Gabonetako opariak eta gozokiak

Gabonetan pentsatzen dugunean ia nahi gabe bi gauza datozkigu burura. Batetik, Gabonetako berariazko gozokiak: Turroia, bonboiak, polboroiak… zerrenda amaigabea da.

Supermerkatu eta establezimenduetan, gero eta arinago ikus ditzakegu produktu hauek, eta gure begietatik sartu ondoren, berehala heltzen dira gure burmuinera; orduan, pentsatu bezain pronto gure etxerako erosten hasten gara. Izan ere, gaur egun askotariko gozokiak daudenez, eta hain eder bilduta datozenez, askotan erosketa konpultsibora jotzen dugu.

Bestetik, eta oso kritikatua kontsumismoarekin zuzenean jotzen delako, bai eta bazterketa-instrumentua delako edo izan daitekeelako: opariak. Kasu honetan ere, azken urteotan, gero eta arinago eskaintzen ari zaizkigu hedabideak oparien gaineko publizitatea, gero eta landuagoa, eta biztanleria-sektoreetara egoki bideratua. Gustatu ala ez, honi ihes egitea ere zaila zaigu, eta ia pentsatu barik opariak erosten hasten gara.

Horregatik guztiagatik, gomendatu nahi dizuegu Laudioko merkataritza-planean dauden establezimendu hauetara joatea, bertan, gustuko gozokiez eta opariez gain, kalitatezko eta euskarazko zerbitzua eskainiko dizuete eta:

Dastaketa eta Quintana gozotegiak, Goxotxu, Iza , krispetak eta Tahona okindegiak, Zuhaitza liburu-
denda, Artelan, Arin eta Mastercopy paper-dendak, Arkade opariak, Lambarri eta Kaskibel Bitxitegiak, Saroy loradenda, Capricho seta Modimel-la mertxeriak eta Felix Pikatza eskulangintza tailerra.

Laudioko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetarako euskara plana

Utzi erantzuna

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

This blog is kept spam free by WP-SpamFree.