako zine-aretoan (sarbidea Izoria kaletik). 3 euro.

Multimedia rallya-I gazteentzat (18.00-21:00). Gaztelekuan. Doakoa.

Kantu-kalejira Nafarroa taldearekin. Herriguneko kaleetatik. 19:00 a 21:00.

Abenduak 3, igandea

Umeentzako antzerkia. “Euskararen taupadak” ikuskizuna “Irrien Lagunak” taldearekin. “laudiOHOLTZA” programaren barruko ekimena. 17:30. 3 €. Laudioalde eskolako zine-aretoan (sarbidea Izoria kaletik).

Abenduak 7, osteguna

Durangoko euskal Liburu eta Disko azokara joateko autobusak. Irteera ordua: 16:30 Institutu aurretik. Itzulera Durangotik, aukeran (bertan egonda erabakitzeko): 21:00etan edota 02:30ean. Prezioa, 7 euro. Txartelak (udaletxean) erosteko azken eguna: abenduak 5, 14:00etan.

Abenduak 9, larunbata

Sorgin Zapatuak. “Atrebentziazko ipuinak” antzezlana “Zurrumurru” taldearekin. Jarraian, ohi bezala, askari goxoa bertaratutako guztiontzat. Eta, amaitzeko, Gabonetako pop-up zuhaitzak egiten ikasteko eskulan saioa. 17:30-19:30. 5 urtetik gorakoentzat. UGARTE auzoko La Milagrosa ikastetxean. Arima taldeak koordinatutako saioa. Doakoa.

Multimedia rallya-II gazteentzat (18.00-21:00). Gaztelekuan. Doakoa.

Abenduak 10, igandea

Euskarazko zinema. “Hurrak eta lapurrak”. Laudio Top Zinema. Umeentzako filma. 17:30ean. Laudioalde eskolako zine-aretoan (sarbidea Izoria kaletik). 3 euro.

Abenduak 15, ostirala.

“Isturitzetik Etiopian barrena” Beñat Goitia gasteiztarrak sortutako musika, literatura eta zinearen arteko arte-ikuskizuna. Euskara eta kultura ekoizpena uztartzeko “laudiOHOLTZAN” programaren barruko saioa. 19:00. Laudioalde lanbide eskolako zine-aretoan (sarbidea Izoria kaletik). 3 euro.

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.